90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Herritarrei zuzenean adjudikatzea Monte Bajo bazkalekuko larreen aprobetxamendua

Miranda Argako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen prozedura abiatzea "Monte Bajo" bazkalekuko larreen aprobetxamendua (belarrak eta galburuak) zortzi urtez adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz.

Adjudikazioa jasotzeko eskubidea dutela uste duten interesdunek, eskatzen ahalko dute, eta horretarako eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztuko dituzte, Udalaren Idazkaritzan dauden baldintzen arabera.

Eskariak aurkezteko epea 10 egun maturalekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Miranda Argan, 2023ko apirilaren 17an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2306062