9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GARDE

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Gardeko Udaleko alkateak 46/2022 Ebazpena eman zuen azaroaren 16an. Hona hemen bertan hartutako erabakiak:

Urriaren 11ko 35/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 24an), deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko bi lanpostu hutsak, zerbitzu anitzetako enplegatuarena bata, eta administrari laguntzailearena bestea. Lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Prozesua amaitu da, eta kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin du. Hortaz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez, erabaki da: María Cristina Mamilo Bona izendatzea lan-kontratudun finko, administrari laguntzailearen lanpostuan jardun dezan Gardeko Udalean, eta Enrique Galán Landa izendatzea lan-kontratudun finko, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan jardun dezan Gardeko Udalean.

Gardeko Udaleko lanpostu huts horietaz jabetzeko eguna 2023ko urtarrilaren 10a izanen da.

Garden, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L2217498