90. ALDIZKARIA - 2023ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

177/2023 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko bainurako uren eremuen zentsu ofiziala, ezartzen baita 2023ko bainu denboraldia eta onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko bainurako uren eremuen laginketa guneen kontrolerako egutegia.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2006ko otsailaren 15ean onetsitako 2006/7/EE Zuzentarauak, bainurako eremuen kalitatea kudeatzeari buruzkoak, Europako aurreko araudia indargabetu zuen, eta gure barne zuzenbidean sartu da, Bainurako eremuetako uren kalitatea kudeatzeari buruzko urriaren 11ko 1341/2007 Errege Dekretuaren bidez.

Bainurako eremuak kudeatzeko oinarrizko arau esparrua den errege dekretu horren xedeak dira bainurako uren osasun irizpideak ezartzea; ingurumenaren kontserbazioa, babesa eta hobekuntza; eta, arlo horretan, gutxieneko xedapenak ezartzea kontrolerako, sailkapenerako, kudeaketa neurriak hartzeko eta jendeari informazioa emateko.

Errege dekretu horren 3. artikuluan agintari eskudunen definizio batzuk sartu dira; besteak beste, osasun agintariarena, hau da, autonomia erkidego bakoitzaren esparruan agindu horretan ezarritako osasun arloko baldintzak betearazteko ardura duenarena. Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluarekin bat, Osasun Zuzendaritza Nagusiari dagozkio osasun agintaritza izatea eta esku-hartze publikoaren eginkizunak betetzea, banakakoen eta gizataldeen osasunaren arloan.

Halere, Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari eskumenak eskuordetzen zaizkio. Hortaz, organo horri dagokio bainurako ur naturalen eremuaren zentsu ofiziala, kontrolerako urteko egutegia, laginketa guneak eta bainu denboraldia onestea, bai eta osasunerako arriskuengatik bainatzeko debekuak ezartzea ere.

Errege dekretu horren 4.2. artikuluan ezartzen denez, urtero, martxoaren 20an beranduenez, agintari eskudunek Bainurako Eremuen Zentsuko gutxieneko informazioa erantsiko dute, Osasun Ministerioak 14.1 artikuluan xedatutakoa bete dezan, eta 4.3 artikuluan ageri den gutxieneko informazioa emanen da.

1341/2007 Errege Dekretuaren 6.1 artikuluak zehazten du zer-nolako maiztasunarekin egin behar diren kontrol analitikoak eta bainurako urak behar dituen kalitate parametroak begiratuz nola zehaztu. Bestalde, 4.3.b) artikuluak zehazten du agintaritza eskudunek, urte bakoitzeko martxoaren 20a baino lehenago, kontrolerako egutegia zehaztuko dutela laginketa gune bakoitzeko.

Aktan ageri den bezala, Bainurako Eremuetako Batzordeak egindako bileran, Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuak kontrolatzeko programa ezarri zen 2023ko bainu denboraldirako. Erakunde hauen ordezkariak daude batzorde horretan: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoa, Foruzaingoko Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloko Ingurumena Babesteko Brigada, GAN-NIK eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua.

2023ko kontrolerako programa honetan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 68/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofizialaren aldaketa ere jasotzen da, Ugarko udal-mugartean (Deierri) bainurako eremu berri bati alta emateko, eta Osasun Ministerioari jakinarazteko, 2023ko martxoaren 20a baino lehen, Osasun Ministerioaren web atariaren bidez (NÁYADE sistema). Gainera, 2023ko bainu denboraldia eta laginketa-guneen kontrolerako egutegia ere jasotzen dira.

Bainurako eremu berria Deierri-Allozko urtegia da, eta laginketa-puntua "Ugarko badia", Ugarko Kontzejuan (Deierri); ES22000260C31260A PM kodea (EUROSTAT) du, eta koordenatuak: UTM ETRS89, X: 585226, Y: 4729624.

Azaldutakoarekin bat, eta Osasuneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 29ko 1496/2012 Ebazpenari jarraikiz, zeinak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen esku uzten baitu zenbait eskumenen erabilera.

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 68/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako bainurako eremuen zentsu ofiziala (2023ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 8koa) aldatzea eta bainurako beste eremu bati alta ematea, Ugarko Kontzejuan (Deierri).

Bainurako eremu berria Deierri-Allozko urtegia da, eta laginketa-puntua "Ugarko badia", Ugarko Kontzejuan (Deierri); ES22000260C31260A PM kodea (EUROSTAT) du, eta koordenatuak: UTM ETRS89, X: 585226, Y: 4729624.

Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofizial berria ebazpen honen I. eranskineko taulan eman da.

2. Foru Komunitateko eremuetan hau izanen da bainurako denboraldia 2023an, bakoitzaren baldintza meteorologikoak kontuan hartuta:

–2023ko maiatzaren 22tik irailaren 10era, bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Agua Salada iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate), Deierri-Allozko urtegia (Deierri, Ugar) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).

–2023ko uztailaren 10etik irailaren 3ra, bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 1 (Zudairi (Ameskoabarrena)), Urederra ibaia 2 (Artabia (Allin)), Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu), Benasako arroila 1 (Nabaskoze), Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze) eta Itoizko urtegia (Nagore (Artzibar)).

