232. ALDIZKARIA - 2026ko azaroaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

82/2026 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua, onetsi zuena 296 eredua: "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena".

Abenduaren 26ko 28/1990 Legearen bidez onetsitako Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren laugarren xedapen gehigarriarekin bat, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez lurralde erkidean indarrean diren arauak aplikatzen dira Nafarroako Foru Komunitatean.

Martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bategineko 31.5 artikuluak atxikipenak eta konturako ordainketak egin behar dituenari betebehar bat ezartzen dio, alegia atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpen bat aurkeztea, uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsitako zergaren erregelamenduaren 15.2 artikuluan ezartzen duen edukiarekin.

Nafarroako Foru Komunitatean, urteko laburpen hori 296 ereduaren bidez aurkezten da. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Aginduaren bidez onetsi zen eredu hori.

Zerga-administrazioak eredu horretako informazioa modu egokian jaso dezan, komeni da erregistro-diseinuetan hobekuntza teknikoak egitea. Zehazki, hobekuntza horiek 2. motako erregistroan, "Jasotzailearen erregistroan", eta 2. motako erregistroko hirugarren eranskinean (Balore negoziagarriak, Ordainketa frogagiriak, "B" motako orria) dauden eremu batzuen egiturari eta definizioari eragiten diete.

2. motako erregistroan, "Kodea" eta "Jaulkitzailearen kodea" eremuak aldatzen dira, eta "Merkatuaren gakoa" eremuan "E" gakoa gehitzen da, "Merkatuetan negoziatzen ez diren baloreak".

2. motako erregistroko hirugarren eranskinari dagokionez, "Erregistroko titularraren nortasunaren gakoa" gehitzen da, baloreen titularra pertsona fisiko, pertsona juridikoa edo entitate bat den adierazteko.

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren azken xedapenetako bigarrenak ezartzen duenez, zerga horren aitorpena eta haren konturako ordainketak egiteko ereduak Ogasuneko ministroak onetsiko ditu, eta hark ezarriko ditu, halaber, aurkezteko modua, tokia eta epeak, bai eta modu telematikoan aurkezteko kasuak eta baldintzak ere. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluari jarraikiz, gaikuntza hori Nafarroako Gobernuan tributuen arloko eskumena duen departamentuko titularrari ematen zaiola ulertu behar da.

Foru agindu honen bidez garatzen den erregelamendu-ahalaren erabilera bat dator Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 129. artikuluan xedatutako erregulazio onaren printzipioekin. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 129. artikuluan ezarritako printzipio hauek betetzen dira: premia eta eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna, sinpletasun eta efizientzia, eta irisgarritasuna.

Horiek horrela, bada,

AGINTZEN DUT:

Aldatzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 10eko 183/2009 Foru Agindua, onesten duena 296 eredua, "Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak. Atxikipenen eta konturako sarreren urteko aitorpena".

183/2009 Foru Aginduaren eranskinean dauden erregistro-diseinuak honela aldatzen dira:

Bat.–2. motako erregistroa, "Jasotzailearen erregistroa", "KODEA" eta "JAULKITZAILEAREN KODEA" eremuak, 135. idazgunea eta 136. idazgunetik 147. idazgunera bitartekoak, hurrenez hurren:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"135

Zenbakizkoa

KODEA. ‘1’ edo ‘2’ hartutakoaren gakoetarako soilik (2. motako erregistroaren 100-101. idazguneak).

Eremu honetan jarraian ageri diren zenbakietako edozein jarriko da, ‘JAULKITZAILEAREN KODEA’ eremuaren edukia identifikatzeko:

1

Jaulkitzailearen kodea IFZ bati dagokio

2

Jaulkitzailearen kodea ISIN kode bati dagokio

3

ISIN koderik esleitua ez duten atzerriko baloreei dagokie jaulkitzailearen kodea, eta horien jaulkitzaileak ez du IFZrik

Beti 2 idatzi beharko da ‘MERKATU GAKOA’ eremuan (2. motako erregistroko 412. idazgunea) ‘A’ agertzen denean, ‘Espainiako baloreen bigarren mailako merkatu ofiziala’, ‘B’ agertzen denean ‘EBko atzerriko baloreen bigarren mailako merkatu ofiziala’ edo ‘C’ agertzen denean, ‘Beste merkatu ez-ofizial batzuk’

136-147

Alfanumerikoa

JAULKITZAILEAREN KODEA. ‘1’ edo ‘2’ hartutakoaren gakoetarako soilik (2. motako erregistroaren 100-101. idazguneak).

Jaulkitzailea identifikatzeko beteko da eremu hau.

Oro har, ISIN kodea adierazi behar da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren uztailaren 28ko 1/2010 Arau Teknikoaren arabera osatua. Nahitaezkoa izanen da ISIN kodea idaztea ‘MERKATU GAKOA’ eremuan (2. motako erregistroko 412. idazgunea) ‘A’ agertzen denean, ‘Espainiako baloreen bigarren mailako merkatu ofiziala’, ‘B’ agertzen denean ‘EBko atzerriko baloreen bigarren mailako merkatu ofiziala’ edo ‘C’ agertzen denean, ‘Beste merkatu ez-ofizial batzuk’.

Baloreek ISIN koderik esleitua ez badute:

–‘KODEA’ eremuan (135. idazgunea) ‘1’ idatzi bada, zerga-administrazioak emandako identifikazio fiskaleko zenbakiaren bidez identifikatuko da jaulkitzailea.

–‘KODEA’ eremuan (135. idazgunea) ‘3’ idatzi bada, ‘ZXX’ gakoa adieraziko da, non XX herrialde jaulkitzailearen kodea izanen baita, abenduaren 15eko EHA/3496/2011 Aginduaren II. eranskinean azaltzen diren herrialde gakoen arabera.

Era berean, nazioz gaindiko erakundeek (Munduko Bankua, etab.) jaulkitako tituluak badira, eta ISIN koderik esleitu ez bazaie, ZNN adierazi behar da eta ‘NN’ horretan idatzi behar da II. eranskin horren bukaeran agertzen diren gako alfabetikoak".

Bi.–2. motako erregistroa, "Jasotzailearen erregistroa, ‘MERKATU GAKOA’ eremua", 412. idazgunean:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"412

Alfabetikoa

MERKATU GAKOA. ‘1’ edo ‘2’ hartutakoaren gakoetarako soilik (2. motako erregistroaren 100-101. idazguneak).

Eremu hau balio hauetako batekin beteko da:

A

Espainiako bigarren mailako balore-merkatu ofiziala

B

EBko atzerriko baloreen bigarren mailako merkatu ofiziala

C

Atzerriko beste merkatu ofizial batzuk

D

Beste merkatu ez-ofizial batzuk

BB

Merkatuetan negoziatzen ez direnak"

Hiru.–2. motako erregistroa, 3. eranskina, "Balore negoziagarriak. Ordainketaren frogagiriak (‘B’ motako orria)", eremu bat gehitzea, "ERREGISTROKO TITULARRAREN NORTASUNAREN GAKOA", 310. idazgunean, eta "ZURIAK" eremuari dagozkion idazguneak eguneratzea:

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

"310

Alfabetikoa

ERREGISTROKO TITULARRAREN NORTASUNAREN GAKOA.

Eremu hau balio hauetako batekin beteko da:

F

Pertsona fisikoa

J

Pertsona juridikoa edo entitatea

311-499

ZURIUNEAK"

Azken xedapen bakarra.–Indarrean jartzea.

Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2026. urteari dagozkion aitorpen informatiboetan, zeinak 2027ko ekitaldian aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2026ko azaroaren 6an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2614441