9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04465 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Igantziko Udala.

Ibaiaren edo errekaren izena: Bidasoa.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: BIDASOA-1/0100.

Udal-mugartea eta probintzia: Igantzi (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Bidasoko bide berdea Oianberri aldean konpontzeko bost harri-lubeta egitea aurreikusi da, denak ezaugarri berekoak baina luzera desberdinetakoak. Eusteko lanetarako harri-lubeta bat eginen da. Horretarako, putzu bat zulatuko da, 4 metroko altuerakoa eta 2,50 metroko zabalerakoa. Ondoren zapata bat hondeatuko da, 2,50 metroko zabalerakoa eta metro bateko altuerakoa, 15 graduko falka batekin harri-lubeta katigatzeko. Lur-jauzia hondeatu ondoren, harri-lubeta bat eginen da, oinarrian 2,50 metroko zabalera eta gailurrean 1,50 metrokoa duena, guztira 5 metroko altuerarekin. Kareharrizko blokeak erabiliko dira, 1.200 kilotik 4.000 kilora bitartekoak, pintza duen atzerako hondeamakinaren bidez jarrita. Harri-lubetak hormigoia darama zapatan (HM-20/B/20/I N/mm²-koa, dardaraketa bidezkoa). Zapataren gailurrean 160 mm-ko diametroko drainatze-hodia paratuko da, PVCzkoa. Harri-lubetak gora egin ahala estradosa beteko da harrobiko errefusarekin. Zabor-legar artifizialeko oinarri bat zabalduko da, lur-jauziaren luzera berekoa, 4 metroko zabalerakoa eta 10 cm-ko lodierakoa. Bukaeran ur-bazterreko espezieak landatuko dira.

Lur-jauzien luzerak hauek dira, banan-banan:

1. lur-jauzia, 12,00 m.

2. lur-jauzia, 15,00 m.

3. lur-jauzia, 20,00 m.

4. lur-jauzia, 15,00 m.

5. lur-jauzia, 15,00 m.

Onbordi aldean bideko zorua konpondu beharra dago, kaltetutako asfaltoa jaso eta zorua berrezartzeko, zabor-legar artifizialarekin egindako 15 cm-lodierako oinarri bat eta 18 m-ko lodierako HF-3,5 hormigoizko zoladura bat jarriz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Igantziko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko abenduaren 13an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2216929