9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Erreferentzia: 2021-GM-285

Jendaurrean jartzea 11/22 proiektua, Castejónen (Nafarroa) "El Señorío" meandroa leheneratzeko eta haren egokitzapen morfologikoa egitekoa (GAKOA: 09.400-0590/2111), bai eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Uraren Zuzendaritza Nagusiak 2022ko abenduaren 14ko Ebazpenaren bidez baimena eman du 11/22 proiektua, Castejónen (Nafarroa) "El Señorío" meandroa leheneratzeko eta haren egokitzapen morfologikoa egitekoa (GAKOA: 09.400-0590/2111), jendaurrean jartzeko espedientea irekitzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Hona hemen proiektuaren helburuak: 1) Ebro ibaiak Castejónen (Nafarroa) egiten duen tartean dagoen meandroaren egokitzapen morfologikoa egitea, haren funtzio naturalak berriz bete ditzan, ibaiaren dinamika eta ur-emariak ateratzeko gaitasuna berreskuratzeko ur-goraldiak daudenean; 2) ibaiaren tarte horretan uholdeen arriskua gutxitzea; 3) Ebro ibaiaren meandro horretan eta N-113 errepideko eta AP-15 autobideko zubien arteko ibai-tartean, uretan, lurrean eta hezeguneetan dauden edo egon daitezkeen ekosistemen degradazioa prebenitzea, haiek babestea eta haien egoera hobetzea.

Horretarako, erredaktatu den proiektuak jarduketa hauek definitzen ditu:

–"El Señorío" meandroaren babes perimetralerako dikea kentzea (gutxi gorabehera 1.300 metro dira). Hondeatu beharrekoaren bolumena 104.000 m³ ingurukoa da, eta Castejóngo udal-mugarteko 3. poligonoko 5015. eta 5017. lurzatietan dagoen lur poltsara eramanen da, material hori inguruko beste herri-lan batzuetan erabili ahal izateko.

–"El Señorío" meandroa mendebaldetik ekialdera gurutzatuko duen gainezkabide bat edo ur altuetakoa eraikitzea, kilometro bat inguruko luzerarekin eta 70 metroko batez besteko zabalerarekin. Hondeatu beharrekoaren bolumena 63.000 m³-koa izanen da, eta lortutako materiala ere Castejongo udal-mugarteko 3. poligonoko 5015.eta 5017. lurzatietan dagoen lur poltsan pilatuko da, AP-15eko eskuineko estribuaren ondoan, inguruko beste obra batzuetan berrerabiltzeko. Gainezkabidearen hondeatze-sakonera ez da beti berdina trazadura osoan, eta sekzio batzuetan 1,2 m-ko gehieneko sakonerakoa da. Horren arrazoia da meandroaren zorua berdindu egin zela makaldi artifiziala konfiguratzeko, lurraren jatorrizko maldak errespetatu gabe.

–Ibaiertzeko landaredia berreskuratzea, meandroa berriz landareztatzeko prozesua azkartu eta horretan lagunduko duten landaredi-kolpeak jarriz, landarediak ibai-inguruneetan leheneratzeko eta hedatzeko duen ahalmen handiaren printzipiotik abiatuta eta ahalik eta emaitzarik naturalena lortu nahian.

–Zurerako makalen sustraiak eta horien kimu berriak kentzea. 19 hektareako azaleran kendu beharko dira berriki ebakitako ekoizpen-makalen epaitondoak, bai eta berriz agertuko diren kimuak eta jarduketa eremuan egindako beste landaketa batzuen hondarreko makal kanadarrenak ere.

–Tarte horretan dauden landare-espezie exotikoak kentzea, batez ere makal-klonak (Populus x) eta kanabera arrunta (Arundo donax).

–Intereseko fauna-espezieentzako habitatak berreskuratzea, hala nola bisoi europarrarentzako babeslekuak sortzea, hainbat saguzar motatarako habia-kutxak jartzea eta okilentzako totemak jartzea.

