93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2023an dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean, garapenerako eta herritartasun globalerako hezkuntza proiektuak egin daitezen. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 689414.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/689414).

Deialdi honen xedea da kofinantzatzea garapenerako eta herritartasun globalerako hezkuntza proiektuak (aurrerantzean EpDGC), Iruñeko lurralde eremuan egitekoak eta bizilagunei oro har edo kolektibo jakinei zuzendutakoak. Deialdi honen helburua da konpromiso aktiboa eta solidarioa duten herritarrak sustatzea, eta inguruko munduarekiko kontzientzia kritikoa sustatzea.

Iruñean, 2023ko apirilaren 18an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2306214