93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Euskarazko Udalekuetan parte hartzeko dirulaguntzen deialdiaren laburpena. 2023. urtea

DDBN (identif.): 689641.

Oharra: testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index).

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Diru-laguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/689641).

Deialdi honen xedea da ikasleentzat antolatzen diren euskara hutsezko udalekuetan parte hartzeak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea.

Eskabideak aurkeztuko dira 2023ko irailean (epe luzaezina) Berriozarko Udaletxean (Euskal Herria plaza, 1) edo Erregistro Elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/registro-electronico/).

Ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

–Eskabide sinatua.

–Eskatzailearen Nortasun Agiriaren fotokopia (kanpaldira doan adingabearen gurasoa edo legez ordezkatzen duen tutorea).

–Adinez txikiaren ikastetxearen eskolatze-agiria, non ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua zein den agertzen diren.

–Udalekua antolatzen duen entitateak izenpeturiko dokumentua, non hari buruzko baldintzak –euskarari emandako tratamendua eta helburu linguistikoak, iraupen datak, jardueren egitaraua edo liburuxka, prezioa– eta asistentzia egiaztagiria azaldu behar diren.

–Udalekuaren matrikularen ordainagiria (bankuak egindakoa) non kostuaren %100 ordainduta agertuko den.

Baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzak gehienez 125 euro jasoko ditu eta diru-laguntza hori ez da egindako gastu osoaren %40 baino gehiago izanen. Diru-laguntzen zenbateko osoak udal kontu-sailean gordetako diru-kopurua agortzen badu, Udalak diru erabilgarriaren hainbanaketa egin ahalko du eskatutako baldintzak betetzen dituzten pertsona onuradunen artean.

Berriozarren, 2023ko apirilaren 12an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2306364