93. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

48/2023 EBAZPENA, apirilaren 17koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita aurretiazko administrazio baimena energia elektrikoa ekoizteko 40,95 MW-eko "La Nava" izeneko eguzki instalazio fotovoltaikorako, Tuterako eta Castejongo udal mugarteetan.

1.–2020ko abenduaren 18an egindako eskaera.

2020ko abenduaren 18an, Solen Energía La Nava SLk eskatu zuen aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea eta onura publikoa duela zehazki deklaratzea energia elektrikoa ekoizteko 50 MWp-ko "La Nava" izeneko eguzki instalazio fotovoltaikorako, Tuterako udal mugartean. Eskaera egin zen Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluak eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen dutena aplikatuta.

Proiektuak aurreikusten zuen 450 Wp-ko potentziako 111.072 modulu fotovoltaiko instalatzea ardatz bakarreko jarraitzaileen gainean, zenbait azpisistema fotovoltaikotan banatuta. Ekoitzitako energia 66 kV-eko lurpeko linea baten bidez aterako litzateke, "La Nava" TAEtik hasi, non konektatuko litzatekeen "Ebro I" eguzki instalazio fotovoltaikoa (beste proiektu baten xedea) eta eginen litzatekeen neurketa, eta egungo "La Cantera" TAEko konexioguneraino, tentsioa 66 kV-etik 400era igotzeko eta REEren "La Serna" TAEan energia entregatzeko.

Instalazio fotovoltaikoa Tuterako 40. poligonoko 96., 97., 98., 99., 100., 103., 105., 107., 166., 167., 168., 169., 170., 171., 172., 185., 186., 187., 188., 189., 190., 191., 200., 201., 202., 203., 204., 205., 206., 215., 216., 217., 218., 219., 220., 221., 222. eta 235. lurzatietan kokatuko litzateke.

2.–Proiektua eta ingurumen inpaktuaren azterketa jendaurrean jartzea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen Solen Energía La Nava SLk egindako eskaera, iragarki bat argitara emanez 2021eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 10ekoan, 2021eko maiatzaren 21eko Diario de Navarra egunkarian eta Nafarroako Gobernuko Gobernu Irekiaren webgunean. Tuterako Udalari ere igorri zitzaion iragarkia, ediktuen oholean jar zezan.

3.–Kontsulten izapidea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikulua aplikatuz, kontsulta egin zitzaien ukitutako erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso ziren:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

1. Ingurumen Eraginaren Atala

2021/07/26

2. Lurraldearen Antolamenduaren Atala

2021/07/30

3. Ondare Historikoaren Zerbitzua

2021/05/10

4. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

2021/05/18

5. Red Eléctrica de España SAU

2021/07/22

6. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala

2021/05/17

(Epez kanpo)

Tuterako Udala

-

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua

-

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

4.–Jasotako alegazioak.

Jendaurrean jartzeko izapidean, honako alegazio hauek jaso ziren:

ALEGAZIOA

1. EDP Renovables España SL

2. Sustrai Erakuntza Fundazioa

3. Gurelur

4. Enerfin Sociedad de Energía SLU

5. Nafarroako Ekologistak Martxan

6. Ongaiz-Ekologistak Martxan

7. OPDEnergy taldea

Aurreko alegazioen edukia ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

5.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Solen Energía La Nava SLri igorri zizkion aipatutako txosten eta alegazioak.

6.–Ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena eskuratzeko eskaera.

2022ko azaroaren 14an Solen Energia La Nava SLk dokumentazioa aurkeztu zuen (azaroaren 29an osatua) eta eskatu zuen ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko, batetik, eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimena emateko, bestetik. Dokumentazioan gehitu zuen jendaurreko informazioaren izapideak iraun zuen bitartean jasotako alegazio eta txostenei emandako erantzuna.

Proiektua jasotako txostenen arabera moldatzeko asmoz, Solen Energía La Nava SLk dokumentazio teknikoa egokitu egin zuen eta, aurrean aipatutako eskaerekin batera, proiektu aldatua aurkeztu zuen, espedientea izapidetzen jarraitzeko.

Zehazki, aldaketa hauek egin zizkion 2020ko abenduaren 18ko dokumentazioari:

–Instalazio fotovoltaikoa azpisistema fotovoltaiko bakarrekoa izatetik bost azpisistema fotovoltaiko (A, B, C, D eta E azpisistemak) izatera pasatu zen, haietako lau (A, B, C eta D) Castejongo udal mugartean eta bestea, "Cabezoburro" izeneko E azpisistema, Tuterako udalerrian.

–30/66 kV-eko "La Nava" TAEa jatorrizko proiektuan zuen kokalekutik ipar-ekialderantz 350 bat metro aldatu zen eta antzeko ezaugarriak zituzten lurretan kokatu.

–Lurpeko 66 kV-eko linea elektrikoa 30/66 kV-eko "La Nava" TAEtik 400/66 kV-eko "La Cantera" TAEra: trazadura 482 metro luzatu zen, "La Nava" TAEa 350 metro lekualdatzearen ondorioz.

Instalazio fotovoltaikoak lurzati hauek ukitzen ditu:

–A-D bitarteko azpisistemak: Castejón, 5. poligonoa, 47., 48., 49., 50., 51., 52., 53., 54., 55., 56., 57., 60., 61., 62., 64., 89., 97., 98., 100., 101., 102., 103., 104., 105., 106., 107., 109., 110., 120., 121., 155., 156., 279., 280., 281., 282., 283., 293., 294., 295., 296., 297., 299., 300., 370., 378., 379., 383., 410., 411., 412., 91180., 91380. eta 91440. lurzatiak.

–E azpisistema: Tutera, 40. poligonoa, 186., 190., 185. eta 191. lurzatiak.

2022ko abenduaren 1ean, Industria Antolamenduaren, Energia Azpiegituren eta Meatzeen Zerbitzuak Biodibertsitate Zerbitzuari bidali zion proiektu aldatuaren ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39. artikuluan jasotakoa oinarri hartuta. Halaber, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari bidali zion lurzoru urbanizaezinean jarduerak egiteko baimenaren eskaera.

Aldatutako proiektuaren ezaugarriak ikusita, Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ingurumen Eraginaren Atalak iritzi zion proiektuaren ingurumen ondorioak jatorrizko proiektuan aurreikusitakoez bestelakoak zirela, eta, beraz, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 40.1 artikuluarekin bat, errekerimendua egin zuen 2022ko abenduaren 23an. Errekerimendu horretan adierazi zuen jendaurreko informazioaren eta kontsulten beste izapide bat egin behar zela, 38. artikuluan aurreikusitako baldintzei jarraikiz.

Sustatzaileak errekerimenduari erantzun zion 2022ko abenduaren 30ean, eskabide bat aurkeztuz, eta bertan adierazi zuen ez zegoela ados jendaurreko beste izapide bat egin beharrarekin.

