2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Iruñeko Udaltzaingoko 9 inspektoreorde lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko-Izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2023ko apirilaren 4an eta 2023ko apirilaren 17an:
JOB 4–ABR–2023 (2/SG).
«Ikusirik Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolako zuzendariak martxoaren 31n emandako 033/2023 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira Iruñeko Udaleko Udaltzaingoan 9 inspektoreorde lanpostu lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdian -2022ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12koan, argitaratutakoan- aurreikusitako "Udaltzain-inspektoreorderako igoera (2023)" ikastaroko azken kalifikazioak, eta espedientean jasotako gainerako agiriak, eta deialdiaren 11. oinarrian jasotakoarekin bat, erabakitzen da:
1.–Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreorde izendatzea, honako lanpostu huts hauek esleituta:
OCHOA LÓPEZ, VÍCTOR | 1-205000-4 INSTRUKZIOKO INSPEKTOREORDEA |
GUEMBE TERÉS, MARGARITA | 1-204900-8 ZIRKULAZIOKO INSPEKTOREORDEA |
ROMERO SÁNCHEZ, JOSÉ MANUEL | 1-204900-46 ZIRKULAZIOKO INSPEKTOREORDEA |
CARRANZA ENÉRIZ, IÑAKI | 1-204900-23 ZIRKULAZIOKO INSPEKTOREORDEA |
BARRIOS REBOLLO, JOSÉ MARÍA | 1-204900-20 ZIRKULAZIOKO INSPEKTOREORDEA |
SÁNCHEZ LÓPEZ, ANTONIO JOSÉ | 1-204900-17 ZIRKULAZIOKO INSPEKTOREORDEA |
MARTÍNEZ GALARRETA, ANDRÉS | 1-204900-14 ZIRKULAZIOKO INSPEKTOREORDEA |
VIRUEL ZOZAYA, JOSÉ | 1-204900-47 ZIRKULAZIOKO INSPEKTOREORDEA |
RODRÍGUEZ MURUGARREN, ANTONIO | 1-204900-49 ZIRKULAZIOKO INSPEKTOREORDEA |
MINA TURRILLAS, JESÚS | 1-204900-5 ZIRKULAZIOKO INSPEKTOREORDEA |
2.–Izendatuak 2023ko apirilaren 5ean jabetuko dira lanpostuaz.
3.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.»
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.
Iruñean, 2023ko apirilaren 18an.–Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta
Iragarkiaren kodea: L2306135