93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEATXE

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 171. eta 172. lurzatietan. Hasierako onespena

Leatxeko Udalak, Alkatetzaren martxoaren 30eko 9/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, 171. eta 172. lurzatietan, Ana Jordán Lasherasek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Leatxen, 2023ko apirilaren 3an.–Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2306036