–Jarduketen ingurumen-jarraipena, proiektuaren ingurumen-izapideetan jasotako baldintzen arabera. Jarraipenean, aurretiazko fauna-prospekzioak eta lanen ingurumen-koordinazioa sartuko dira.

–Ukitutako zerbitzuak berrezartzea. Lanak amaitu ondoren, makinen joan-etorrietarako erabilitako bide guztiak berrezarriko dira.

Obrak gauzatzeak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza 10. eranskinean dago jasota: "Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza".

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen dira 11/22 proiektua, Castejónen (Nafarroa), "El Señorío" meandroa lehenaratzeko eta haren egokitzapen morfologikoa egitekoa (Gakoa: 09.400-0590/2111), bai eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza ere.

Uraren Zuzendaritza Nagusiak baimendutakoaren arabera, jendaurrean egonen dira hogei (20) egun balioduneko epean, ohar honetako azken iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko informazioaren iragarkia Castejóngo eta Valtierrako udaletako (Nafarroa) iragarki-tauletan ere argitaratuko da.

Proiektuaren dokumentazioa, ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza barne, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren bulegoetan kontsultatzen ahalko da (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), aldez aurretik hitzordua eskatuta 976 711 000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbidean.

Era berean, interesdunen eskura egonen da, euskarri digitalean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren web orrian (www.chebro.es), esteka honetan: www.chebro.es > Servicios a la Ciudadanía > Información Pública > Expedientes en información pública > Consultar expediente, bilatzailean 2021-GM-285 erreferentzia jarrita.

Edo, ohar hori bitarteko elektronikoen bidez bistaratuz gero, zuzenean esteka honetan sakatuz:

https://ssweb.seap.minhap.es/almacen/descarga/envio/f84a580af0fcc5795c69d0f7e49773fd6b99cf73

Aipatutako epean proiektuaz egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkezten ahalko dira, eta horretarako idatzi bat igorri beharko zaio Ebroko Konfederazio Hidrografikoari Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak horretarako ezartzen duen edozein bide erabiliz.

Aurreko paragrafoan adierazitako modu berean, interesdunek datuak eta alegazioak aurkezten ahalko dizkiote konfederazio honi, aipatutako legeak horretarako zehazten duen edozein bitarteko erabiliz edo udal-mugarteko alkatetzaren bidez, argitaratutako ondasun eta eskubideen zerrendan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko edo, sakoneko edo formazko arrazoiengatik, okupazio-beharraren aurka egiteko. Azken kasu horretan, aurkakotzaren oinarriak adieraziko dira, eta arrazoituko da zergatik jo behar den lehentasunezkotzat beste ondasun batzuk okupatzea, edo beste eskubide batzuk eskuratzea, zerrendan jasota ez daudenak, lortu nahi den helbururako komenigarriagoak direlakoan.

Hau da desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda:

ZENBAKIA

UDAL-MUGARTEA

POLIGONOA

LURZATIA

KATASTROKO
ERREFERENTZIA

LURZATIAREN AZALERA (m²)

UKITUTAKO AZALERA (m²)

OHARRAK

1

Castejón

1

47

310000000001126294MI

124578,73

15728,57

Ebro ibaia

2

Castejón

1

48

310000000001126295QO

17059,20

17059,20

Ebro ibaia

3

Castejón

1

78

310000000002293714AA

68254,00

43668,39

Ebro ibaia

4

Castejón

1

85

310000000001126296WP

243336,86

240225,08

Ebro ibaia

5

Castejón

1

452

310000000001126308DZ

255,40

255,40

Ebro ibaia

6

Castejón

1

92520

4007,00

4007,00

Ebro ibaia

7

Valtierra

4

583

310000000002260404QB

15420,71

5886,06

Ebro ibaia

8

Valtierra

4

586

310000000001411096YP

35048,44

837,97

Ebro ibaia

9

Valtierra

4

601

310000000001411102AG

104477,36

21177,49

Ebro ibaia

AZALERA OSOA

348845,16

Zaragozan, 2022ko abenduaren 16an.–Isurketen Kontrolerako Arloko burua, Carlos Arrazola Martínez.

Iragarkiaren kodea: E2217192