93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASTEJÓN

Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduren deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean

Alkate udalburuaren 2023ko apirilaren 11ko 220 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez bete daitezen lehenbiziko xedapenean aipatutako lanpostu hutsak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezietatik eratorritakoak; hain zuzen ere, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–).

2021eko abenduaren 29an Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legea eta, haren hamargarren xedapen gehigarriari jarraikiz, Foru Hobekuntzan ezarritakoaren arabera aplikatu behar da Nafarroan. Ondorioz, tokiko esparruan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari jarraitu behar zaio.

2022ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24koan, 2/2022 Foru Lege-dekretua argitaratu zen, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, 20/2021 Legearen ondorioz. Haren xedapen gehigarriak ezartzen du Nafarroako administrazio publikoak osorik edo partez atxikitzen ahal zaizkiola II. tituluan jasotako erregulazioari, hala erabakitzen badute.

Estatuaren oinarrizko araudia betetzeko, alkate honek txosten juridiko bat enkargatu zion kanpoko aholkularitza bati, 2022ko urtarrilaren 27an eman zena, zeinetan, beste zenbait ondorioren artean, gomendatzen baita Castejonen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko plana diseinatzeko eta plana ordezkari sindikalekin negoziatzeko, haren egutegia, ezarpena eta gauzatzeko era barne, baita egonkortzeko lan publikoaren eskaintza bera ere.

Hala, 2022ko maiatzaren 2an, maiatzaren 17an, uztailaren 19an, azaroaren 4an, azaroaren 9an eta azaroaren 22an bilerak egin dira udal ordezkarien eta ordezkari sindikalen artean, dagokien aktetan jasota daudenak, egonkortzeko LPEko lanpostuak eta prozesua arautuko duten oinarriak zehazteko helburuarekin, eta aho bateko akordioa erdietsi da hautaketa eta, beraz, aipatu egonkortzea gauzatzeko deialdiaren gainean.

2022ko maiatzaren 26an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen egonkortzeko LPEa, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezkoa.

Azaldutako araudiaren arabera, Castejongo Udala 20/2021 Legea aplikatzera behartua dago, eta, foru legera atxikitzeko berariazko erabakirik gertatzen ez bada, zeinak, bestalde, ez baitu aldaketa nabarmenik udal ikuspegitik, ez da beharrezkoa erabaki hori hartzea, baizik eta deialdiak 2022ko abenduaren 31 baino lehen argitaratzea eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen ebaztea.

Udalean ordezkaritza duten sindikatu guztiekin lortutako akordioak aipatu araudia betetzen du eta, aldi berean, 7/1985 TAOLean autoantolaketaren arloan jasotako printzipio konstituzionalean oinarritzen da, bai eta legeak baimentzen duen bi urteko epean deialdien ebazpenaren plangintzak udal kutxetarako eta kudeaketa orokorrerako duen garrantzian ere.

Alkatetzaren 696/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi ziren merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduren deialdirako oinarri orokorrak, Castejongo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean. Ebazpena 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian argitaratu zen, abenduaren 12an.

Alkatetzaren 761/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zen merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduretarako deialdien egutegia, Castejongo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean. Egonkortu beharreko lanpostuen deialdiak ebazteko data hauek ezarri ziren:

–1. multzoa: 2023ko apirilaren 12a, asteazkena.

–2. multzoa: 2024ko otsailaren 14a, asteazkena.

–3. multzoa: 2024ko urriaren 16a, asteazkena.

Multzo bakoitzean egonkortu beharreko lanpostuak:

–1. multzoa: Lanpostuen zenbakiak: 101, 12, 58, 102, 106, 53, 82, 48, 29, 81, 100, 108, 109, 110, 107 eta 103.

–2. multzoa: Lanpostuen zenbakiak: 68, 86, 30, 65, 66, 67 eta 37.

–3. multzoa: Lanpostuen zenbakiak: 40, 32, 63, 105, 104 eta 50.

Aurreko ebazpen eta egintzetako bakar bati ere ez zaio errekurtsorik jarri, eta, beraz, egintza irmoak dira, haietan aurreikusitakoa betearazteko aukera ematen dutenak.

7/1985 TAOLaren 21.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarriak onestea merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduretan, Castejongo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean, lehen multzoko lanpostuetarako, hau da, 101, 12, 58, 102, 106, 53, 82, 48, 29, 81, 100, 108, 109, 110, 107 eta 103 zenbakidun lanpostuetarako. Horietako bakoitzaren lanpostu hutsak, ezaugarriak, zereginak eta eginkizunak deialdi honen II. eranskinean zehazten dira.

Bigarrena.–Dagokion deialdia argitara dadila agintzea, eta hautapen-prozesua hastea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian argitaratuko den iragarki baten bidez.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea sindikatuen ordezkariei, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

OINARRIAK

Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidezko sarrera-prozeduren deialdirako, Castejongo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuaren barnean

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdiaren xedea da lanpostu, maila eta lanpostu-zenbaki hauek betetzea sarrera-prozeduraren eta merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez eta 696/2022 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren arabera:

B MAILA

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

IZENA

1

53

Kulturguneen dinamizatzailea

2

101

Musika irakaslea. Zuzendaria

3

102

Musika irakaslea. Ikasketaburua

4

103, 106, 107, 108, 109, 110

Musika irakaslea

C MAILA

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

IZENA

1

29

Administrari laguntzailea

2

81

Biltegiaren arduraduna

D MAILA

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

IZENA

1

12

Eskolazaina

2

48

Gerokultorea

3

58

Kulturguneetako laguntzailea

4

100

Musika eskolako eskolazaina – kulturako laguntzailea

Maila eta zerbitzu bereko lanpostu edo lanpostu-multzo bakoitzak hautaketa-prozesu independente bat izanen du, eta oinarri hauek arautuko dute, eta kasuan kasuko lanpostua betetzeko behar diren berezitasunak izanen dituzte.

2.–Betekizunak.

2.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Deialdiko lanpostu bakoitzerako II. eranskinean adierazitako titulu akademikoa edo baliokidetzat aitortutako titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere. Baldintza hori bete beharko dute zenbaki hauek dituzten lanpostuek: 12, 53, 58, 100, 101, 102, 103, 106, 107, 108, 109 eta 110.

Baldintza hori frogatuko da ziurtagiri bat eskatuta Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez, edo, bestela, aurkeztu beharko da erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa.

g) Gidabaimena izatea eskatzen duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea. Baldintza hori bete beharko du zenbaki hau duen lanpostuak: 81.

2.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi hauen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.

2.4. Aldi baterako enplegua egonkortzeko asmoz lanpostuz lanpostu deitzen diren sarrerako hautapen-prozeduretan ezin izanen dute parte hartu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xedeko lanpostu berean langile finkoak diren enplegatuek.

Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

2.5. Lanpostu bakoitzerako eskatzen diren baldintzak oinarri hauetan ezarritako epean frogatzen ez dituztenek ezin izanen dute parte hartu aldi baterako enplegua egonkortzeko deitutako sarrerako hautapen-prozeduran.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera aurkeztu beharko dira, 10 eguneko epean. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskaera aurkeztu beharko dute telematikoki, Internet bidez, posta elektronikoko ayuntamiento@castejon.com helbidean, edota aurrez aurre, sarrera erregistroaren bidez, Udalaren bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasa 20 eurokoa da, izena ematen den lanpostu bakoitzeko.

Tasa hori ordaindu behar da izena ematen den lanpostu bakoitzeko transferentzia bat eginez, eskaera formalizatzeko unean. Egiten ahal da ES2621005004300200030159 kontu zenbakian edo, bestela, udal bulegoetan dagoen Udalaren Diruzaintzan.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten pertsonak.

b) Deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Langabezia egoeragatik aurreko paragrafoan ezartzen den salbuespenerako, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Izangaiek agiri hauek aurkeztu behar dituzte eskaneatuta:

1.–Deialdiaren I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera aurkezten dituzten merezimendu guztiak egiaztatzeko dokumentazioa.

2.–Aurkeztutako datuak egiaztatzen dituen lan-bizitza.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko edo enpresa publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira egindako zerbitzuak lanean egindako denboraren xehetasunarekin, I. eranskineko baremoan ezarritako moduan, eta berariaz adierazita lanpostuaren izena plantilla organikoaren edo postuaren arabera, sailkapen maila edo lanbide kategoria, zerbitzua zer zentro, unitate edo alorretan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

Honako hauek ez dira aurkeztu behar, deialdia egin duen organoak zuzenean emanen baitizkio epaimahaiari:

–Castejongo Udalean eta haren erakunde autonomoetan egindako eta aitortutako zerbitzuen ziurtagiria.

