9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Funtzionarioaren izendapena udaltzain-agentearen lanetarako

Alkatetzaren 2022ko urriaren 4ko 600/2022 Ebazpenaren bidez, baimentzen da Alfredo Jorge Betés Betránek, Antsoaingo Udaleko funtzionarioak eta Udaltzaingoaren kidegokoak, egindako eskaera trukaketa egiteko Noain Elortzibarko Udaleko funtzionario Ignacio Zubillaga Euguirekin.

2022ko abenduaren 30eko 767/2022 Ebazpenaren bidez, Antsoaingo alkate Ander Oroz Casimirok

EBATZI DU:

Antsoaingo Udaleko funtzionario izendatzea Ignacio Zubillaga Eugui, udaltzain-agentearen lanetan aritzeko, eta udaleko plantilla organikoko 4012. zenbakidun lanpostua esleitzea. 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen jabetu behar du lanpostuaz.

Antsoainen, 2023ko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2300128