95. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

61E/2023 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Cristina Arcaya Sánchez andrea, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikoaren Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuak ezartzen duenez, bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Cristina Arcaya Sánchez andrea, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratibo eta Ekonomikoaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko maiatzaren 6tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta 2023ko maiatzaren 5a izanen da lanpostu horretan aritzen den azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko maiatzaren 4an.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2306992