Ingurumen Eraginaren Atalak berretsi egin zuen 2022ko abenduko errekerimenduan adierazitakoa, baina sustatzailearen eskaera hau onartu zuen: "...Komunikazio hau zuzentzen diogun organoak beharrezkotzat jotzen badu aldatutako proiektua jendaurrean jartzea, subsidiarioki eskatzen dugu proiektuaren zati batentzat ematea ingurumen inpaktuaren adierazpena, alegia, Tuterako udal mugartean kokaturikoarentzat, zati hori jendaurrean jarri baitzen jada, eta ez da aldatu proiektuaren aldaketarekin".

7.–Ingurumen inpaktuaren adierazpena.

Aurreko puntuan azaldutakoa ikusita, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 50E/2023 Ebazpenaren bidez aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen Tuterako udal mugarteko 40. poligonoko 185., 186., 190. eta 191. lurzatietako La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoaren (E azpisistema) eta energia husteko azpiegituraren (La Nava 66/30 kV-eko TAEa, eta energia husteko lurpeko linea La Nava 66/30 kV-eko TAEtik La Cantera 220/66 kV-eko TAEra) proiektu aldaturako.

Aldatutako gainerako proiektuaren ingurumen inpaktuaren ebaluazioa jendaurreko bigarren izapidearen epea amaitutakoan eginen zen, ingurumen inpaktuaren adierazpena egiteko beharrezkoak diren kasuak gertatzen zirenean.

–Eraginen laburpena:

Ingurumen inpaktuaren adierazpenean azaltzen denez, proiektuaren eragin handiena zeharkakoa da, estepako faunaren gainekoa, instalazio fotovoltaikotik hurbil gune hauek daudelako: estepako abifaunaren kontserbaziorako garrantzi handiko eremu bat, Agua Salada-Montes del Cierzo-Plana Santa Ana izenekoa, "goi mailako" kategoria duena, eta eskorta bat non Naumann belatza izan ohi den.

Bi hezegune gertu daude: Balsa de Agua Salada (NE-34) eta Balsete de Agua Salada, horiekin zerikusia duten beste batzuekin batera (Balsa de Pulguer [ES2200041]), La Torre lezkadia, Ebro eta Alhama ibaiak, Cardete putzua, Balsa del Cardete, Estanca de Corella, Estanquilla de Corella, Estanca de Cintruénigo, Estanquilla de Cintruénigo, La Nava, Laguna de Lor), baliteke inpaktua eragitea bertan bizi diren abifaunaren espezieei, hezegune horien arteko joan-etorrietan talka egiteko arriskua egonen bailitzateke; hori dela eta, inpaktu hori saihesteko neurri zuzentzaileak hartu behar dira.

Paisaiaren ikuspegitik, ez da uste eragin esanguratsurik sortuko denik; izan ere, ebaluatzen den instalazio gainazalaren ikuserraztasuna mugatuta geratuko bailitzateke, Ebro A-68 autobidearen mugan Alepo pinuaren (Pinus halepensis) lerrokadura bat dagoelako. Nolanahi ere, pantaila hori osatzea proposatzen da, ezkutatuta gera dadin erabat. Pantailaz babesteko neurria egokitzat jotzen da, gainerako perimetroan tamarizak landatuz, ingurumen inpaktuaren azterketak proposatzen duen bezala.

Egokitzat jotzen dira, halaber, ingurumen inpaktuaren azterketak estepako espezieen habitata hobetzeari dagokionez ezartzen dituen konpentsazio neurriak, lugorrietan lehorreko laboreak ezartzeko proiektuak erasandako gainazala konpentsatzean funtsatuak, bai eta Naumann belatza kontserbatzera bideratutakoak ere, baina indartu egin beharko dira.

La Nava 33/60 kV-eko transformazio azpiestazio elektrikoak, instalazio fotovoltaikoaren esparru berean, ez du instalazio fotovoltaikoak berak sortutakoez bestelako eraginik ekarriko. 66 kV-eko goi tentsioko lurpeko lineak, bestalde, trazaduraren zatirik handienean laborantza lurrak okupatzen dituzten bideak zeharkatzen ditu. 10 metrotik gorako zabalera duen lan kale bat izanik, ez da aurreikusten kale horren obrek inpaktu handirik eraginen dutenik. Nolanahi ere, zangak estali ondoren, lursailak leheneratu egin beharko dira, hots, laborantza lurretarako prestatu.

–Baldintzen laburpena:

Gainera, urtarrilaren 23ko 50E/2023 Ebazpenean honako baldintza hauek ezartzen dira, beste batzuen artean:

  • Zuinketa egiten den bitartean, zerrendaz eta ageriko markez balizatuko dira obrek ukitutako gainazal guztiak. Balizatzea laborantza lurretan bakarrik eginen da, eta ez du eraginik izanen belardiko edo sastraka halofiloetako eta urak hartzen ahal dituen eremuetako landaredi naturalean. Bereziki, instalazioaren mendebaldean geratzen den landaredi kordoia kontserbatu beharko da La Balsa bideraino.
  • Lur mugimenduetako soberakinak ahal bezainbeste aprobetxatzeko ahalegina eginen da, obran berean erabiliz. Lur soberakinak hondakinen kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu, eta lehentasunezko helburua inguruko gune narriatuak edota El Culebrete hondakindegia leheneratzea izanen da.
  • Eguzki parke hau edo Ebro I eguzki parkea eraikitzeagatik (bi proiektuak enpresa talde berarenak dira) eremu horren konektibitatea konpentsatzeko eta hobetzeko neurri gisa, Valdelafuente sakanaren burua eta Sasillo sakana leheneratu egin beharko dira, gutxi gorabeherako koordenatu hauen arteko lotura ekologiko funtzionala bermatze aldera: X1: 608.124, Y1: 4.663.575, X2: 608.779, Y2: 4.664.783, eta X3: 609.511, Y3: 4.665.062.

8.–Jendaurreko izapidea berriz egitea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat, berriz ere jendaurreko izapidea egin zen proiektu aldatuarekin, iragarkia argitara emanez 2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 10ekoan, egun bereko Diario de Navarra egunkarian eta Nafarroako Gobernuko Gobernu Irekiaren webgunean. Halaber, iragarkia Tuterako eta Castejongo udalei bidali zitzaien, jendaurrean jar zezaten iragarkien oholean.

9.–Kontsulten izapidea berriz egitea.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien ukitutako erakunde hauei, eta taulan adierazten diren txostenak jaso zituen:

ERAKUNDEA

TXOSTENAREN DATA

3 bis. Ondare Historikoaren Zerbitzua

2023/01/12

7. Eólica Montes de Cierzo

2023/01/31

8. Gelaserna

2023/01/11

9. Renovables de la Ribera

2023/01/11

10. Basoen eta Ehizaren Zerbitzua

2023/01/24

11. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

2023/02/24

(Epez kanpo)

12. Castejongo Udala

2023/03/01

(Epez kanpo)

13. Enagás

2023/03/02

(Epez kanpo)

5 bis. Red Eléctrica de España SAU

2023/03/10

(Epez kanpo)

Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

-

Ingurumen Eraginaren Atala

-

Lurraldearen Antolamenduaren Atala

-

Tuterako Udala

-

Abertis

-

Aguasalada hegaldi kluba

-

I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU

-

Río Ebro Renovables

-

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen I. eranskinean laburbiltzen da.

