90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

Aldaketa Lokiz Mendiko ordenantzen 24. artikuluan. Hasierako onespena

Lokiz Mendiko Batzarrak, 2023ko apirilaren 15eko bilkuran, hasiera batez onetsi du aldatzea Lokiz Mendiko ordenantzen 24. artikulua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Zudariri (Ameskoabarrena), 2023ko apirilaren 18an.–Batzarreko burua, José Miguel Lander Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2306099