95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1147/2023 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, behean aipatzen diren izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, goi mailako kirol teknikari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 15eko 370/2022 Ebazpenaren bitartez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko goi mailako kirol teknikari izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2022ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 25eko 1045/2022 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 1732/2022 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta oposizioko lehenbiziko proba egiteko eguna, tokia eta ordua finkatu ziren. Ebazpen hori 2022ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 12koan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 418/2023 Ebazpenaren bidez, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen lanpostuak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, probak gainditu zituzten izangaietatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2023ko 52. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 14koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Fermín Javier Cestau Apesteguía jauna, igoera txandako izangaia, eta Ienego Ortiz de Murúa Iturralde jauna, txanda irekiko izangaia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, goi mailako kirol teknikari lanpostuetan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak esleitzea, I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Nafarroako Kirolaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalean hartu beharko dutela lanpostuaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nafarroako Kirolaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzura eta Lan Harremanen eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko martxoaren 27an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

SEXU DELITUEN ZIURTAGIRIA

CESTAU APESTEGUIA, FERMIN JAVIER

Igoera txanda

0010357

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO KIROLAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

ORTIZ DE MURUA ITURRALDE, IENEGO

Irekia

0007411

KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA

KIROLAREN AZTERLAN, IKERKETA ETA MEDIKUNTZA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

Iragarkiaren kodea: F2305427