10.–Jendaurreko bigarren aldian jasotako alegazioak.

Jendaurrean jartzeko bigarren izapidean honako alegazio hauek jaso ziren:

ALEGAZIOA

2 bis. Sustrai Erakuntza Fundazioa

3 bis. Gurelur

6 bis. Zangozako Ekologistak Martxan

7 bis. OPDEnergy taldea

8. Renovables del Cierzo SL

9. Erriberako Ekologistak Martxan

10. Buganvilla Solar PV

Aurreko alegazioen edukia ebazpen honen II. eranskinean laburbiltzen da.

11.–Jendaurreko informazioaren eta kontsulten emaitza sustatzaileari igortzea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Solen Energía La Nava SLri igorri zizkion aipatutako txosten eta alegazioak.

12.–Aldatutako eta Castejongo udal mugartean kokatutako proiektu zatiaren ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39.1 artikuluarekin bat etorriz, 2023ko otsailaren 23an Solen Energía La Nava SLk dokumentazioa aurkeztu zuen ingurumen ebaluazio arruntaren hasiera eskatzeko, aldatutako eta Castejongo udal mugartean kokatutako proiektu zatirako. Jendaurreko izapidean jasotako alegazio eta txostenei ematen zien erantzuna ere erantsi zuen.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak Biodibertsitatearen Zerbitzuari bidali zion La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektu aldatuaren zati baten (A, B, C eta D azpisistemen) ingurumen inpaktuaren ebaluazio arrunta hasteko eskaera.

13.–Aldatutako eta Castejongo udal mugartean kokatutako proiektu zatiaren ingurumen inpaktuaren adierazpena.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 23ko 179E/2023 Ebazpenaren bidez aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektu aldatuaren A, B, C eta D azpisistemetarako, Castejongo udal mugartean, eta La Nava TAErainoko ebakuazio azpiegiturarako, zeinak Tuterako udalerria ere ukitzen baitu.

–Eraginen laburpena:

Instalaziotik kilometro eskas batera Valdelafuenteko sakana dago, Ebroko Kontserbazio Bereziko Eremuaren barruan (ES2200040) sartzen dena; oso hurbil dago estepako abifaunaren kontserbaziorako garrantzi handiko eremu bat, "Agua Salada-Montes de Cierzo-Plana de Santa Ana", eta egiaz, ebakuazioaren azpiegiturak leku hori zeharkatzen du La Nava azpiestaziora iritsi aurretik; 2,5 km-ra dago Agua Salada natura erreserbatik, eta 5. Lurralde Antolamenduko Planean (Ebroko Ardatza) "lurralde konektibitatea dela-eta duen ingurumen balioagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezin" gisa sailkatutako eremuaren barruan sartzen da haren zati bat (C eta D azpisistemak).

Hala ere, instalazioaren ingurunea oso antropizatuta dago: landaredi naturaleko eremu gutxi dituzten laborantza lurrak, ondoan zenbait errepide (A-68, AP-15 eta N-232) eta Montes de Cierzo industrialdea dituztenak, eta mugakideak han dauden eta tramitatzen ari diren eguzki parkeekin; hurbil samar aerosorgailuetatik, aireko linea elektrikoen dentsitate handiko eremu batean, agregakin-ustiategi baten ondoan, eta gainera, lehen esan den moduan, C eta D azpisistemak lehenagoko mailegu eremu baten gainean kokatzen dira. Horrek neurri handi batean baldintzatzen du faunak instalazioaren eremuaz egiten ahal duen erabilera.

Instalazioaren C eta D azpisistemek 5. Lurralde Antolamenduko Planean (Ebroko Ardatza) "lurralde konektibitatea dela-eta duen ingurumen balioagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezin" gisa sailkatutako lurrak hartzen dituzte. Lurzoru horien barruan planteatzen diren erabilerek lurraldearen jarraitutasuna bermatu beharko lukete. Beraz, interes handikotzat jotzen da azpisistema horien artean plakarik eta hesirik gabe utzi den korridore zabala. Beharrezkotzat jotzen da inguruneko konektibitate ekologikoa indartzea, kolokan gera litekeelako. Horregatik, haren lotura-funtzioa indartzea proposatzen da, Sasillo eta Valdelafuente sakanetan aplikatu beharreko konpentsazio neurriak aplikatuz. Errekasto horrek Balsa y Balsete de Agua Salada delako sistema Ojo de Valdelafuente delako hezegunearekin ("Ebro Ibaia" ES2200040 KBA) lotzen du. Horiek oso aldatuta daude, landaredi zerrenda urriarekin; beraz, neurri horren bidez, ingurumena lehengoratu nahi da.

–Baldintzen laburpena:

Gainera, otsailaren 23ko 179E/2023 Ebazpenean honako baldintza hauek ezartzen dira, beste batzuen artean:

  • Ondare arkeologikoaren gaineko ukipenei dagokienez, aldeko txostena lortu beharko da Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Ataletik, obrak egiten hasi aurretik.
  • Eguzki instalazio fotovoltaikoa lursailaren topografia naturalaren arabera egokitu beharko da, obrak egin bitartean ukipenak guztiz ezinbestekoak diren zonei soilik eragiteko moduan eta lur mugimenduak ahalik eta txikienak izateko moduan.
  • Cabezoburroko eskortan habia egiten duten Neumann belatzez osaturiko koloniari inpakturik ez eragiteko, apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean egin beharko dira A-68 errepidearen hegoaldera ebakuazioko azpiegitura gauzatzeko egin beharreko lanak.
  • Estepako abifauna faboratzeko prebentzio eta zuzenketa neurri gisa, ingurumen inpaktuaren azterketak ezartzen du lugorriak mantendu behar direla aztergai den eremuan, instalazioa erabiltzen den bitartean, azkenean baimentzen den azaleraren % 125eko azaleran.
  • Eguzki parke hau edo Ebro I eguzki parkea eraikitzeagatik, eremu horren konektibitatea konpentsatzeko eta hobetzeko neurri gisa, Valdelafuente sakanaren burua eta Sasillo sakana leheneratu egin beharko dira, gutxi gorabeherako koordenatu hauen arteko lotura ekologiko funtzionala bermatze aldera: X1: 608.124, Y1: 4.663.575, X2: 608.779, Y2: 4.664.783, eta X3: 609.511, Y3: 4.665.062.
  • Obrak hasi aurretik, obren faserako eta funtzionamendu faserako jarraipen eta zaintza plana aurkeztu beharko da.

14.–Lurzoru urbanizaezineko baimena.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 30eko 138E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduteko eta hura erabiltzeko baimena ematen da Castejongo eta Tuterako "La Nava" eguzki parke fotovoltaikorako eta haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, ebazpenean berean zehazten diren determinazioak betetzeko baldintza jarrita.

Baimen horren babespean daude A, B eta E azpisistemak eta haien ebakuazio eta transformazio azpiegituren zati bat, lurzoru urbanizaezinean kokatua, ez ordea C eta D azpisistemak, ez direlako bateragarriak otsailaren 24ko 64/2006 Foru Aginduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, 5. Lurralde Antolamenduko Planean "lurralde konektibitatea dela-eta duen ingurumen balioagatik babestu beharreko lurzoru urbanizaezin" gisa (SNUPrtA: CT) sailkatutako lurzoruetan kokatuta egoteagatik.

