93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Akats zuzenketa, Barañaingo eta Iruñeko udalerriei eragiten dien Elizpea parajea batera garatzeko planaren hasierako onespenean

2023ko apirilaren 20ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Barañaingo Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barañaingo eta Iruñeko udalerriei eragiten dien Elizpea parajea batera garatzeko plana.

Akatsak antzeman dira jendaurrean jartzeko epean eta zuzendu egiten dira.

Honela dioen tokian: "Elizpea parajea batera garatzeko plana jendaurrean jartzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako egunkarietan eta Udal honen egoitza elektronikoan hasierako onarpenaren iragarkia argitaratzen denetik hilabeteko epean".

Honako hau esan behar du: "Elizpea parajea batera garatzeko plana jendaurrean jartzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako egunkarietan eta Udal honen egoitza elektronikoan hasierako onarpenaren iragarkia argitaratzen denetik 45 eguneko epean".

Jendaurrean jartzeko epe hori iragarki hau argitaratzen denetik aurrera hasiko da kontatzen.

Barañainen, 2023ko apirilaren 24an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2306461