3.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

4.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi bada eta soilik langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez bada, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

3.5. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du deialdi honetako lanpostu bakoitzerako onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesteko, eta zerrenda horiek Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak eskaerak aurkeztu ziren modu berean aurkeztuko dira.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, alkateak ebazpen bat emanen du deialdi bakoitzean onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesteko, eta zerrenda horiek Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko aginduko du.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratzeko aginduko da.

4.4. Tasa ez da itzuliko, izangaiak baztertuak gelditzen badira berei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdi honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura hauetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaiak.

5.1. Alkatearen ebazpen bidez izendatuko dira deialdi honetako lanpostu bakoitzerako kalifikazio epaimahaiak, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsi aurretik, eta kide kopuru bakoiti batez osatuak egonen dira –hiru gutxienez–, eta beste horrenbeste ordezko kide izendatuko dira, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

5.2. Epaimahaiak ezin izanen dira eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoen eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio epaimahaietako kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute edozein epaimahaikide errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiek gehiengoz ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

6.–Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduren nondik-norakoak.

6.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedura hauek merezimenduak baloratzeko edo lehiaketako fase bakar bat izanen dute, lanpostu bakoitzeko. Fase horretan, izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko dira, deialdiaren I. eranskinean agertzen den baremoaren arabera.

6.2. Epaimahaiek izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko dituzte.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko dituzte epaimahaiek.

Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko.

Merezimendu horiek frogatzeko agiriak, 3.4 oinarrian zehazten direnak, aurkeztu behar dira telematikoki edota aurrez aurre, erregistroaren bidez, Udalaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Epaimahaiek ezin izanen dute inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta baremoan apartatu bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

Epaimahaiek azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dituzte izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

6.3. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran parte hartzen duten pertsonen artean puntu-berdinketarik gertatuz gero, I. eranskineko merezimenduen baremoko b.1) apartatuan puntuazio handiena lortzen duen pertsonaren alde ebatziko da; eta, berdinketak badirau, a) apartatuan puntuazio handiena lortzen duenaren alde; eta hala ere berdinketak jarraitzen badu, apartatu horren azpiapartatu bakoitzean puntuazio handiena lortzen duenaren alde, zerrendatzen diren ordena berari jarraikiz.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

6.4. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, epaimahaiek argitara emanen dute, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta 5 egun balioduneko epea ezarriko dute, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

6.5. Kalifikazio epaimahaiek egiten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko dituzte parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak, lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda emanez, espediente osoarekin batera.

7.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Lanpostu hutsak hautatzeko, hala behar denean, eta baldintzak egiaztatzeko tramitea bukatu ondoren, epaimahaiek espediente osoa igorriko diote alkateari, eta, horrekin batera, lanpostu bakoitzerako ezarritako plaza kopuruan sartzen ahal diren izangaiak funtzionario izendatzeko edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzeko proposamena. Proposamen hori Udalaren webgunean eta iragarki-taulan argitaratuko da.

7.2. Proposatzen diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

d) Mutualitateak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasunik edo gaitasun fisiko edo psikiko desegokirik, betiere lanpostuko arriskuen ebaluazioan oinarriturik. Txosten hori ofizioz emanen da, horretarako berariaz egindako osasun-azterketa egin eta gero.

7.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira funtzionario izendatu, ezta lan-kontratudun langile finko gisa kontratatu ere, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arte haiek egindako egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

7.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, alkateak izangaien zerrendan –6.5 apartatuan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanposturako baldintzak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Alkateak, ebazpen baten bidez, Castejongo Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun finko izendatuko ditu lanpostua betetzeko, oinarri orokor hauetan eta aplikatzekoak diren berariazko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta, hala badagokio, lanpostu hutsak esleituko dizkie.

8.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen ondorioz, izendatuak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun finko bilakatuko dira, indarrean dauden xedapenek Castejongo Udalaren zerbitzuko funtzionarioendako edo lan-kontratudun finkoendako ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko dira, araubide horretan aurreikusitakoaren babesean.

Bestalde, lan-kontratudun langile finkoek dagokien araubide juridikoaren ondoriozko eskubide eta eginbehar guztiak izanen dituzte. Kontratua eginen zaie edo, hala badagokio, kontratua aldatuko zaie, indarreko legediaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, lehenagotik Nafarroako administrazio publikoen edozein montepiotako eskubide pasiboen araubidekoak badira, bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez arauturiko eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

8.3. Izendapena edo, hala badagokio, kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatzen edo kontratatzen diren izangaiek izendapenaren ebazpenean horretarako ezartzen den egunean jabetu beharko dute lanpostuaz.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako datan lanpostuaz jabetzen ez direnek eskubide guztiak galduko dituzte Castejongo Udaleko funtzionario izateko edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuak izateko. Halakoetan, 7. apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

8.4. Funtzionario izendatzen den edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere 7. apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

8.5. Aurreko apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, funtzionario edo kontratatu berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostuak.

9.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, epaimahaien ebazpen eta jarduketei buruzko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Udalaren webgunean (www.castejon.com) eta iragarki-taulan argitaratuko da.

10.–Datuen babesa.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoa betez, Castejongo Udalak informatzeko betebeharra betetzen du:

–Datuen tratamenduaren arduraduna: Castejongo Udala.

–Xedea: enplegu deialdiak kudeatzea botere publikoen jardunean.

–Oinarri juridikoa: 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua. Castejongo Udala; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak–); 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa (legegintzako foru dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

–Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).

–Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahalko zaizkie, indarreko legeria betez, eta deialdian adierazi bezala emanen dira argitara.

Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu horiek zuzenak ez badira zuzentzeko, ezabatzeko eta arlo honetako beste eskubide batzuk baliatzeko. Horretarako, Castejongo Udalaren erregistrora jo beharko dute. Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo egoitza elektroniko honetara: www.agpd.es.

11.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdi honen, haren oinarrien edo hura aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaitik datozen egintzen kontra izan ezik, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkezten ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA

a) Merezimendu profesionalak:

Deialdia argitaratzen den egunera arteko merezimendu profesionalak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Deialdia egiten duen toki erakundean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 3 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Deialdia egiten duen toki erakundean eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste toki erakunde batzuetan deialdiaren xedeko lanpostu berean edo antzeko eginkizunak dituen lanpostu batean egindako zerbitzuak, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko, erakunde autonomoetako eta enpresa edo fundazio publikoetako beste lanpostu batzuetan egindakoak: 0,75 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

–Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

–Gehienez ere 60 puntu emanen dira a) apartatu honetan.

–Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

–Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

–Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

–Aurreko apartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk:

Deialdi hau argitaratzen den egunera arte baloratuko dira, 40 puntu gehienez:

b.1) Lortu nahi den lanpostuarekin eta kategoriarekin edo laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten ikastaro, kongresu, mintegi eta prestakuntza jardunaldiengatik: 0,50 puntu ordu bakoitzeko, gehienez 35 puntura arte.

b.2) Lanpostuan sartzeko eskatzen denaz gain, eskuratu nahi den lanpostuarekin zerikusia duten beste titulazio batzuk izateagatik, maila berekoak, beheragokoak (soilik musika eskolako lanpostuen kasuan) edo goragokoak: 1 puntu bakoitzeko, gehienez 5 puntura arte.

Deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baino ez dira baloratuko, baldin eta zentro ofizialek eman badituzte edo haiek emandako homologazioa badute.

Behin merezimenduen balorazioa aurreko apartatuek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

II. ERANSKINA.–LANPOSTUAK, TITULAZIOAK ETA EGINKIZUNAK

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

LANPOSTUA

MAILA

TITULAZIOA

BESTE BETEKIZUN BATZUK

53

Kulturguneen dinamizatzailea

B

Animazio Soziokultural eta/edo Turistikoko gradua edo diploma edo baliokidea; Giza Zientzietako, Filosofia eta Letretako, Artearen Historiako eta abarreko lizentzia edo gradua.

101

Musika irakaslea. Zuzendaria

B

Deitutako instrumentuaren espezialitateko goi mailako ikasketak edo gradua edo diploma eta irakatsi beharreko instrumentuaren espezialitateko erdi mailako lanbide titulua edo baliokidea

102

Musika irakaslea. Ikasketaburua

B

Deitutako instrumentuaren espezialitateko goi mailako ikasketak edo gradua edo diploma eta irakatsi beharreko instrumentuaren espezialitateko erdi mailako lanbide titulua edo baliokidea

103, 106, 107,
108, 109 eta 110

Musika irakaslea

B

Deitutako instrumentuaren espezialitateko goi mailako ikasketak edo gradua edo diploma eta irakatsi beharreko instrumentuaren espezialitateko erdi mailako lanbide titulua edo baliokidea

29

Administrari laguntzailea

C

Batxilergoko titulua edo bigarren mailako Lanbide Heziketa

81

Biltegiko arduraduna

C

Batxilergoko titulua edo bigarren mailako Lanbide Heziketa

B gidabaimena.