15.–Alegazioei eta txostenei emandako erantzuna.

Espedientean dagoen dokumentazio guztia aintzat hartuz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak ebazpen honen I. eta II. eranskinetan adierazitakoaren arabera informatu du.

16.–Aurretiazko administrazio baimenaren proposamena.

Ingurumen inpaktuaren adierazpenean eta lurzoru urbanizaezineko jarduera eta erabileretarako baimenean eskatutakoa ikusirik, 2023ko apirilaren 14an Solen Energía La Nava SLk eskabidea aurkeztu du eta bertan instalazio fotovoltaikoaren konfigurazioa zehaztu du, bai eta azken potentzia instalatua ere.

Espedientean jasota dago garraio sarearen kudeatzaileak Solen Desarrollos SLri sareratze eta konexio baimena eman diola instalaziorako.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta apirilaren 14ko eskabidean eskatutakoari erantzunez, bidezkoa da aurretiazko administrazio baimena ematea Solen Desarrollos SLren izenean. Espedientean jasota dago haren lege gaitasunaren, gaitasun teknikoaren eta ekonomikoaren egiaztapena.

Espedientearen azterketa teknikoa egin ondoren, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura behar bezala egin dela, eta proposatu du Solen Desarrollos SLk eskatutako aurretiazko administrazio baimena ematea.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ematea Solen Desarrollos SLri, energia elektrikoa ekoizteko "La Nava" 40,95 MW-eko (47,502 MWp) eguzki instalazio fotovoltaikoa (A, B eta E azpisistemak) eta haren ebakuazio azpiegiturak instala ditzan Tuterako eta Castejongo udal mugarteetan, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren martxoaren 30eko 138E/2023 Ebazpenean eta Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 50E/2023 Ebazpenean eta otsailaren 23ko 179E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzen arabera.

2. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzura, Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera, Basoen eta Ehizaren Zerbitzua eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Solen Desarrollos SLri, Solen Energía La Nava SLri, Red Eléctrica de España SAUko Tramitazio Sailari, Red Eléctrica de España SAUko Sarbide Sailari, Eólica Montes de Cierzori, Gelasernari, Renovables de la Riberari, Abertisi, Aguasalada hegaldi klubari, Enagasi, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Río Ebro Renovablesi, EDP Renovables España SLri, Sustrai Erakuntza Fundazioari, Gurelurri, Enerfin Sociedad de Energía SLUri, Renovables del Cierzo SLri, Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteari, Ongaiz-Ekologistak Martxan elkarteari, OPDEnergy taldeari, Erriberako Ekologistak Martxan elkarteari, Buganvilla Solar PVri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzenduta, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Tuterako Udalari, Castejongo Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea haren kontra administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzenduta, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2023ko apirilaren 17an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

I. ERANSKINA

Jasotako txostenak

Jasotako txostenen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian.

1. txostena.–Ingurumen Eraginaren Atala.

2021eko uztailaren 26an, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Eraginaren Atalak 0003-0226-2021-000042 txostena eman zuen.

2. txostena.–Lurraldearen Antolamenduaren Atala.

2021eko uztailaren 30ean, Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurraldearen Antolamenduaren Atalak 0003-OT12-2021-000121 txostena eman zuen.

3. eta 3 bis txostenak.–Ondare Historikoaren Zerbitzua.

2021eko maiatzaren 10eko eta 2023ko urtarrilaren 12ko txostenetan, Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalak hau adierazi du: "Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, jakinarazten dizut ez dagoela ukipenik Ondare Arkitektonikoaren Atal honen eskumeneko gaiei dagokienez".

4. txostena.–Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

Jarraian, Zainketa Zerbitzuko Ustiapen Atalak 2021eko maiatzaren 18ko txostenean ezarritako baldintza teknikoak azaltzen dira:

"Aurkeztutako dokumentazioaren bitartez egiaztatu da etorkizuneko instalazio fotovoltaikoek sarbide izanen dutela A-68 autobiako (Ebroko Autobia) 86 kilometro puntuan lotune baten eskuin ertzetik irteten den bidea, hango biribilgune itxian hasten dena.

5/2007 Foru Legearen 36.1.a) artikuluaren arabera, eraikuntza lerroak galtzada mugatzen duen kanpoko lerrotik 50 metrora egon behar du autobideetan, autobietan eta bide bikoiztuetan. Egungo sarbidean jarduketarik egiten ez bada eta instalazioak 50 metroko distantzia hori baino urrunago kokatzen badira, sustatzaileak ez du zerbitzu honen baimenaren beharrik izanen jarduketa egiteko".

Erantzuna: proiektua aldatzearen ondorioz aldatu egin dira La Nava eguzki instalazio fotovoltaikorako definitutako sarbideak; beraz, proiektu aldatuarekin batera separata bat prestatu da eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari aurkeztu zaio, balizko ukipenak ebaluatu eta, beharrezkoa bada, baldintza tekniko berriak ezarri ahal ditzan.

5. eta 5 bis txostenak.–Red Eléctrica de España SAU.

5. txostena:

2021eko uztailaren 22ko txostenean hau adierazi du Red Eléctrica de España SAUk:

"Ez zaio eragozpenik jartzen proiektuari, proiektuko instalazio guztietatik (eguzki instalazio fotovoltaikoa, 30/66 kV-eko transformazio azpiestazio elektriko jasotzailea eta 66 kV-eko lurpeko goi tentsioko linea) arauzko distantziak utzi baitira zirkuitu bikoitzeko 400 kV-eko Castejón - Serna 1 / Castejón - Serna II lineara (...).

Beste alde batetik, komunikazio honetako informazioa gorabehera, instalazioak behar dituen sareratze eta konexio prozedurak ebatzi behar dira ezinbestean, izan ere, 1183/2020 Errege Dekretuaren arabera, prozedura horiek bete behar baitira sarera konektatuko diren instalazio guztietarako. Era berean, sareratze eta konexio baimenak aldez aurretik edukitzea ezinbesteko baldintza da energia ekoizteko instalazioetarako administrazio baimena eman dadin, Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen arabera (53. artikulua)."

Erantzuna: sustatzaileak hitzeman du prestatu dituen separatak aurkeztuko dituela, Red Eléctrica de Españak bere jabetzako lineen gaineko informazio eskaerak jasotzeko daukan atariaren bitartez. Dagoeneko separata horiek eranskin gisa gehitu zaizkie "La Nava" eguzki instalazio fotovoltaikoaren eta "La Nava" TAEtik "La Cantera" TAErainoko lurpeko goi tentsioko linearen proiektu tekniko administratibo aldatuei.

5 bis txostena:

Martxoaren 10ean jasotako txostenean, Red Eléctrica de España SAUk dokumentazio teknikoa eman du, Castejón-Serna 1 eta 2 deritzon zirkuitu bikoitzeko 400 kV-eko aireko linea dela-eta, eta gogorarazi du aplikatu beharreko araudia bete behar dela.

