93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Xehetasun-azterketa, Beortigako industrialdeko C lurzatiko 3. poligonoko 814. lurzatirako (Udal Plan Orokorreko S6 sektoreko UE-6 unitatea). Hasierako onespena

Arroizko Alkatetzak, apirilaren 20ko 86/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, "Geroko lerrokadura ofiziala eta eraikuntzako lerrokadurak aldatzeko, Beortigako industrialdeko C lurzatian" 3. poligonoko 814. lurzatirako (Arroizko Udal Plan Orokorreko S6 sektoreko UE-6 unitatea). Biltegiratzeko nabe bat egitea da proiektua, eta Ékolo Productos Ecológicos SAk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko jotzen dituzten alegazioak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/20217 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluari, 74. artikuluarekin bat, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arroitzen, 2023ko apirilaren 20an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2306361