C gidabaimena.

12

Zerbitzu anitzak. Eskolazaina

D

Eskola graduatua edo lehen mailako Lanbide Heziketa

48

Gerokultorea

D

Eskola graduatua edo lehen mailako Lanbide Heziketa

Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikaria.

Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria.

Arreta soziosanitarioko teknikaria.

Hemen jasotakoen baliokideak diren bes­te titulazio ofizial batzuk.

58

Kulturguneetako laguntzailea

D

Eskola graduatua edo lehen mailako Lanbide Heziketa

100

Musika Eskolako eskolazaina. Kulturako laguntzailea

D

Eskola graduatua edo lehen mailako Lanbide Heziketa

Lanpostuen eginkizunak:

B maila.

Deialdi honen xede diren B mailako lanpostuen eginkizunak, adibide gisa eta orientazio gisa, honako hauek dira:

–Kulturguneen dinamizatzailea. Zenbakia: 53.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu, besteak beste:

  • Kultura teknikariarekin batera, Castejongo kulturgune eta zentro guztiak urte osoan zehar dinamizatzeko planak ezarriko ditu, bai eta Udalak urte osoan zehar antolatzen dituen edo laguntzen dituen herriko ekitaldi kultural, sozial eta jai guztiak ere. Hori guztia Kultura Zinegotzitzak eta Alkatetzak gainbegiratuta eta ontzat emanda eginen du, eta haiek behar den epean eta moduan betetzeko ardura izanen du, ematen zaizkion jarraibideen arabera.
  • Kultura laguntzaileen lanak eta zereginak gainbegiratuko eta antolatuko ditu, aurreko paragrafoan adierazitako eginkizunen arabera, ordutegien kontrola, lan-egutegia, koadrantea, bajak, baimenak eta abar barne, eta egunero emanen die horren berri kultura teknikariari, Kultura Zinegotzitzari eta Alkatetzari, informazioa eskatzen denean edo edozein larrialdi edo gorabehera dagoenean.
  • Kultura teknikariarekin eta Kultura Zinegotzitzarekin batera, urte osoko lan plana edo plangintza eta gizarte eta kultura jarduerak prestatuko ditu, urtero esleitutako aurrekontura egokituta.
  • Kultur gune eta zentroetara egiten diren bisitei eta bisitariei buruzko txostenak eginen ditu hilero eta urtero, arduradunek adierazten dizkioten irizpideen arabera.
  • Eraikin publikoetarako sarrerak salduta eta antolatzen edo deitzen diren jardueretan parte hartuta lortzen diren diru-sarreren kontuak eramanen ditu.
  • Bera ardura izanen da bete daitezen bere eskumen eta aplikazio esparruan Udalak hartzen dituen edo arduradunek adierazten dizkioten arauak, ordenantzak, tasak, akordioak eta abar.
  • Arduradunek eskatuta, txostenak, dosierrak, lanak edo aurkezpenak eginen ditu, paperean edo formatu digitalean, arloaren eta zerbitzuaren beharren arabera.
  • Kultura teknikariarekin batera kudeatuko ditu beharrezkoak diren espedienteak lanpostuarekin eta eskumen eremuarekin lotutako dirulaguntzak lortzeko.
  • Kultura eraikinen instalazioetan lanak egiteko eta zerbitzuak emateko kontratatutako enpresen lana eta funtzionamendua kontrolatu eta gainbegiratuko ditu. Brigadako arduradunarekin edo eraikin publikoen mantentze-lanak kontrolatzeaz arduratzen den pertsonarekin koordinatuta eginen du.
  • Arloko teknikariekin eta politikariekin batera, lehentasuna emanen die Kultura Arloaren funtzionamenduari buruz hartu beharreko erabakiei.
  • Zaindu eta kontrolatuko ditu bere zerbitzuko kulturgune eta zentroetako makinak, erremintak, altzariak eta abar, eta arduratuko da horiek behar bezala erabiltzen, biltegiratzen eta mantentzen direla.
  • Brigada arduradunarekin edo eraikin publikoen mantentze-lanen arduradunarekin batera, kultura eraikinetako ekipamendu eta instalazioen nahitaezko ikuskapen teknikoak mantentzeko kontratuak egunean izateko ardura izanen du.
  • Arduratuko da albaran guztiak, aurrekontuak eta horniduren, materialen, erreminten, ekipoen, NBEen, laneko arropen eta abarren erosketaren fakturak sinatu eta kontrolatzeaz, baita obra txiki eta ertainez ere.
  • Brigadako arduradunarekin batera, kultura zentroen eta guneen mantentze, garbiketa eta lorezaintza lanak antolatu eta gainbegiratuko ditu.
  • Bete eta betearaziko ditu eman edo onesten diren erregelamenduak, ordenantzak, bandoak, ebazpenak eta gainerako toki xedapen eta egintzak.
  • Castejongo Udaleko edo zerbitzuaren mendeko gainerako udal zerbitzuekin koordinatuko da, irizpideak, jarduerak, hobekuntzak, proiektuak eta abar bateratzeko asmoz.
  • Harremana izanen du kultura zentro eta guneetan zerbitzuak zuzenean edo zeharka ematen dituzten enpresa guztiekin, baldin eta bere arloari edo eskumenari eragiten badiote, eta, behar denean, kultura teknikariaren, dagokion Zinegotzitzaren edo Alkatetzaren ikuskaritzapean kudeatuko du aurrekontu eskaera.
  • Lantokietan segurtasun eta higiene neurriak betetzen direla zainduko du, bai eta kultura zentro eta guneetako segurtasun eta ebakuazio baldintzak ere.
  • Lanpostuei buruzko prestakuntza teknikoko eta berariazko jarduketak proposatu eta gainbegiratuko ditu, baita laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak ere.
  • Urtero, laneko egutegia eta koadrantea proposatuko dizkio dagokion Zinegotzitzari edo Alkatetzari, urte osoan zerbitzua emanen dela bermatzeko, Udalak beharrezkotzat jotzen duen lanaren antolaketaren arabera.
  • Bere kargura dauden langileen puntualtasuna eta bertaratzea kontrolatuko ditu, eta ezarritako ordutegia, egutegia eta bere kargura dagoen lanpostu bakoitzaren funtzioak eta zereginak betetzeaz arduratuko da, eta gertatzen den edozein gorabehera berehala jakinaraziko dio arduradunari.
  • Langile-beharrak kontrolatuko ditu, eta gehiegizko lan-kargari, oporren estaldurari, bajei, baimenei eta abarri erantzuteko egiten ahal diren kontratazioak proposatuko ditu. Horretarako, eginen ditu kontratazio eskaeraren espedientea, premiari eta justifikazioari buruzko txostena eta horren gastu proposamena.
  • Parte hartuko du bere arloari atxikitako edo harekin lotutako langileak hautatzeko prozesuetan, kalifikazio epaimahaietako kide izanen da, eta prozesu bakoitzean zehazten diren proba teoriko eta praktikoak eginen ditu.
  • Bere ardurapeko pertsonen betebehar, zeregin, eginkizun edo erantzukizunak betetzen ez badira, arduradun den Zinegotzitzari edo Alkatetzari jakinaraziko dio berehala, eta dagokion espedientea irekiko du Udaleko Idazkaritzarekin batera.
  • Bere arloko lan-arriskuen prebentzio planak betetzeaz eta aplikatzeaz arduratuko da, ardura duten Zinegotzitzekin edo teknikariekin batera.
  • Laneko berezko jardueretako prebentzio-baliabidea izanen da, lanaren ezaugarriek eta baldintzek hala eskatzen dutenean, indarrean dagoen araudia bete dadin.
  • Bere ardurapeko taldearen harremanen alderdi guztiez arduratuko da, eta sustatuko du adeitasuneko, gogobetetzeko, ordenako, erantzukizuneko eta diziplinako giroa.
  • Kultura zentroetan gertatzen den edozein ezusteko, urgentzia edo larrialdi mota konpontzeaz arduratuko da, sortzen den egoera, ordutegia edo berariazko premia edozein dela ere, eta hierarkian gorago dagoen arduradunari emanen dio horren berri.
  • Zahar-etxeko zuzendaritzarekin batera, zahar-etxearen bizitza dinamizatzera bideratutako jarduerak antolatuko ditu, eta arreta berezia eskainiko die uztailean, abuztuan eta irailean egindako dinamizazio-jarduerei.
  • Beharrezko laguntza emanen dio premia bereziak edo gaitasun desberdinak dituen edozein pertsonari, kulturguneak bisitatzen baditu edo edozein ekitaldi, ekitaldi, proiekzio, obra eta abarretan parte hartzen badu.
  • Kultura zentroetako bisitarien sarrera eta irteera kontrola zainduko du, baita edukiera eta ebakuazio neurriak eta protokoloak betetzen direla ere.
  • Bere arduraren eta eskumenaren barruan, gutunak, enkarguak eta komunikazio telefonikoak edo idatzizkoak jasoko ditu, eta ahalik eta lasterren helaraziko dizkie interesdunei.
  • Zentroetako gela guztietako giltzak zainduko ditu, eta ahaleginak eginen ditu zerbitzuaren arabera txukuntasun eta erabilera ezin hobean egon daitezen, zentroak behar bezala kontserbatzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren neurriak hartuz.
  • Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.
  • Aurreko zerrendan ez jasoagatik ere haren lanpostuari, mailari eta kategoriari dagozkion eginkizun eta zeregin guztiak eginen ditu.
  • Kultura eta Turismo Zinegotzitza duen pertsonari eta Alkatetzari lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea, baita gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri ere.
  • Aurreko zerrendan ez jasoagatik ere haren lanpostuari, mailari eta kategoriari dagozkion eginkizun eta zeregin guztiak.

