93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 9 U.I.8 AD-151 eremuan, 1. poligonoko 365., 643. eta 647. lurzatietan. Hasierako onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko apirilaren 14an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia 9 U.I.8 AD-15 eremuan, (1. poligonoko 365., 643. eta 647. lurzatiak). Plan hori Sociedad Deportiva y Recreativa Arenasek sustatua da, 2023ko martxokoa, eta Teresa Nebreda eta Leyre Vicente arkitektoek eta Laura Lamana abokatuak idatzia, Udalari dagokionean, jabetza eskubidea eta hirugarrenen eskubidea izan ezik.

Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2023ko apirilaren 20an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2306295