90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Hiriberriko udal bulegoetan tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Hiriberri; 2. fazeriako zati bat eta 10. fazeriako zati bat.

Hiriberrin, 2023ko apirilaren 19an.–Alkatea, Miriam Burusco Arrese.

Iragarkiaren kodea: L2306100