93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

UD-02 unitatea urbanizatzeko proiektua Udal Plan Orokorreko AH-0003an. Hasierako onespena

Arguedasko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko apirilaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UD-02 unitatea urbanizatzeko proiektua Arguedasko Udal Plan Orokorreko AH-0003an, María Asunción Navarro Aguirrek sustatua.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7.  artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2023ko apirilaren 20an.–Alkate udalburua, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2306212