9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04458 JV/sr espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Arkamendi Erabiltzaileen Elkartea.

Ibaiaren edo errekaren izena: Itturnea erreka.

Eskatutako emaria: 0,933 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Beintza-Labaien (Nafarroa).

Xedea: 2 lurzati ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ura 1,3 Kw-eko potentzia duen motoponpa baten bidez hartuko da, lturnea errekan jarriko dena. Hortik, 3/ 4"-ko diametroa eta 100 m-ko luzera duen polietilenozko hodi batean barna, zanga batetik, kutxatila batera iritsiko da. Kutxeta horretan, ur-kontagailua jarriko da, bai eta deribaziorako "T" bat ere, bi balbularekin. Izan ere, hortik, diametro bereko bi adarrak aterako dira, bakoitza hogeita hamar bat metrokoa, zangan sartuak, 1 m³-ko edukiera duten hiru poliester-andeletaraino. Andel bakoitzak buia bat izanen du sartzen den emaria mugatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Beintza-Labaiengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abenduaren 29an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2217890