93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Dirulaguntza deialdiaren laburpena, udalerriko establezimenduetako errotuluak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko

DDBN (identif.): 689832.

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/689832).

Deialdi honen xedea da euskara Berriozarko establezimenduetako errotuluetan, irudi korporatiboan eta webguneetan erabiltzeagatik sortutako gastua hein batean finantzatzea.

1.–Eskabideak aurkezteko epea zabalik urte osoan. Lekua: Berriozarko Udaleeko erregistro elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/registro-electronico/).

2.–Aurkeztu beharreko agiriak:

–Eskabide sinatua.

–NANaren kopia.

–Faktura (jatorrizkoa edo kopia konpultsatua).

–Elementuaren argazkia.

–Webguneen kasuan, memoria.

3.–Eskatzailek euskaratutako elementu berriaren gastuaren %90 jaso ahalko du gehienez, eta 350 euro arte.

Berriozarren, 2023ko apirilaren 12an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2306398