90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztango Ordenantza, Zerga eta Paramentu berrien aldaketa. Hasierako onespena

2023ko apirilaren 3an Baztango Batzar Nagusiak egindako ohiko bilkuran, bertzeak bertze, honako hau erabaki zen:

1.– Baztango Ordenantza, Zerga eta Paramentu berrien 50. eta 51. artikuluen aldaketa hasiera batean onestea, espedientean agertzen den moduan.

2.– Onetsitako Ordenantzaren aldaketa jendaurrean egonen da 30 egunez, iragarki hau udal honen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3.– Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, Ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Baztanen, 2023ko apirilaren 3an.–Batzar-burua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2306189