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du Red Eléctrica de España SAUk eskatutakoa betetzeko konpromisoa hartzen duela.

6. txostena.–Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atala (2021-05-17ko txostena, 2022-02-14an jasoa).

Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalak hau adierazi du 2021eko maiatzaren 17ko txostenean:

–"La Nava" eguzki instalazio fotovoltaikoa Tuterako katastroko 40. poligonoko laborantzako lurzati batzuetan kokatzeak (0003-0102-2020-001486 espedientea) oso eragin larria sortuko du egungo ureztalurretan eta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Planean.

–Bestalde, lurzatiak Nafarroako Ubidearen 2. fasean sartuta daudenez, bat etorriz eremu ureztagarrien araubide iragankorrarekin, zeina ezarrita baitago Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarrien eraldaketaren UGPSek ukitutako lurzoruetarako araudian (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa), beharrezkoa izanen da Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiaren berariazko baimena, Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 6. artikulua aplikatuta.

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du ez dagoela ados instalazioa kokatzeko proposatu diren lurzoruen kalitate agrologikoari buruz txostenean azaltzen denarekin, Tuterako UPOaren LOEEaren fasean sartu diren lurralde azterketen arabera. Horietan baieztatzen denez, "Ureztapeneko mendiak" izeneko SU-7.3 ingurumen azpiunitatearen ezaugarri litologiko eta geomorfologikoak ez dira egokienak ureztalurretako ekoizpen sistema intentsiboari eusteko, eta epe ertain-luzean bueltarik gabeko lurzoru galera izanen dute.

Nekazaritza Zerbitzuko Lurzoru eta Klimatologia Bulegoak 2022ko urtarrilaren 31n emandako txostenean berretsi egiten da lur horiek ez direla egokiak nekazaritzako erabilera intentsiborako, lurzoruen gazitasunagatik. Lurzoru horiek nekazaritzako IV. motakoak izatera pasatu dira.

7. txostena.–Eólica Montes de Cierzo SLU.

Eólica Montes de Cierzo SLUk hau eskatu du 2023ko urtarrilaren 31ko txostenean:

–Kontuan har dadila Cierzoko birpotentziatze proiektuetako ebakuazio lineetan etorkizunean eginen den aldaketa, eta araudi indardunean ezarritako gutxieneko distantziak errespeta daitezela lurpeko lineen arteko gurutzaguneetan.

–Nahikoa zehatz deskriba dadila nola gurutzatuko den "La Nava" TAEtik "La Cantera" TAErainoko 66 kV-eko goi tentsioko lurpeko linea beste linea hauekin: ustiatzen ari den Montes de Cierzo I haize-parkeko haize-sorgailuek sortutako energia Valdecuco TAEra eramaten duen 20 kV-eko lurpeko linearekin, eta Cierzoko birpotentziatze proiektuetako ebakuazio linearekin.

–Aintzat har dadila Eólica Montes de Cierzo SLUren titulartasuneko haize-parkeetako energia elektrikoaren ekoizpena murrizteak eragindako kalte edo galera oro, edozein diru-sarreraren galera barne (energiaren salmenta, jatorri-bermeen salmenta eta abar), behar bezala ordaindu beharko dela balorazio irizpide objektiboen arabera.

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du Montes de Cierzo haize-parkearen layout-aren CAD formatuko trazadurak eskatu dizkiola Eólica Montes de Cierzo SLUri, bai eta Montes de Cierzo I eta II haize-parkeen etorkizuneko birpotentziatzeenak eta El Montecillo, Corral del Molino I eta II eta Volandín haize-parkeetako ebakuazio linea elektrikoarenak ere.

Horrela zehatz-mehatz egiaztatu eta aztertu nahi du zer ukipen sor litezkeen instalazioen artean, batzuetan eta besteetan doiketak elkarlanean egiteko, behar izanez gero.

8. txostena.–Gestión de Evacuación La Serna (Gelaserna).

2023ko urtarrilaren 11n, Gestión de Evacuación La Sernak (Gelaserna) adierazi du ez duela inolako eragozpenik aipatu instalazioa gauza dadin.

9. txostena.–Renovables de la Ribera.

Renovables de la Riberak, 2023ko urtarrilaren 10ean egindako txostenean, baldintza eta ohar batzuk azaldu ditu proiektatutako instalazioari buruz.

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du goi tentsioko linearen proiektu teknikoa eta haren separatak prestatzen ari direla eta horietan agertuko direla aipatutako gurutzatzeak eta zortasunak.

10. txostena.–Basoen eta Ehizaren Zerbitzua.

Zerbitzu horren txostenean, parke fotovoltaikorako eta ebakuazio linearen ezinbesteko gurutzagunerako, aldeko irizpidea ezartzen da, baina jakinarazten da kontuan hartu behar direla abelbidearen gaineko eraginak murrizteko zenbait baldintza.

Erantzuna: txostena sustatzaileari bidali zaio, eta ez du eragozpenik jarri.

11. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (epez kanpo).

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak adierazi du "La Nava" eguzki instalazio fotovoltaikoa ureztalurretako lurzatietan kokatuko dela. Beraz, aurreikusten denez eguzki parke fotovoltaikoa ezartzen denean lurren erabilera aldatzea azkenean proiektua baimentzen bada, inguruabar hori ureztatzaileen elkarteari jakinarazi beharko zaio, lurzati horiek elkartearen eremu ureztagarritik kentzeko. Elkarteak berak eskatu beharko dio Konfederazio Hidrografikoari bere kontzesioaren ezaugarrien aldaketa, azalera eta ur bolumena txikiagoak izanen baitira. Lanak egiteko baldintza batzuk ere azaldu ditu. Erakunde horrek adierazi du, halaber, sustatzaileak aurretiazko baimena eskatu beharko diola baldin eta proiektuak jabari publiko hidraulikoa edo ur-ibilguetako polizia-eremua ukitzen badu.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du proiektuaren berri eman diola Tuterako Udalari, hango udal mugartean ukitutako lurretako Ureztatzaileen Sindikatuaren arduraduna den aldetik, eta jarraian beste horrenbeste eginen duela Castejongo udal mugartean ukitutako ureztatze azpiegituren jabe pribatuekin.

Sustatzaileak gogorarazi du instalazio fotovoltaikoaren kokalekuak funtsean ez duela inolako eraginik sortzen jabari publiko hidraulikoan, eta ez dela urpean gelditzeko arriskua duen zona.

Beste alde batetik, kudeaketak egiten ari da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan, ea ebakuazio lineak ukipenik sortzen duen Tambarría errekako (edo beste batzuetako) polizia-eremuan (100 m).

Gainerako gaiak eraikuntza proiektuan jasoko dira. Gehienak dagoeneko aztertu eta kontuan hartu dira.

12. txostena.–Castejongo Udala (epez kanpo).

Castejongo Udalak, 2023ko martxoaren 1ean, proiektuarekin ados ez dagoela adierazi du eta ezarpen proposamena hirigintzaren aldetik ez dela bideragarria jakinarazi du.

Erantzuna:

Sustatzaileak hau adierazi du:

–Castejongo Udalak ezarritako epetik kanpo eman du txostena.