3. Onestea Foru Komunitateko zentsu ofizialeko bainurako eremuetan ur laginak hartzeko kontrolerako egutegia, 2023ko bainurako denboraldirako. Hau da:

–Hasierako laginketa:

Ebazpen honen 2. puntuan ezartzen den bainu denboraldia hasi aurreko hamabostaldian bainurako uren lagin bat hartuko da, kontrolatzeko.

Hasierako laginketa honela eginen da:

–2022ko maiatzaren 15ean, bainurako eremu hauetan: Morea baltsa 1 (Beriain), Agua Salada iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (bi laginketa guneetan), Deierri-Allozko urtegia (Deierri, Ugar) eta Pulguer baltsa 1 (Tutera).

–2022ko ekainaren 26an, bainurako eremu hauetan: Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugartea), Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze) eta Itoizko urtegia (Nagore (Artzibar)).

–2022ko ekainaren 27an, eremu hauetan: Urederra ibaia 1 (Zudairi (Ameskoabarrena)), Urederra ibaia 2 (Artabia (Allin)) eta Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu).

–Programatutako kontrola:

2023ko bainu denboraldian, maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, bederatzi ur lagin hartuko dira gutxienez, egun hauetan:

–2023ko maiatzaren 23an, ekainaren 5ean, 19an eta 27an, uztailaren 18an, abuztuaren 1ean, 8an eta 22an eta irailaren 4an, bainurako eremu hauetan: Agua Salada iturburua 1 (Lizarra), Allozko urtegia 1 (Gesalatz, Lerate) (bi laginketa guneetan), Deierri-Allozko urtegia (Deierri, Ugar), Pulguer baltsa 1 (Tutera) eta Morea baltsa 1 (Beriain).

Bainurako gainerako eremuetan, 2023ko bainu denboraldian, uztailean eta abuztuan lau ur lagin hartuko dira gutxienez, egun hauetan:

–2023ko uztailaren 17an eta 31n, eta abuztuaren 7an eta 21ean, bainurako eremu hauetan: Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugartea), Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze) eta Itoizko urtegia (Nagore, Artzibar).

–2023ko uztailaren 18an eta abuztuaren 1ean, 8an eta 22an, bainurako eremu hauetan: Urederra ibaia 2 (Artabia (Allin)), Aragoi ibaia 1 (Zarrakaztelu) eta Urederra ibaia 1 (Zudairi (Ameskoabarrena)).

4. Informazio osoa honako hauen webguneetan ikusten ahal da: Osasun Ministerioarenean ("NÁYADE" Bainuko Uren Informazio Sistema Nazionalaren bidez), Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarenean ("Ura Nafarroan" bainuko urak kontrolatzeko sarearen bitartez) eta Nafarroako Gobernuko Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarenean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura, Ingurumen Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ebroko Konfederazio Hidrografikora eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikora; Nafarroako Foruzaingora, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzura, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko kudeaketa-zuzendaritzara eta Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzura, eta Osasun Departamentuko Osasun Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari; Allingo, Ameskoabarrengo, Beteluko, Burgiko, Zarrakazteluko, Lizarrako, Beriaingo, Gesalazko, Nabaskozeko, Tuterako eta Uztarrozeko udalei; Artabiako, Lerateko, Nabaskozeko, Zudairiko eta Nagoreko kontzejuei; Artzibarko eta Deierriko udalei; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Kirolaren Institutuari; halaber, aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen jurisdikzio ordenari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 31n.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, María Ángeles Nuin Villanueva.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala

KONTZEJUA

UDALA

BAINURAKO
EREMUAREN IZENA

LAGINKETA-GUNEA

X–UTM ETRS89 (HUSO 30)

Y–UTM ETRS89 (HUSO 30)

PM KODEA
(EUROSTAT)

1

Artabia

Allin

Urederra ibaia 2

Ibaiko igerilekua

575187

4731752

ES22000011C31011A1

2

Zudairi

Ameskoabarrena

Urederra ibaia 1

Zentrala

571209

4736463

ES22000013C31013A1

3

Nagore

Artzibar

Itoizko urtegia

Artziko hondartza

632657

4746835

ES22000028C31028A1

Artzibar

Itoizko urtegia

Angordoiko hondartza

632833

4746286

ES22000028C31028A2

4

Beriain

Morea baltsa 1

Morea baltsa

611707

4731866

ES22000109C31109A1

5

Betelu

Araxes ibaia 1

Ibaiko igerilekua

583679

4763946

ES22000055C31055A1

6

Burgi

Ezka ibaia 1

Presa

663443

4731528

ES22000059C31059A1

7

Zarrakaztelu

Aragoi ibaia 1

Presa

630151

4695037

ES22000067C31067A1

8

Lizarra

Agua Salada iturburua 1

Aska

578844

4724503

ES22000097C31097A1

9

Lerate

Gesalatz

Allozko urtegia 1

Pieza Redonda

587142

4730533

ES22000120C31120A1

Gesalatz

Allozko urtegia 1

Allozko hondartza

586989

4730458

ES22000120C31120A2

10

Nabaskoze

Benasako arroila 1

Ibaiko igerilekua

653819

4729984

ES22000181C31181A1

11

Tutera

Pulguer baltsa 1

Pulguer baltsa

607020

4656525

ES22000232C31232A1

12

Uztarroze

Uztarroze ibaia 1

Ibaiko igerilekua

668042

4751018

ES22000247C31247A1

13

Ugar

Deierri

Deierri-Allozko urtegia

Ugarko badia

585226

4729624

ES22000260C31260A

Iragarkiaren kodea: F2305532