92. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 3a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Aldizkako zergak eta tasak-2023ko lehen seihilekoa

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Araudian xedatutakoarekin bat, jakinarazten da 2023ko ekainaren 16an amaituko dela honako hauek borondatez ordaintzeko epea: ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta bide publikoa aparkaleku esklusibo gisara erabiltzeko erreserbatzeko tasak (IBI), hiriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziaren tasak (OVP)eta Landa- nahiz Hiri-lurren gaineko Zergaren 2023. urteko likidazioren lehen zatikapenari dagozkion kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere entitate bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Santander, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Halaber, ordainketa Udaleko Diruzaintzan ere egiten ahalko da (Merkatuko kalea 7-9, 2.a), 08:30etik 14:30era, eta Internet bidez, www.pamplona.es/eu webgunean.

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2023ko apirilaren 21ean.–Nuria Larráyoz Ilundáin, Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: L2306419