–Instalazioaren jendaurreko informaziorako aurkeztutako dokumentazio teknikoa proiektu tekniko bat da, behar diren administrazio baimenak lortzera bideratua, eta betetzen du abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta otsailaren 24ko 64/2006 Foru Aginduan ezarritako edukia.

–Dokumentu tipologia hori ez dago jasota abuztuaren 5eko 1000/2010 Errege Dekretuaren 2. artikuluan (Nahitaezko ikus-onespenak).

–Gogorarazi du administrazio baimenak lortzeko udalentzat egiten diren separatetan ez dela beharrezkoa aurrekontuak udalerriz udalerri xehakatzea (ezertan galarazi gabe xehakapen hori aurkeztu behar izatea nahitaezko obra lizentzia eskatzean). Hala ere, instalazioak eragindako udal bakoitzak badu bere separata, berariazko aurrekontuarekin.

–Sustatzaileak erantzun egin du hirigintzako udal araudiaren ustezko ez-betetzea dela-eta. Azpimarratzekoa da lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena eman dela Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 30eko 138E/2023 Ebazpenaren bidez.

–Ebakuazio linea lurperatzeko eskakizunari dagokionez, jakinarazi du dagoeneko lurpean planteatu dela linea.

13.–Enagás (epez kanpo).

Enagás enpresak, 2023ko martxoaren 2an, baldintza tekniko partzialak jasotzen dituen idazkia bidali du, eta proiektuaren alderdi zehatz batzuei buruzko informazio gehiago eskatu dio sustatzaileari.

Erantzuna:

Sustatzaileak adierazi du separata bat prestatzen ari dela eta hurrengo asteetan bidaliko diola Enagasi. Dena den, Enagasen baldintzetan azaltzen diren eskakizunak betetzeko konpromisoa agertu du.

Sustatzaileari gogorarazten zaio ezen, abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 69. artikuluaren arabera, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren baimena behar dela (Industria eta Energiako Arlo Funtzionalarena) gas eroanbideen zortasun eremua ukitzen duten eraikuntza obrak edo bestelakoak hirugarrenek egiteko, edo gas eroanbideak beste zerbitzu batzuen instalazioekin gurutzatzeko, edo gas eroanbideen zortasun eremua beste edonola ukitzeko.

II. ERANSKINA

Jasotako alegazioak

Jaso diren alegazioen laburpena eta analisia azalduko dira jarraian:

1. alegazioa.–EDP Renovables España SL.

EDP Renovables Españak adierazi duenez, ondorio sinergikoen azterketan ez dira kontuan hartu ingurunean dauden edo aurreikusten diren azpiegitura guztiak, hala nola Cierzo II, Cierzo IV eta Cierzo V instalazio fotovoltaikoen eta haien ebakuazio azpiegituren proiektuak.

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du bai "La Nava" eguzki instalazio fotovoltaikoaren ingurumen inpaktuaren azterketaren gehigarrian bai 2022ko azaroaren 29an aurkeztutako dokumentazio osagarrian kontuan hartu direla 10 km erradioko ingurunean dauden edo izapidetzen ari diren instalazioekiko sinergiak.

2. eta 2 bis alegazioak.–Sustrai Erakuntza Fundazioa.

Laburbilduz, aurkeztutako bi alegazioetan, fundazio horrek honako argudio hauek eman ditu bere alegazioak funtsatzeko, berariaz instalazio honetaz edo oro har energia berriztagarriko instalazioez ari dela:

–Aurkeztutako proiektuak energia berriztagarrien produkzioa handitzea du xede, baina ez du Nafarroako egoera energetikoa aztertzen.

–Ez da aztertzen proiektua eraikitzearen eta landare estalkia kentzearen ondorioz sortzen den CO2 isuria.

–Aurkeztutako proiektuak ingurumen balioa duten eremuetan lur mugimenduak egitea dakar.

–Aurkeztutako proiektuak eragin larriak ditu naturaguneetan.

–Alternatiben azterketa ez dago ongi bideratuta eta ez ditu alternatiba guztiak aztertzen.

–Azterketak ez du behar bezala baloratzen proiektuak Europar Batasunaren intereseko habitatetan sortuko lukeen inpaktua.

–Ingurunearen ezaugarri fisiko-biologikoek proiektuaren bideragarritasun teknikoa mugatzen dute, eta ingurumen inpaktu handiagoarekin zuzendu beharko dira proiektua bideragarria izan dadin.

–Lurra behin betiko higatzeko eta galtzeko arrisku handia dago.

–Proiektuak mehatxatu egiten du ukitutako lurrei lotutako bizitza sozioekonomikoa.

–Proiektuak ez ditu betetzen hirigintza arloko udal eta lurralde araudia, LAP 5 (Ebroko Ardatza) lurralde antolamendutik eratorritakoa eta sektoreko legeria.

–Aurkeztutako proiektuak ingurumen eragin larriak ditu faunan.

Erantzuna: ingurumen edukiari buruzko alegazioak ebaluatu eta kontuan hartu dira ingurumen inpaktuaren adierazpenean.

Proiektua Nafarroako egoera energetikorako egokia izateari dagokionez, proiektuan Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak ezartzen dituen baldintzak eta helburuak betetzen dira, eta bat dator Estatuko sektore elektrikoaren planarekin eta 2030erako Nafarroako Energia Planarekin. Era berean, adierazi behar da 2030erako Nafarroako Energia Planak aurreikuspen orientagarri batzuk biltzen dituela, eta Nafarroak energiaren gaian eramanen duen estrategia markatzen badu ere, ez dela erregelamendu bat.

Hirigintzako araudia betetzen ote den aztertu da lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ematerakoan. Baimen hori Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 30eko 138E/2023 Ebazpenaren bidez eman da.

3. eta 3 bis alegazioak.–Gurelur.

2021eko ekainaren 21ean, elkarte horrek arrazoi hauek azaldu ditu bere alegazioa funtsatzeko:

–"La Nava" eguzki instalazio fotovoltaikoak eta "Ebro I" eguzki instalazio fotovoltaikoak espediente bakarra osatu behar zuketen.

–Alternatibei buruz aurkeztu diren azterketek ez dute araudia betetzen.

–"La Nava" eguzki instalazio fotovoltaikoa estepako abifaunaren kontserbaziorako garrantzia duen eremu baten barruan eraiki nahi da: Agua Salada-Montes del Cierzo-Plana Santa Ana eremua, goi mailako kategoriakoa.

–Badira "erabilera fotovoltaikoko zona" deitzen zaien hiru zona, baina ez dago horiei buruzko beste informaziorik.

–Tuterako Udala planeamendu orokor berria onesteko asmotan dago. Oraindik onetsi ez den dokumentu horrek hainbat informazio dakar "La Nava" eta "Ebro I" eguzki-jarraitzaileak instalatu nahi diren tokiei buruz. Ingurumen balioa duten leku horietan (lurralde konektibitateko lekuak deitzen zaie) instalatu nahi direnez, eguzki zentral horiek ez lirateke baimendu behar.

