90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZENOZKO KONTZEJUA

Ordenantza, herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Zenozko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko apirilaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zenozko Kontzejuaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behinean hartutako erabakia behin betiko onetsita geldituko da.

Zenotzen, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Itziar Irure Ibero.

Iragarkiaren kodea: L2306039