2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Deialdia, diru-laguntzak emateko Iruñeko kirol-erakundeei, norgehiagokako araubidean, parte hartzeagatik eliteko lehiaketa nazional ofizial ez-profesionaletan, kategoria absolutuetan, 2022/23 denboraldian. Laburpena
DDBN (identifikazioa): 690220.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/690220).
Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
Kudeatzen duen alorra: Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorra.
Instrukzio organoa: dirulaguntza kudeatzen duen alorreko Idazkaritza Teknikoa.
Deialdiaren xedea.–Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea Iruñeko kirol-erakundeei, norgehiagokako araubidean, parte hartzeagatik eliteko lehiaketa nazional ofizial ez-profesionaletan, kategoria absolutuetan, 2022/23 denboraldian.
Deialdiaren helburua.–Dirulaguntzaren xede diren jarduketek azken helburu dute babesa ematea, Iruñeko talde eta kirolariek parte har dezaten eliteko lehiaketa nazional ofizial ez-profesionaletan, kategoria absolutuetan, honako arrazoi hauetako batzuengatik edo guztiengatik:
a) Iruñearen izena eta irudia sustatzea Nafarroatik haratago.
b) Erreferente maskulinoak eta femeninoak ikusaraztea maila goreneko kirol lehiakor ofizialetan, kirol-sustapena helburu, eta
c) Hirian inpaktu ekonomikoa eta turistikoa izatea.
Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2306454