–"La Nava" eguzki instalazio fotovoltaikoa kokatzeko hautatutako lurrak gaur egun ehiza eremu gisa erabiltzen ditu espezie mehatxatu batek, Naumann belatzak, eta eguzki instalaziotik 150 metrora baino hurbilago dagoen eskorta batean ugaltzen da. Instalazioak 106 hektarea hartuko lituzke.

–Jendaurrean jarritako dokumentazioan ez dago ukitutako lurzatien egungo topografiarekin bat datorren planorik, ez eta hasierako eta amaierako egoeren profilik ere.

–"La Nava" eguzki instalazio fotovoltaikoak hartuko dituen lurzatietako batzuek badute aspertsiozko ureztatze instalazioa: ur-harguneak, hodiak eta hagak aspertsorerik gabe. Ez da kontuan hartu hondakin horiek sortuko duten inpaktua.

–Instalazioa kokatu nahi den eremuak ingurumen balio handia du, funtsean Agua Salada aintzirako natura erreserbari, inguruko uholde eremuei eta hurbileko beste aintzira batzuei zor zaiena. Gainera, estepako abifaunaren kontserbaziorako garrantzia duen eremu baten barruan dago.

–Baso azalera ez dago kuantifikatuta ez fisikoki seinalatuta planoan.

–IIA gisa aurkeztutako agirietan, prebentzio, zuzenketa eta konpentsazio neurriei buruzko atalean, ez da plano bat bera ere jaso.

–Sinergien azterketa oso eskasa da.

2023ko otsailaren 20an aurkeztutako alegazioan, Gurelur elkarteak, aurrean aipatutako puntuetako batzuez gain, honako hau adierazi du:

–Proiektua oraindik jendaurreko fasean dagoen arren, ingurumen inpaktuaren adierazpena eman da, partez kontrakoa.

–"Ebro I" eguzki instalazio fotovoltaikoarekin partekatutako "La Nava" TAEaren proiektua jendaurrean zegoen "Ebro I" eguzki instalazio fotovoltaikorako ingurumen inpaktuaren adierazpena eman zenean.

–"La Nava" eguzki zentralak Red Eléctrica de Españaren garraio sarerako sareratze eta konexio eskubidea galdu du.

–Abifaunari buruz egin den azterketa ez dator bat "La Nava" eguzki zentralaren proiektu aldatuak ukitzen duen eremuarekin. Izan ere, Castejongo udal mugartean kokatu nahi diren 4 azpisistemetarako lurrak ez dira kontuan hartu eta azterketatik kanpo utzi dira.

–Azpimarratu beharreko beste espezie bat ukituko da, karraka arrunta. Udan proiektuaren eremuan ibili ohi da, eta inoiz ugaldu ere egin da proiektatutako zentraletik metro gutxira.

Erantzuna:

Proiektua zatikatuta egoteari dagokionez, sektore elektrikoaren araudian ez da zehatz definitzen zer baldintza bete behar dituzten ekoizpen instalazioek independentetzat jo ahal izan daitezen.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak uste du instalazio batek ekipamendu elektromekanikoak eta neurketakoak eduki behar dituela bere helburua modu independentean bete ahal izateko, hau da, energia elektrikoa berez ekoitzi ahal izateko.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak 2.1 artikuluan enpresaren ekimen librea aitortzen du ekoizpen jardueran aritzeko. Horregatik, aurreko baldintzak betetzen badira, sustatzaileak erabakiko du zein den bere instalazioa, eskubide hori baliatuz.

Gainera, energia ateratzeko azpiegiturei dagokienez, maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuak, energia elektrikoa araubide berezian ekoizteko jarduera arautzen duenak, berariaz adierazten zuen ekoizpen instalazioak ahaleginduko direla denek instalazio berak erabiltzen energia elektrikoa husteko. Aurreikuspen hori ez da berariaz egun indarra duen araudian, baina ez dago debekurik; are gehiago, sektoreko araudiari buruzko zenbait aipamenetan aurreikusten da azpiegitura horiek partekatu ahal izatea, "Ebro I" eta "La Nava" instalazio fotovoltaikoen proiektuetan egin den bezala.

Sareratze eta konexio baimenei buruz azaldutakoari erantzunez, adierazi behar da garraio sarearen kudeatzaileak kudeatzen dituela, eta baimen hau emateko unean instalazioak baduela sareratze eta konexio baimen hori, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ingurumen edukiari buruzko gaiak ingurumen inpaktuaren adierazpenean ebaluatu dira. Baimen honetan adierazten den moduan:

–Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 50E/2023 Ebazpenaren bidez aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen Tuterako udal mugarteko 40. poligonoko 185., 186., 190. eta 191. lurzatietako La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoaren (E azpisistema) eta energia husteko azpiegituraren (La Nava 66/30 kV-eko TAEa, eta energia husteko lurpeko linea La Nava 66/30 kV-eko TAEtik La Cantera 220/66 kV-eko TAEra) proiektu aldaturako.

–Ingurumeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 23ko 179E/2023 Ebazpenaren bidez aldeko ingurumen inpaktuaren adierazpena egin zen La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektu aldatuaren A, B, C eta D azpisistemetarako, Castejongo udal mugartean, eta La Nava TAErainoko ebakuazio azpiegiturarako, zeinak Tuterako udalerria ere ukitzen baitu.

Hirigintzako araudia betetzen ote den aztertu da lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ematerakoan. Baimen hori Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 30eko 138E/2023 Ebazpenaren bidez eman da.

4. alegazioa.–Enerfin Sociedad de Energía SLU.

Enerfin Sociedad de Energía SLUk adierazi du "La Nava" eguzki instalazio fotovoltaikoaz eskuragarri dagoen informazioan "erabilera fotovoltaikoko zona" bat aipatzen dela, baina ez daudela zehaztuta zona horren xedea eta erabilera. Enerfinek 66 kV-eko linea bat proiektatu du La Senda haize-parketik La Cantera TAErantz, eta linea hori lurpetik doa "erabilera fotovoltaikoko zona" delakoan zehar. Enerfinek eskatu du argitu dadila "erabilera fotovoltaikoko zona" horren erabilera, eta, bertan azpiegituraren bat instalatzen bada, haren diseinuan kontuan har dadila Enerfinen 66 kV-eko goi tentsioko lurpeko linea, eta behar diren segurtasun distantziak eta zortasunak ezar daitezela.

Erantzuna: sustatzaileak konpromisoa hartu du Enerfinekin harremanetan jartzeko, ebakuazio azpiegitura horren tramitazioaren egoeraren berri jakiteko, eta La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektu tekniko aldatuari gehitu zaion separata bidaliko dio, aipatu instalazioetan egindako aldaketak egiaztatzeko, ukipenak identifikatzeko, halakorik bada, eta beharrezkoak izan litezkeen aldaketak adosteko.

5., 6., 6 bis eta 9. alegazioak.–Nafarroako Ekologistak Martxan, Ongaiz-Ekologistak Martxan eta Erriberako Ekologistak Martxan (eduki berbera).

