93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko UD-33 unitateko 2. poligonoko 208. lurzatian. Hasierako onespena

Arroizko Alkatetzak, apirilaren 20ko 87/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen urbanizazio proiektu bat, Arroizko Udal Plan Orokorreko UD-33 unitateko 2. poligonoko 208. lurzatirako, Ana Sanz Ochoak eta Iker Ochoa Larak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko jotzen dituzten alegazioak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/20217 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluari, 74. artikuluarekin bat, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arroitzen, 2023ko apirilaren 20an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2306362