90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Koadro elektrikoak muntatzea eta materialak biltegiratzea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Udaleko bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta haren Erregelamenduan (onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez).

Sustatzailea: Salix Energías Renovables, S.L.

Jarduera: koadro elektrikoak muntatzea eta materialak biltegiratzea.

Kokapena: Carrilabarcako industrialdea, B-27 nabea, 2. poligonoko 2515. lurzatia.

Murchanten, 2023ko apirilaren 14an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2305998