93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 189. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko apirilaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 189. lurzatian aplikatzekoa den araudia aldatzeko. Sustatzailea Laura Alegría Ustárroz da.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2023ko apirilaren 21ean.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2306378