9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantza orokorraren 24. artikuluko 6. puntuan. Behin betiko onespena

2022ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an, Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantza orokorraren 24. artikuluko 6. puntuaren aldaketa.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako aldaketaren testu osoa ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan.

Tafallan, 2022ko abenduaren 27an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

TESTU ALDATUA

24. artikulua.

....

6. Banaketako hargunetzat jotzen da hodien multzoak eta haien hargune- eta ebaketa-elementuek (hargune balbuna) osatzen dutena; banaketa saretik abiaturik, eraikinaren barneko instalazioetara iristen dira. Hargunea hargune-balbulan amaitzen da. Balbula hori egon ohi da espaloiaren gaineko kutxatilan edo finkaren kanpoko lerrokaduran. Handik hasita kontagailu-armairuraino dagoena barne instalaziotzat jotzen da.

Iragarkiaren kodea: L2217619