90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa ordenantza honetan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta bide publikoa erreserbatzeko, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanak egiteko. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2023ko urtarrilaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat egitea ordenantza honetako 21. artikuluaren g) apartatuan: ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta bide publikoa erreserbatzeko, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanak egiteko.

Jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), erabaki hori argitara eman zen 2023ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunez egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork aurkeztu gabe inolako alegazio, kexa edo oharrik, eta bete beharrez aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluko aginduak, ondotik argitaratzen dira behin betiko onetsitako aldaketak.

Tuteran, 2023ko apirilaren 14an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

ALDAKETA

4. ordenantza.–Ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta bide publikoa erreserbatzeko, ibilgailuak gelditzeko eta edozein motatako salgaien zamalanak egiteko

21. artikulua. g) Aprobetxamenduan izandako edozein aldaketa jakinaraztea. Titularra hil edo pertsona juridikoa azkendu bada, higiezinaren jabetzaren titular berriak izanen du jakinarazteko betebeharra.

Iragarkiaren kodea: L2305975