Nafarroako Ekologistak Martxan, Ongaiz-Ekologistak Martxan eta Erriberako Ekologistak Martxan elkarteetatik jasotako alegazioek (denak berdin-berdinak) sei atal dituzte. Lehenbiziko hirurak jendaurrean dauden energia berriztagarriko proiektu guztiez ari dira, eta azterketa orokorra egiten dute (Nafarroako energia egoera, proiektuen inpaktuak eta klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko ekarpena); laugarrenak proiektatutako "La Nava" eguzki instalazio fotovoltaikoa du aztergai; bosgarrenak ordezko aukerak azaltzen ditu; eta azkenik, seigarrenean Ingurumen Erantzukizunari buruzko Legearen aldaketa eskatzen da.

Erantzuna:

Nafarroako energia egoerari dagokionez, bidezkoa da 2. alegazioari bezala erantzutea.

Gainerako alegazioen eduki guztia ingurumen gaiei buruzkoa da. Beraz, ingurumen inpaktuaren adierazpenaren esparruan informatutakoari eusten zaio.

7. eta 7 bis alegazioak.–OPDEnergy taldea.

OPDENERGY TALDEAK adierazi du Lorbes, Valentuña, Salto del Lobo, Miramón eta Sangorrín haize-parkeen eta haien ebakuazio azpiegituren sustatzailea dela.

Jendaurrean jarritako informazioa ikusita, ondorioztatzen ahal da La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoak 220 kV-eko Valentuña TAEa - Labradas TAEa linearen eta Alcarama-La Serna goi tentsioko linearen trazadura ukitzen duela. Horregatik, OPDENERGY taldeak ez du eragozpenik komunikazio ildo bat irekitzeko Solen Energía La Nava SLrekin, bi proiektuak bateragarri egiteko konponbide bat aztertze aldera.

2023ko otsailaren 23an, OPDENERGY TALDEAK adierazi du ez duela jaso Solen Energía La Nava SLren erantzunik aurreko alegazioaz, eta, proiektua berriz ere jendaurrean jarri ondoren, bere instalazioaren gaineko ukipen berri bat ikusi duela, La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoa 220 kV-eko Valentuña TAEa - Labradas TAEa linearen eta Alcarama-La Serna goi tentsioko linearen trazaduraren azpian kokatuta baitago. OPDEnergy taldea prest dago Solen Energía La Nava SLrekin harremanetan aritzeko bi proiektuak bateragarri eginen dituen konponbide bat aztertze aldera.

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du OPDEnergyrekin harremanetan hasi dela, aurretiazko bilera bat eskatuz, hasierako helburua duela bere 220 kV-eko Valentuña TAEa - Labradas TAEa linearen eta Alcarama-La Serna goi tentsioko linearen trazadurari buruzko informazio grafikoa partekatzea, eta La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoaren dokumentazio grafikoa igorri diola, balizko interferentziak xehetasunez aztertu ahal izateko.

Nolanahi ere, Ingurumen Kalitateko eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko urtarrilaren 17ko Ebazpenaren bidez kontrako ingurumen inpaktuaren adierazpena eman zaio Valentuña, Lorbes, Salto El Lobo, Sangorrín eta Miramón parke eolikoen eta lotutako ebaluazio azpiegituren proiektuari, Zaragozan eta Nafarroan.

8. alegazioa.–Renovables del Cierzo.

2023ko urtarrilaren 31ko alegazioan, Renovables del Cierzo SLUk hau eskatu du:

–Proiektua ITC-LAT 06 jarraibidearen arabera diseinatu eta gauzatu dadila.

–Proiektuaren azken bertsioan kontuan har daitezela Renovables del Cierzo SLUren ebakuazio linea hauek, egun eraikitzen ari direnak: Corral del Molino I TAEa - Corral del Molino II TAEa - La Cantera TAEa 66 kV-eko goi tentsioko lurpeko linea eta Volandín TAEa - La Cantera TAEa 66 kV-eko goi tentsioko lurpeko linea.

–Separata bat bidal dakiola Renovables del Cierzo SLUri eta bertan zehatz definitu dadila nola eginen diren gurutzatzeak indarra duen legeriaren arabera, ukipenak berrikusteko eta bi proiektuen arteko bateragarritasuna egiaztatzeko.

–Aintzat har dadila, Solen Energíaren proiektuko eraikuntza edo/eta mantentze lanen ondorioz edo haiekin loturik Renovables del Cierzo SLUren titulartasuneko haize-parkeetako energia elektrikoaren ekoizpena murrizten bada, murrizketa horrek ekarritako kalte edo galera oro, edozein diru-sarreraren galera barne (energiaren salmenta, jatorri-bermeen salmenta eta abar), behar bezala ordaindu beharko zaiola Renovables del Cierzo SLUri, balorazio irizpide objektiboen arabera.

Erantzuna: sustatzaileak adierazi du Montes de Cierzo haize-parkearen layout-aren CAD formatuko trazadurak eskatu dizkiola Renovables del Cierzo SLUri, bai eta Montes de Cierzo I eta II haize-parkeen etorkizuneko birpotentziatzeenak eta El Montecillo, Corral del Molino I eta II eta Volandín haize-parkeetako ebakuazio linea elektrikoarenak ere.

Horrela zehatz-mehatz egiaztatu eta aztertu nahi du zer ukipen sor litezkeen instalazioen artean, batzuetan eta besteetan doiketak elkarlanean egiteko, behar izanez gero, denek aurrera egin ahal izan dezaten tramitazioan eta gero gauzatu ahal izan daitezen.

10. alegazioa.–Buganvilla Solar PV.

Buganvilla Solar PVren alegazioan hau azaltzen da, besteak beste:

–La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoaren, La Nava transformazio azpiestazio elektrikoaren eta ebakuazio azpiegituren proiektuak azterturik, ukipen bat ikusi duela, izapidetzen ari den Buganvilla Solar 220 kV-eko goi tentsioko linearen gainekoa.

–La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoa eta Buganvilla Solar 220 kV-eko goi tentsioko linea Tuterako udal mugarteko 185. eta 191. lurzatietan daudela (eta, beraz, lurzati horietan gertatzen dela ukipena).

–Buganvilla Solarren asmoa dela bi proiektuak bateragarri egiteko akordioa lortzea Solen Energía La Navarekin.

Erantzuna: sustatzaileak garrantzitsutzat jotzen du gogora ekartzea Tuterako Udalak berari adjudikatu zizkiola Buganvilla Solar eguzki instalazio fotovoltaikoaren sustatzaileak aipatu dituen herri-lurrak, 2021eko urtarrilaren 12an ebatzi zen enkante publikoan.

Hala ere, sustatzaileak elkarrizketak izatea onartu zuen, bi proiektuak ahal zen neurrian bateragarri egiteko, eta hasiera batean Buganvilla Solar eguzki instalazio fotovoltaikoaren sustatzailea ados agertu zen bere 220 kV-eko goi tentsioko Buganvilla Solar ebakuazio linea atzerago ekartzeko, La Nava eguzki instalazio fotovoltaikoaren ezarpenari oztopo ez egiteko, Tuterako udal mugartean.

Ildo horretan, lan egin da bi sustatzaileen arteko koordinaziorako idatzizko akordio bat prestatzeko.

Iragarkiaren kodea: F2306054