90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak emateko prozedura arautzen duen udal ordenantza

Alloko Udalak, 2023ko apirilaren 4an egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza, indarrean jarri baita Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 7ko 52/2022 Foru Agindua, (foru agindu horrek arautzen du Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartela).

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen erabakiaren aurka errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Allon, 2023ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2306093