93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketarako plan berezia Dorreko U.E. 2.3 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2023ko apirilaren 30eko 2023-0367 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia Dorreko U.E. 2.3 exekuzio unitatean, Dorreko Kontzejuak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2306137