90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Indargabetzea, Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2023ko martxoaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Udal ordenantza, arautzen duena desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea.

Iragarkia argitaratu ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1900 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

San Martin Unxen, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2305984