93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2023an dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak egin daitezen. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 690074.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/690074).

Deialdi honen xedea da garapen bidean diren herrialdeetako proiektuak kofinantzatzea, dirulaguntzen bitartez. Proiektu horien helburua izanen da tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa eta azpiegiturak herrietako edo hirietako komunitateendako. Proiektuek komunitate/udalerrien eta haien ordezkarien zuzeneko parte hartzea sustatuko dute, proposatu, kudeatu eta gauzatzean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 19an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2306430