–Musika irakaslea. Zuzendaria. Zenbakia: 101.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu, besteak beste:

  • Tokiko edo Udaleko Musika Eskolako eta Musika Bandako Zuzendaritzari dagozkion zeregin eta eginkizun guztiak. Metalezko haize-instrumentuak irakasteko funtzioez gain, tronpeta, tronboia, bonbardinoa eta tuba, eta esleitzen zaion musika-hizkuntza edo instrumentua.
  • Ikasketaburuarekin batera, Eskolaren eta Bandaren urte osoko pedagogia, ikasketa eta dinamizazio planak ezartzeko ardura izanen du, bai eta Udalak antolatzen dituen edo laguntzen dituen udalerriko kultura eta gizarte arloetako eta jaietako ekintza, eginkizun eta jarduera guztiak antolatzekoa eta koordinatzekoa ere. Hori guztia, dagokion Zinegotzitzak eta Alkatetzak gainbegiratuta eta ontzat emanda, eta arduratuko da behar den epean eta moduan gauzatu daitezen ematen zaizkion jarraibideen arabera.
  • Bere ardurapean dauden irakasle guztien lanak gainbegiratu eta antolatuko ditu, aurreko paragrafoko eginkizunen arabera, ordutegien kontrola, lan-egutegia, koadrantea, bajak, baimenak eta abar barne, eta egunero emanen die horren berri dagokion Zinegotzitzari eta Alkatetzari, informazioa eskatzen denean edo edozein larrialdi edo gorabehera dagoenean.
  • Matrikulazioak kudeatzeaz arduratuko da, eta ikasleen familiekin harremanetan egonen da.
  • Ikasketaburuarekin eta dagokion Zinegotzitzarekin batera, urte osoko laneko plana edo plangintza eta gizarte eta kultura jarduerak prestatuko ditu, eta urtero esleitutako aurrekontura egokituko da.
  • Eskolaren eta Bandaren funtzionamenduaren gainean eskatzen zaizkion jarduerei eta gorabeherei buruzko txostenak eginen ditu, arduradunek adierazten dizkioten irizpideen arabera.
  • Udalak erabakitzen dituen edo arduradunek adierazten dizkioten arauak, ordenantzak, tasak, akordioak eta abar bere eskumen eta aplikazio esparruan betetzearen arduraduna izanen da.
  • Arduradunek eskatuta, txostenak, dosierrak, lanak edo aurkezpenak eginen ditu, paperean edo formatu digitalean, arloaren eta zerbitzuaren beharren arabera.
  • Eskolaren eta Bandaren funtzionamenduarekin lotutako dirulaguntzak lortzeko behar diren espedienteak kudeatuko ditu ikasketaburuarekin batera, bere lanpostuaren eta eskumen eremuaren barruan.
  • Lanak eta zerbitzuak bere eskumeneko instalazioetan emateko kontratatutako enpresen lana eta funtzionamendua kontrolatu eta gainbegiratuko ditu. Brigadako arduradunarekin edo eraikin publikoen mantentze-lanak kontrolatzeaz arduratzen den pertsonarekin koordinatuta eginen du.
  • Arloko teknikariekin eta politikariekin batera, Eskolaren eta Bandaren funtzionamenduari buruz hartu beharreko erabakiak lehenetsiko ditu.
  • Zaindu eta kontrolatuko ditu bere zerbitzuko makinak, erremintak, altzariak eta abar, eta arduratuko da horiek behar bezala erabiltzen, biltegiratzen eta mantentzen direla.
  • Brigada arduradunarekin edo eraikin publikoen mantentze-lanen arduradunarekin batera, eraikin kulturaletako ekipamendu eta instalazioen nahitaezko ikuskapen teknikoak mantentzeko kontratuak egunean izateko ardura izanen du.
  • Arduratuko da albaran guztiak, aurrekontuak eta horniduren, materialen, erreminten, ekipoen, NBEen, laneko arropen eta abarren erosketaren fakturak sinatu eta kontrolatzeaz, baita obra txiki eta ertainenez ere.
  • Bete eta betearaziko ditu eman edo onesten diren erregelamenduak, ordenantzak, bandoak, ebazpenak eta gainerako toki xedapen eta egintzak.
  • Castejongo Udaleko edo zerbitzuaren mendeko gainerako udal zerbitzuekin koordinatuko da, irizpideak, jarduerak, hobekuntzak, proiektuak eta abar bateratzeko asmoz.
  • Harremana izanen du bere eskumeneko zentro eta guneetan zerbitzuak zuzenean edo zeharka ematen dituzten enpresa guztiekin, eta, behar denean, dagokion Zinegotzitzaren edo Alkatetzaren ikuskaritzapean kudeatuko du aurrekontu eskaera.
  • Lanpostuetan segurtasun eta higiene neurriak betetzen direla zainduko du, bai eta bere eskumeneko zentro eta guneetako segurtasun eta ebakuazio baldintzak ere.
  • Lanpostuei buruzko prestakuntza teknikoko eta berariazko jarduketak proposatu eta gainbegiratuko ditu, baita laneko arriskuen prebentzioari buruzkoak ere.
  • Urtero, laneko egutegia eta koadrantea proposatuko dizkio dagokion Zinegotzitzari edo Alkatetzari, urte osoan zerbitzua emanen dela bermatzeko, Udalak beharrezkotzat jotzen duen lanaren antolaketaren arabera.
  • Bere kargura dauden langileen puntualtasuna eta bertaratzea kontrolatuko ditu, eta ezarritako ordutegia, egutegia eta bere kargura dagoen lanpostu bakoitzaren funtzioak eta zereginak betetzeaz arduratuko da, eta gertatzen den edozein gorabehera berehala jakinaraziko dio arduradunari.
  • Langile-beharrak kontrolatuko ditu, eta gehiegizko lan-kargari, oporren estaldurari, bajei, baimenei eta abarri erantzuteko egiten ahal diren kontratazioak proposatuko ditu. Horretarako, eginen ditu kontratazio eskaeraren espedientea, premiari eta justifikazioari buruzko txostena eta horren gastu proposamena.
  • Parte hartuko du bere arloari atxikitako edo harekin lotutako langileak hautatzeko prozesuetan, kalifikazio epaimahaietako kide izanen da, eta prozesu bakoitzean zehazten diren proba teoriko eta praktikoak eginen ditu.
  • Bere ardurapeko pertsonen betebehar, zeregin, eginkizun edo erantzukizunak betetzen ez badira, arduradun den Zinegotzitzari edo Alkatetzari jakinaraziko dio berehala, eta dagokion espedientea irekiko du Udaleko Idazkaritzarekin batera.
  • Bere arloko lan-arriskuen prebentzio planak betetzeaz eta aplikatzeaz arduratuko da, ardura duten Zinegotzitzekin edo teknikariekin batera.
  • Laneko berezko jardueretako prebentzio-baliabidea izanen da, lanaren ezaugarriek eta baldintzek hala eskatzen dutenean, indarrean dagoen araudia bete dadin.
  • Bere ardurapeko taldearen harremanen alderdi guztiez arduratuko da, eta sustatuko du adeitasuneko, gogobetetzeko, ordenako, erantzukizuneko eta diziplinako giroa.
  • Bere eskumen-eremuko edozein zentrotan gertatzen den edozein ezusteko, urgentzia edo larrialdi mota konpontzeaz arduratuko da, sortzen den egoera, ordutegia edo berariazko premia edozein dela ere, eta hierarkian gorago dagoen arduradunari emanen dio horren berri.
  • Behar den laguntza emanen dio premia bereziak edo hainbat gaitasun dituen edozein pertsonari, baldin eta ikasleetako bat bada edo bere eskumeneko guneak bisitatzen baditu.
  • Bere arduraren eta eskumenaren barruan, gutunak, enkarguak eta komunikazio telefonikoak edo idatziak jasoko ditu, eta ahalik eta lasterren helaraziko dizkie interesdunei.
  • Zentroetako gela guztietako giltzak zainduko ditu, eta ahaleginak eginen ditu zerbitzuaren arabera txukuntasun eta erabilera ezin hobean egon daitezen, zentroak behar bezala kontserbatzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren neurriak hartuz.
  • Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.
  • Dagokion Zinegotzitzari eta Alkatetzari lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea, baita gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri ere.
  • Aurreko zerrendan jaso ez diren lanpostuaren, mailaren eta kategoriaren berezko funtzio eta zeregin guztiak.

