9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

526E/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua aldatzen duena.

2022ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14koan, argitara eman zen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortu eta arautzen duena. Foru dekretu horren 5.2 f) artikuluan batzordearen osaera arautzen da, eta zehazten da batzordeko kideetako bat Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko kide bat izanen dela, batzorde horretako buruak proposaturikoa.

2022ko ekainaren 10ean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena. Bertan, Isabel Gil Aldea andrea izendatu zuten, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko kide gisa.

Hala ere, Osasuneko kontseilariaren uztailaren 28ko 302E/2022 Foru Aginduaren bidez, partez aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera, eta Isabel Gil Aldea andrea batzordetik kendu zuten.

Halaber, foru agindu horrek M.ª Jose Lasanta Sáez andrea izendatu zuen Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko kide.

Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoko buruak M.ª Jose Lasanta Sáez andrea proposatu duenez, bidezkoa da orain Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izendatzea.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortu eta arautzen duen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 5. eta 6. artikuluen arabera,

AGINTZEN DUT:

1. M.ª Jose Lasanta Sáez andrea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kide izendatzea.

2. Foru agindu hau M.ª Jose Lasanta Sáez andreari jakinaraztea eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko abenduaren 28an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2217725