9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Udaltzainburua kargutik kentzea

Alkatetzaren 2022ko abenduaren 21eko 2583/2022 Ebazpenaren bidez, Iñigo De Carlos Mina Eguesibarko udaltzainburua kargutik kentzen da. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia:

1.a Iñigo De Carlos Mina Eguesibarko udaltzainburua kargutik kentzea, 2022ko abenduaren 21etik aitzinako ondorioekin.

2.a Beste udaltzainburu bat izendatu bitartean, Eguesibarko Udaltzaingoko inspektoreordeak beteko ditu karguari dagozkion eginkizunak.

3.a Ebazpena interesdunei eta udal kontu-hartzailetzari jakinaraztea, Udaleko osoko bilkurari haren berri ematea kide anitzeko organoak egiten duen hurrengo bilkuran, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere.

Sarrigurenen, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2217428