–Musika irakaslea. Ikasketaburua. Zenbakia: 102.

Deialdi honen bidez izendatzen den izangaiak honako eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

  • Musika Eskolako zuzendariaren zeregin eta eginkizun guztiak beteko ditu hura ez dagoenean.
  • Musika Eskolako Ikasketa Burutzari dagozkion zeregin eta eginkizun guztiak. Esleitzen zaion egoitzan edo musika tresnan musika hastapeneko, musika hizkuntzako, saxofoiko eta musikoterapiako irakasle gisa aritzeari dagozkion eginkizunez gain.
  • Zuzendariarekin batera, Eskolaren eta Bandaren urte osoko plan pedagogikoak, ikasketa planak eta dinamizazio planak ezartzeaz arduratuko da, bai eta Udalak antolatzen dituen edo laguntzen dituen jarduera kultural, sozial eta jai guztiak antolatzeaz eta koordinatzeaz ere. Hori guztia, dagokion Zinegotzitzak eta Alkatetzak gainbegiratuta eta ontzat emanda, eta arduratuko da behar den epean eta moduan gauzatu daitezen ematen zaizkion jarraibideen arabera.
  • Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea Eskolaren eta Bandaren zuzendaritzari, baita gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri ere.
  • Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.
  • Aurreko zerrendan jaso ez diren lanpostuaren, mailaren eta kategoriaren berezko funtzio eta zeregin guztiak.

–Musika irakaslea. Zenbakiak: 103, 106, 107, 108, 109 eta 110.

Deialdi honen bidez izendatzen den izangaiak honako eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

  • Esleitzen zaizkion kantuko edo instrumentuko irakasle lanetan jarduteari dagozkion eginkizun guztiak.
  • Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea Eskolaren eta Bandaren zuzendaritzari, baita gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri ere.
  • Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.
  • Aurreko zerrendan jaso ez diren lanpostuaren, mailaren eta kategoriaren berezko funtzio eta zeregin guztiak.

Maila: C.

Deialdi honen xede diren C mailako lanpostuen eginkizunak, adibide gisa eta orientazio gisa, honako hauek dira:

–Administrari laguntzailea. Zenbakia: 29.

Deialdi honen bidez izendatzen den izangaiak honako eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

  • Castejongo Udalaren zerbitzuko administrari ofizialaren lanpostua edozein arlotan betetzeari dagozkion funtzio guztiak.
  • Bere lanpostuko, mailako eta kategoriako eginkizun orokorrak beteko ditu, besteak beste, jendea lekuan bertan hartzea, telefono bidez eta modu telematikoan, ordenagailuak erabiltzea, testu-tratamenduak, kudeaketa-programa eta, oro har, berezkoa duen kategoriaren barrenean agintzen zaizkion lan guztiak.
  • Halaber, beharrezkoa bada, jarduketak eta kudeaketak eginen ditu Udalaren bulegoetatik kanpo.
  • Posta arrunta bidaltzea eta jasotzea kudeatuko du. Orobat, jakinarazpenak eta espedienteen jarraipenak kudeatuko ditu.
  • Bileren deialdiekin, lan-saioekin eta kide anitzeko organoekin lotutako lanak eginen ditu. Behar diren aktak idatziko ditu, dagokion Zinegotzitzak eta Alkatetzak gainbegiratuta.
  • Udalen Kontu-hartzailetzarekin lankidetzan aritzea diruzaintza eta kontabilitate eginkizunetan.
  • Bere unitateak esleiturik dituen espedienteen tramitazioak eskatzen dituen zeregin administratiboak.
  • Jendearentzako arreta, esleitutako espedienteen tramitazioaren egoerarekin lotutako kontuetan.
  • Elkarlana Udalaren beste sailekin.
  • Dirulaguntzekin lotutako espedienteen kudeaketa.
  • Probidentziak, eginbideak edo ofizioak betetzea errepikatu ohi diren prozeduretan.
  • Haren esku uzten diren gainerako zereginak, bere kategoriakoak, betiere, barnean direla goiko mailakoei laguntzea eta betearazteko zereginak.
  • Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea Esku-hartzailetzari, Idazkaritzari, Alkatetzari edo dagokion Zinegotzitzari, baita gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri ere.
  • Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.
  • Aurreko zerrendan jaso ez diren lanpostuaren, mailaren eta kategoriaren berezko funtzio eta zeregin guztiak.

–Biltegiko arduraduna. Zenbakia: 81.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu, besteak beste:

  • Castejongo Udaleko arlo eta zerbitzu guztietako biltegi, erosketa eta logistikako arduradun lanpostua betetzeari dagozkion eginkizun guztiak.
  • Brigadako arduradunarekin batera, bere eskumen-eremuko lanak gainbegiratu eta antolatuko ditu, ordutegien kontrola, lan-egutegia, koadrantea, bajak, baimenak eta abar barne, eta egunero emanen die horren berri dagokion Zinegotzitzari eta Alkatetzari, informazioa eskatzen denean edo edozein larrialdi edo gorabehera dagoenean.
  • Brigadako arduraduna ez badago, hura arduratuko da langileei behar den informazio guztia emateaz.
  • Bere eskumeneko arlo guztietako tresnen, makinen eta ordezko piezen inbentarioak eginen ditu urtero, paperean eta formatu digitalean.
  • Udaleko zerbitzuen hornidurak kontrolatuko ditu, eta zerbitzu onenak prezio onenetan lortzeko ardura izanen du, arlo eta zinegotzitza bakoitzeko arduradunekin batera, zerbitzuen kalitatea bermatzeko.
  • Udaleko arlo guztietako makina, ibilgailu eta erreminta guztien aldizkako legezko ikuskapenen mantentze-lanak, konponketak eta jarraipena egunean izateko ardura izanen du.
  • Udaleko brigadak edo edozein zerbitzuk edozein lan egiteko edo edozein ekitaldi sozial, kultural edo kirol-ekitaldi egiteko (udalak urte osoan antolatzen dituen jaiak barne) behar duen edozein elementu, material, erreminta, tresna, ibilgailu eta abarrez hornitu eta hornitzeaz arduratuko da.
  • Udal-artxiboaren kudeaketaz, mantentzeaz eta funtzionamenduaz arduratuko da.
  • Bere eskumen arloaren funtzionamenduaren gainean eskatzen zaizkion jarduerei eta gorabeherei buruzko txostenak eginen ditu, arduradunek adierazten dizkioten irizpideen arabera.
  • Udalak erabakitzen dituen edo arduradunek adierazten dizkioten arauak, ordenantzak, tasak, akordioak eta abar bere eskumen eta aplikazio esparruan betetzearen arduraduna izanen da.
  • Arduradunek eskatuta, txostenak, dosierrak, lanak edo aurkezpenak eginen ditu, paperean edo formatu digitalean, arloaren eta zerbitzuaren beharren arabera.
  • Bere arloaren funtzionamenduarekin lotutako dirulaguntzak lortzeko behar diren espedienteak kudeatuko ditu, bere lanpostuaren barruan eta eskumen eremuan.
  • Arloko teknikariekin eta politikariekin batera, bere eskumen eremuaren funtzionamenduari buruz hartu beharreko erabakiak lehenetsiko ditu.
  • Zaindu eta kontrolatuko ditu bere zerbitzuko makinak, erremintak, altzariak eta abar, eta arduratuko da horiek behar bezala erabiltzen, biltegiratzen eta mantentzen direla.
  • Arduratuko da albaran guztiak, aurrekontuak eta horniduren, materialen, erreminten, ekipoen, NBEen, laneko arropen eta abarren erosketaren fakturak sinatu eta kontrolatzeaz, baita obra txiki eta ertainenez ere.
  • Bete eta betearaziko ditu eman edo onesten diren erregelamenduak, ordenantzak, bandoak, ebazpenak eta gainerako toki xedapen eta egintzak.
  • Castejongo Udaleko edo zerbitzuaren mendeko gainerako udal zerbitzuekin koordinatuko da, irizpideak, jarduerak, hobekuntzak, proiektuak eta abar bateratzeko asmoz.
  • Lanpostuetan segurtasun eta higiene neurriak betetzen direla zainduko du, bai eta bere eskumeneko zentro eta guneetako segurtasun eta ebakuazio baldintzak ere.
  • Urtero, laneko egutegia eta koadrantea proposatuko dizkio dagokion Zinegotzitzari edo Alkatetzari, urte osoan zerbitzua emanen dela bermatzeko, Udalak beharrezkotzat jotzen duen lanaren antolaketaren arabera.
  • Parte hartuko du bere arloari atxikitako edo harekin lotutako langileak hautatzeko prozesuetan, kalifikazio epaimahaietako kide izanen da, eta prozesu bakoitzean zehazten diren proba teoriko eta praktikoak eginen ditu.
  • Bere ardurapeko pertsonen betebehar, zeregin, eginkizun edo erantzukizunak betetzen ez badira, arduradunari, Zinegotzitzari edo Alkatetzari jakinaraziko dio berehala, eta dagokion espedientea irekiko du Udaleko Idazkaritzarekin batera.
  • Bere arloko lan arriskuen prebentzio planak betetzeaz eta aplikatzeaz arduratuko da, ardura duten Zinegotzitzekin edo teknikariekin batera.
  • Laneko berezko jardueretako prebentzio baliabidea izanen da, lanaren ezaugarriek eta baldintzek hala eskatzen dutenean, indarrean dagoen araudia bete dadin.
  • Bere eskumen arloko taldearen harremanen alderdi guztiez arduratuko da, eta sustatuko du adeitasuneko, gogobetetzeko, ordenako, erantzukizuneko eta diziplinako giroa.
  • Bere eskumen eremuko edozein zentrotan gertatzen den edozein ezusteko, urgentzia edo larrialdi mota konpontzeaz arduratuko da, sortzen den egoera, ordutegia edo berariazko premia edozein dela ere, eta hierarkian gorago dagoen arduradunari emanen dio horren berri.
  • Bere arduraren eta eskumenaren barruan, gutunak, enkarguak eta komunikazio telefonikoak edo idatziak jasoko ditu, eta ahalik eta lasterren helaraziko dizkie interesdunei.
  • Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.
  • Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea Brigadako arduradunari, dagokion Zinegotzitzari eta Alkatetzari, baita gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri ere.
  • Aurreko zerrendan jaso ez diren lanpostuaren, mailaren eta kategoriaren berezko funtzio eta zeregin guztiak.

Maila: D.

Deialdi honen xede diren D mailako lanpostuen eginkizunak, adibide gisa eta orientazio gisa, honako hauek dira:

–Zerbitzu anitzak. Eskolazaina. Zenbakia: 12.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu, besteak beste:

  • Eginkizun guztiak, Castejongo Dos de mayo haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoan zerbitzu anitzetako langilearen/eskolazainaren lanpostuan jarduteari dagozkionak.
  • Aginduak eta jarraibideak bete beharko ditu, brigada arduradunak, dagokion Zinegotzitzako arduradunak eta ikastetxeko zuzendaritzako edonork emandakoak.
  • Urtean behin zentroko leiho guztiak garbituko ditu barrualdetik eta kanpoaldetik.
  • Ikastetxe publikoko altzari, makina, instalazio eta lokalak zaintzea.
  • Bulegoetako eta geletako giltzak zaintzea.
  • Ikastetxearen kanpoko ateak eta, halaber, geletakoak eta instalazioetakoak irekitzea eta ixtea, garaiz egin ere, bertan egin beharreko jarduerak egin ahal daitezen.
  • Ate nagusian atezaintzako zerbitzuaren arreta orokorra izatea; berandu etortzen diren ikasleak eta hainbat arrazoirengatik ikastetxera joaten den kanpoko jendea hartzea, haien eskaerak jasotzea, eskaera horiei erantzuteko ardura dutenei abisatzea eta informazioa ematea ordutegi orokorraz eta ikastetxearen funtzionamenduari buruzko gainerako kontu guztiez.
  • Ikastetxea itxita edukitzeaz arduratzea, zuzendaritzaren arauei jarraikiz, ikasleak kanpora joan ez daitezen behar ez denean eta inor ohartu gabe, eta sartu beharreko pertsonak sar daitezen.
  • Ikastetxea txukuntasun eta garbitasun baldintza egokietan mantentzea, egunero materia organikoko paperontziak hustuz eta papera, kartoia eta plastikoa erretiratzea planifikatuz.
  • Bere esku utzitako dokumentu, gauza eta gutunak jaso, zaindu eta banatzea.
  • Ikastetxearen barruan, behar diren materialak, altzariak eta tresnak garraiatzea.
  • Zerbitzuari loturiko enkarguak egitea, bai eraikinaren barrenean bai kanpoan.
  • Erreprodukzioko makinak, multikopiagailuak, fotokopiagailuak, koadernagailuak eta antzeko beste batzuk erabiltzea, ikastetxeko zuzendaritzak horretarako baimena emandakoan.
  • Argiak, berogailuak, iturgintzako elementuak eta oro har ikastetxeko instalazio guztiak zaintzea, bere gain harturik prestakuntza berezirik eskatzen ez duten konponketa txikiak; beharrezkoa bada, udal zerbitzuei edo kanpokoei deituko die, ahalik eta lasterren, zuzendaritzak, Zinegotzitza arduradunak eta brigadako arduradunak gainbegiratuta beti.
  • Bereziki zaintzea higiene zerbitzuek egokiro funtzionatzen dutela eta zuzen erabiltzen direla; behar denean garbiketa puntualak egitea, eta paperak eta behin erabiltzeko beste gai batzuk ipintzea, gastatzen direnean.
  • Eskolako patioen, haur jokoen eta iturriaren ohiko garbiketa egitea, paperontziak, eta abar garbitzea eta zaborra edukiontzietara eramatea, beharra dagoenean.
  • Botika kutxaren zerbitzu arrunta ematea, eta, behar izanez gero, osasun-zerbitzuei, tutoreei, familiei eta abarri gaztigatzea.
  • Ikastetxeko Zuzendaritzak edo udal zerbitzuek agintzen diotena aintzat hartzea, ikastetxea oro har zaintzeko eta mantentzeko, bereziki Zuzendaritzak lana banatzeari buruz agindutakoa, ordu egokia zein den eta beste inguruabar batzuk kontuan izanik; bere gain uzten diren beste lan batzuk ere egitea, ikastetxearen jarduerekin zerikusia badute: gauzak toki hurbil batera lekualdatzea edo garraiatzea, gelak bileretarako eta beste jarduera batzuetarako prestatzea, eskolako edo kiroletako materiala kontrolatzea eta banatzea eta laguntza eskatzen zaion alor guztietan laguntzea.
  • Egin beharreko lana gehiegizkoa denean edo pertsona bakar batek egin ezin duenean (ikasturtearen hasieran materiala lekualdatzea edo antzeko beste egoera batzuk), laguntza eskatuko dio udal-brigadako arduradunari.
  • Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea dagokion Zinegotzitzari eta Alkatetzari, baita gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri ere.
  • Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.
  • Aurreko zerrendan jaso ez diren lanpostuaren, mailaren eta kategoriaren berezko funtzio eta zeregin guztiak.

–Gerokultorea. Zenbakia: 48.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu, besteak beste:

  • Castejongo Solidaridad egoitza mistoaren zerbitzuko gerokultore lanpostuan jarduteari dagozkion eginkizun guztiak.
  • Udalak Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako Departamentuarekin adosten duen Esparru Akordioa (Open House) betetzeko lan eta eginkizun guztiak eginen ditu.
  • Geletako egoiliarrei jaten ematea, bai jantokian bertan bai geletan, hala adierazten badute espresuki, eta jatera laguntzea beharrezkoa denean.
  • Haren eginkizun nagusia izanen da erabiltzaileei laguntza eta arreta ematea beren kabuz egin ezin dituzten eguneroko bizitzako jardueretan. Erabiltzaileei eta haien ingurukoei arreta pertsonala emateko lanak eginen ditu, eta, oro har, dagozkion eginkizunak beteko ditu, abuztuaren 1eko 82/2012 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat (Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan Mendekotasuna duten pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen baititu).
  • Jantokia, altzariak eta hango tresnak garbituko ditu.
  • Gelak, solairuak, eskailerak eta gainerako leku komunak garbitu eta txukunduko ditu, eta dena jasota dagoela ziurtatuko du.
  • Egoiliarren arropaz eta zentrokoaz arduratuko da, garbitzeko, lehortzeko, lisatzeko eta abarreko makinak erabiliz, eta josteko eta lentzeriako lanak eginez.
  • Kanpoaldea, patioak, kristalak, lorategiak eta lorontziak aldian behin garbitu eta zainduko ditu.
  • Profesionalen taldearekin elkarlanean arituko da haien zerbitzu espezializatuak osatzeko oinarrizko atazak eginez, erabiltzaileei autonomia pertsonala emateko eta gizarteratzeko.
  • Erabiltzaileen higiene pertsonalaz arduratuko da.
  • Erabiltzaileei jaten emanen die, beren kasa egin ezin dutenean. Alde horretatik, otorduak jaso, banatu eta bilduko dizkie erabiltzaileei.
  • Jarrera aldaketak eta zerbitzu osagarriak eginen ditu, beren prestakuntza teknikoa kontuan harturik agintzen zaizkionaren arabera.
  • Oheak egin eta aldatzea eta zahar-etxeko eta egoiliarren arropa zaindu eta horretaz arduratzea.
  • Erabiltzaileen familiakoak lagunduko ditu, betiere zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibideen barrenean, eta orobat, haiek zentroko bizitzan sar daitezen lagunduko du.
  • Egoiliarrak lekuz aldatzean, haien gauza guztiak prestatzea.
  • Beharrezkoa izanez gero, egoiliarrei osasun etxeetara laguntzea, langileek ahal badute eta zuzendaria, arrazoiak emanda, ez dagoenean.
  • Jantoki-officeko lanak egitea. Materialetan arreta berezia jarriko da.
  • Eguneko lana antolatzeko prestatzen diren programak behar den eraginkortasunaz eta eragimenaz gauzatzea.
  • Zahar-etxeko gela guztiak garbitzeko lanak egitea. Materialetan eta tresnetan arreta berezia jarriko da.
  • Ikuztegiaz, arropa zuriaz, jantzitegiaz eta makinen erabileraz arduratzea. Arreta berezia jarriko da arropa tratatzean eta produktuak erabiltzean.
  • Egunero esleitzen zaion lana ahalik eta hobekien egitea. Produktuak eta tresnak modu arduratsuan erabiliko ditu.
  • Zuzendaritzari, Erizaintzari edo zerbitzuaren arduraduna den Zinegotzitzari jakinaraztea zahar-etxetik kanpoko pertsonak logeletan edo beste geletan sartu direla edo edozein gorabehera gertatu dela, baita instalazioetan ere, edo gauzak falta direla.
  • Zuzendaritzari, Erizaintzari edo Zinegotzitza arduradunari jakinaraztea egoiliarrengan edo lana egitean ikusitako gorabeherak, matxurak, nahasmenak, gaizki dauden elikagaiak eta abar.
  • Bisitariek, ahaideek eta egoiliarrek eskatzen dizkioten argibideak arduradun organikoari jakinaraztea, bere eginkizunetatik kanpo daudenean, adeitasunez.
  • Egoiliarrak, langileak eta, oro har, zahar-etxean dauden pertsona guztiak begirunez eta adeitasunez tratatzea.
  • Arduradunari elikagaiak sartu direla jakinaraztea, gehienbat zentrotik aparte prestatzen badituzte.
  • Garbi eta txukun joan beharko dute beti, baita dagokien uniformea jantzi ere.
  • Egoiliarrari edo erabiltzaileari unean-unean behar duen laguntza ematea, bere lanbide eskumenen barruan.
  • Sekretu profesionala betetzea bere aplikazio guztietan.
  • Erizaina (OLT/EUD) ez badago, gerokultoreak glukosaren proba egiten ahalko du eta azal azpiko bidea erabiltzen ahalko du erabiltzaileei intsulina eta heparina emateko, betiere tratamenduaren dosia eta segimendua medikuek edo erizainek egiten badute.
  • Egoiliar erien gelak arreta bereziaz garbitzea, arropa zikina egunero eramanez eta dena ongi antolatuta edukiz.
  • Zuzendariari jakinaraztea, eta, hura ez badago, erizainari jakinaraztea, ohiz kanpoko norbait geletan sartu den edo ikusten duten bestelako aparteko gorabeheraren bat.
  • Zuzendaritzak edo Erizaintzak agintzen dituen eginkizunak betetzea egoitzaren zerbitzua eta funtzionamendua hobetzeko.
  • Zerbitzu Sozialetako Zinegotzitzari eta Alkatetzari lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea, baita gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri ere.
  • Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.
  • Aurreko zerrendan jaso ez diren lanpostuaren, mailaren eta kategoriaren berezko funtzio eta zeregin guztiak.

–Kulturguneetako laguntzailea. Zenbakia: 58.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu, besteak beste:

  • Castejongo Udalaren zerbitzuko kulturguneetako laguntzaile lanpostuari dagozkion eginkizun guztiak urte osoan zehar lagatzen diren eraikin edo guneetan.
  • Laguntza-zerbitzuak emanen ditu Udalak antolatzen dituen edo kultura dinamizatzaileak, kultura teknikariak, Kultura Zinegotzitzak eta Alkatetzak gainbegiratzen dituen kultura, gizarte edo kirol ekitaldi guztietan, urte osoko jaiak barne, eta lanak behar den epean eta moduan egiteko ardura izanen du, ematen zaizkion jarraibideen arabera.
  • Lankidetzan jardungo du kultura dinamizatzailearekin, kultura teknikariarekin eta Kultura Zinegotzitzarekin edo Alkatetzarekin urte osoko lan plana edo plangintza eta gizarte eta kultura jarduerak prestatzen urte osoan zehar, eta urtero esleitutako aurrekontura egokituko da.
  • Arduradunak hala eskatuta, hilero eta urtero txostenak eginen ditu kultura guneetara eta zentroetara egiten diren bisitei eta bisitariei buruz, adierazten zaizkion irizpideen arabera.
  • Eraikin publikoetarako sarrerak saltzeagatik eta antolatzen edo deitzen diren jardueretan parte hartzeagatik lortzen diren diru-sarreren kontuak eramanen ditu.
  • Udalak erabakitzen dituen edo arduradunek adierazten dizkioten arauak, ordenantzak, tasak, akordioak eta abar beteko ditu.
  • Arduradunek eskatuta, txostenak, dosierrak, lanak edo aurkezpenak eginen ditu, paperean edo formatu digitalean, arloaren eta zerbitzuaren beharren arabera.
  • Zaindu eta kontrolatuko ditu bere zerbitzuko kulturgune eta zentroetako makinak, erremintak, altzariak eta abar, eta arduratuko da horiek behar bezala erabiltzen, biltegiratzen eta mantentzen direla.
  • Bete eta betearaziko ditu eman edo onesten diren erregelamenduak, ordenantzak, bandoak, ebazpenak eta gainerako toki xedapen eta egintzak.
  • Dokumentuak eta txostenak eginen ditu formatu digitalean, eskatzen dizkioten berariazko funtzionamendu programekin, office-ekin eta abarrekin, bere eskumen eremukoak direnean.
  • Castejongo Udaleko edo zerbitzuaren mendeko gainerako udal zerbitzuekin koordinatuko da, irizpideak, jarduerak, hobekuntzak, proiektuak eta abar bateratzeko asmoz.
  • Lanpostuetan segurtasun eta higiene neurriak betetzen direla zainduko du, bai eta bere eskumeneko kulturguneetako eta zentroetako segurtasun eta ebakuazio baldintzak ere.
  • Beharrezko laguntza emanen dio premia bereziak edo gaitasun desberdinak dituen edozein pertsonari, kulturguneak bisitatzen baditu edo edozein ekitaldi, ekitaldi, proiekzio, obra eta abarretan parte hartzen badu.
  • Kultura zentroetako bisitarien sarrera eta irteeren kontrola zainduko du, baita edukiera eta ebakuazio neurriak eta protokoloak betetzen direla ere.
  • Bere arduraren eta eskumenaren barruan, gutunak, enkarguak eta komunikazio telefonikoak edo idatziak jasoko ditu, eta ahalik eta lasterren helaraziko dizkie interesdunei.
  • Zentroetako gela guztietako giltzak zainduko ditu, eta ahaleginak eginen ditu zerbitzuaren arabera txukuntasun eta erabilera ezin hobean egon daitezen, zentroak behar bezala kontserbatzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren neurriak hartuz.
  • Informazio lanak eginen ditu sarreretan, instalazioen egoera eta funtzionamendua zaindu eta egiaztatuko ditu eta kudeaketa osagarriko lanak, atezain, etxezain eta antzeko langileek eraikin partikularretan egindakoak.
  • Antolatzen diren jarduera eta ekitaldietan, gune erreserbatuetako edo zirkulazio mugatuko guneetako zirkulazioa kontrolatuko du.
  • Bisitariei harrera egitea, haiek egiaztatzea eta orientatzea, bai eta sarrerak, dokumentuak eta txartel pribatuak kontrolatzea ere.
  • Lehen sorospenak ematea.
  • Lanpostuaren berezko administrazio-zereginak, bai eta zerbitzuaren arrazoiengatik agintzen zaizkion enkargu guztiak betetzea ere.
  • Bere eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren ordenagailuak, proiektagailuak eta gailu mugikor eta digitalak erabiltzea.
  • Liburuak eta dokumentuak artxibatzea.
  • Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.
  • Orobat eginen ditu aurreko zerrendan jaso ez diren lanpostuaren, mailaren eta kategoriaren berezko funtzio eta zeregin guztiak.
  • Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea dagokion Zinegotzitzari eta Alkatetzari, baita gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri ere.
  • Aurreko zerrendan jaso ez diren lanpostuaren, mailaren eta kategoriaren berezko funtzio eta zeregin guztiak.

–Musika Eskolako eskolazaina. Kulturako laguntzailea. Zenbakia: 100.

Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak ondoko eginkizunak izanen ditu, besteak beste:

Castejongo Udalaren zerbitzuko kulturguneetako laguntzaile – Musika Eskolako eskolazain lanpostuari dagozkion eginkizun guztiak urte osoan zehar lagatzen diren eraikin edo guneetan.

Musika Eskolako eskolazain lanpostuan:

  • Bete beharko ditu Musika Eskolako zuzendariak eta ikasketaburuak edo dagokion Zinegotzitzaren arduradunak ematen dizkioten aginduak.
  • Eskolako eta Kultur Etxeko altzari, makina, instalazio eta lokalak zaintzea.
  • Bulegoetako eta geletako giltzak zaintzea.
  • Ikastetxeko ateak eta, halaber, geletakoak eta instalazioetakoak irekitzea eta ixtea, tenorez gainera, jarduerak egin daitezen.
  • Ikastetxeko sarrerak eta irteerak kontrolatzeaz arduratuko da, zuzendaritzaren arauei jarraikiz, ikasleak kanpora joan ez daitezen inor ohartu gabe, eta sartu beharreko pertsonak sar daitezen.
  • Instalazioak txukuntasun eta garbitasun baldintza egokietan mantentzea, egunero materia organikoko paperontziak hustuz eta papera, kartoia eta plastikoa erretiratzea planifikatuz.
  • Bere esku utzitako dokumentu, gauza eta gutunak jaso, zaindu eta banatzea.
  • Bere eskumen esparruko tokietan, behar diren materialak, altzariak eta tresnak garraiatzea.
  • Zerbitzuari loturiko enkarguak egitea, bai eraikinaren barrenean bai kanpoan.
  • Erreprodukzioko makinak, multikopiagailuak, fotokopiagailuak, koadernagailuak eta antzeko beste batzuk erabiltzea, ikastetxeko zuzendaritzak horretarako baimena emandakoan.
  • Argiak, berogailuak, iturgintzako elementuak eta oro har ikastetxeko instalazio guztiak zaintzea, bere gain harturik prestakuntza berezirik eskatzen ez duten konponketa txikiak; beharrezkoa bada, udal zerbitzuei edo kanpokoei deituko die, ahalik eta lasterren, betiere Eskolaren zuzendaritzak, Zinegotzitzaren arduradunak eta brigadaren arduradunak gainbegiratuta.
  • Bereziki zaintzea higiene zerbitzuek egokiro funtzionatzen dutela eta zuzen erabiltzen direla; behar denean garbiketa puntualak egitea, eta paperak eta behin erabiltzeko beste gai batzuk ipintzea, gastatzen direnean.
  • Instalazioen ohiko garbiketa egitea, paperontziak garbitzea eta zaborra edukiontzietara eramatea, behar izanez gero.
  • Botika kutxaren zerbitzu arrunta ematea, eta, behar izanez gero, osasun-zerbitzuei, tutoreei, familiei eta abarri gaztigatzea.
  • Egin beharreko lana gehiegizkoa denean edo pertsona bakar batek egin ezin duenean (ikastaroaren hasieran materiala lekualdatzea edo antzeko beste egoera batzuk), laguntza eskatuko dio Eskolako Zuzendaritzari.

Kulturako laguntzaile gisa:

  • Kultura teknikariak, kultura dinamizatzaileak, behar den Zinegotzitzaren arduradunak edo Alkatetzak ematen dizkion agindu eta jarraibideak bete beharko ditu.
  • Laguntza-zerbitzuak emanen ditu Udalak antolatzen dituen edo kultura dinamizatzaileak, kultura teknikariak, Kultura Zinegotzitzak eta Alkatetzak gainbegiratzen dituen kultura, gizarte edo kirol ekitaldi guztietan, urte osoko jaiak barne, eta lanak behar den epean eta moduan egiteko ardura izanen du, ematen zaizkion jarraibideen arabera.
  • Lankidetzan jardungo du kultura dinamizatzailearekin, kultura teknikariarekin eta Kultura Zinegotzitzarekin edo Alkatetzarekin urte osoko lan plana edo plangintza eta gizarte eta kultura jarduerak prestatzen urte osoan zehar, eta urtero esleitutako aurrekontura egokituko da.
  • Arduradunak hala eskatuta, hilero eta urtero txostenak eginen ditu kultura guneetara eta zentroetara egiten diren bisitei eta bisitariei buruz, adierazten zaizkion irizpideen arabera.
  • Eraikin publikoetarako sarrerak saltzeagatik eta antolatzen edo deitzen diren jardueretan parte hartzeagatik lortzen diren diru-sarreren kontuak eramanen ditu.
  • Udalaren sare sozialak eta web-orria mantentzeaz eta eguneratzeaz arduratuko da, kultura teknikariarekin batera.
  • Udalak erabakitzen dituen edo arduradunek adierazten dizkioten arauak, ordenantzak, tasak, akordioak eta abar beteko ditu.
  • Arduradunek eskatuta, txostenak, dosierrak, lanak edo aurkezpenak eginen ditu, paperean edo formatu digitalean, arloaren eta zerbitzuaren beharren arabera.
  • Zaindu eta kontrolatuko ditu bere zerbitzuko kulturgune eta zentroetako makinak, erremintak, altzariak eta abar, eta arduratuko da horiek behar bezala erabiltzen, biltegiratzen eta mantentzen direla.
  • Bete eta betearaziko ditu eman edo onesten diren erregelamenduak, ordenantzak, bandoak, ebazpenak eta gainerako toki xedapen eta egintzak.
  • Castejongo Udaleko edo zerbitzuaren mendeko gainerako udal zerbitzuekin koordinatuko da, irizpideak, jarduerak, hobekuntzak, proiektuak eta abar bateratzeko asmoz.
  • Lanpostuetan segurtasun eta higiene neurriak betetzen direla zainduko du, bai eta bere eskumeneko kulturguneetako eta zentroetako segurtasun eta ebakuazio baldintzak ere.
  • Beharrezko laguntza emanen dio premia bereziak edo gaitasun desberdinak dituen edozein pertsonari, kulturguneak bisitatzen baditu edo edozein ekitaldi, ekitaldi, proiekzio, obra eta abarretan parte hartzen badu.
  • Kultura zentroetako bisitarien sarrera eta irteeren kontrola zainduko du, baita edukiera eta ebakuazio neurriak eta protokoloak betetzen direla ere.
  • Bere arduraren eta eskumenaren barruan, gutunak, enkarguak eta komunikazio telefonikoak edo idatziak jasoko ditu, eta ahalik eta lasterren helaraziko dizkie interesdunei.
  • Zentroetako gela guztietako giltzak zainduko ditu, eta ahaleginak eginen ditu zerbitzuaren arabera txukuntasun eta erabilera ezin hobean egon daitezen, zentroak behar bezala kontserbatzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren neurriak hartuz.
  • Informazio lanak eginen ditu sarreretan, instalazioen egoera eta funtzionamendua zaindu eta egiaztatuko ditu eta kudeaketa osagarriko lanak, atezain, etxezain eta antzeko langileek eraikin partikularretan egindakoak.
  • Antolatzen diren jarduera eta ekitaldietan, gune erreserbatuetako edo zirkulazio mugatuko guneetako zirkulazioa kontrolatuko du.
  • Bisitariei harrera egitea, haiek egiaztatzea eta orientatzea, bai eta sarrerak, dokumentuak eta txartel pribatuak kontrolatzea ere.
  • Lehen sorospenak ematea.
  • Lanpostuaren berezko administrazio-zereginak, bai eta zerbitzuaren arrazoiengatik agintzen zaizkion enkargu guztiak betetzea ere.
  • Bere eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren ordenagailuak, proiektagailuak eta gailu mugikor eta digitalak erabiltzea.
  • Liburuak eta dokumentuak artxibatzea.
  • Ezarritako eguneko eta urteko lanaldia beteko du, eta zerbitzuaren eta Udalaren beharren arabera justifikatutako arrazoiengatik aldatzen ahalko da.
  • Lanpostuari dagokion jarduera guztiaren berri ematea dagokion Zinegotzitzari eta Alkatetzari, baita gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri ere.
  • Aurreko zerrendan jaso ez diren lanpostuaren, mailaren eta kategoriaren berezko funtzio eta zeregin guztiak.

Iragarkiaren kodea: L2305737