9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1312E/2022 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onartzen baita Zinarreka SLk eskatutako epearen luzapena, oilaskoak gizentzeko plazak handitzeko proiektua gauzatzeko eta abian jartzeko.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 364E/2019 Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zen, oilaskoak gizentzeko 54.600 plazatik 204.600 plazara handitzeko proiektua gauzatzeko.

2020ko irailaren 08an, titularrak erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu zuen, partzialki martxan jartzeko zabalkuntzarako 2 nabe, 129.600 plazako edukierara iritsi arte. Beste bi nabe egiteko geratu ziren, proiektuan aurreikusitako 204.600 plazako edukiera osoa lortu arte.

2022ko maiatzaren 4an titularrak proiektuaren exekuzioa bukatzeko epea urtebeterako luzatzea eskatu zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluan ezartzen zenez, lau urteko epea zegoen, ingurumen baimen integratua ematen denetik hasita, proiektua gauzatzeko eta jarduera martxan jartzeko, eta posible zen gehienez ere beste urtebetez luzatzea epe hori, arrazoi aski justifikatuak baldin badaude.

Titularrak azaldu du luzapen hori eskatzen dela, egungo egoera sozioekonomikoa dela-eta ezinezkoa baita proiektuaren gainerakoa gauzatzea.

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak uste du titularrak azaldutako arrazoiek behar bezala justifikatzen dutela eskatu den epearen luzapena. Beraz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, eskaera onartzen da.

Era berean, adierazi behar da titularrak proiektuaren exekuzioa bukatzeko epea luzatzeko eskatu duen dataren ondoren, 2022ko maiatzaren 10ean, indarrean jarri dela 26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua, eta indargabetu egiten dela aipatutako 448/2014 Foru Agindua, eta aplikatzekoa dela urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoa, zeinaren bidez onartzen baita industriako isurien erregelamendua eta garatzen baita Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren uztailaren 1eko 16/2002 Legea, honako hau ezartzen duena jardueraren hasierari dagokionez:

–"... Ingurumen-baimen integratua eman ondoren, titularrak bost urteko epea izanen du jarduerari hasiera emateko, baimenean beste epe bat ezartzen ez bada".

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 364E/2019 Ebazpenaren bidez egindako ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren indarraldiari dagokionez, 2022ko azaroaren 17an, Biodibertsitatearen Zerbitzuak honako hau jakinarazi du:

–Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, adierazpenaren indarraldiak eta dagozkion efektuen aplikazioak bere horretan jarraituko dute, baldin eta, ingurumen-inpaktuaren adierazpena dagokion aldizkari ofizialean argitaratu ondoren, proiektuaren edo jardueraren exekuzioa lau urteko epean hasten bada; epe hori betetzen da izapidetzen ari den espedientearen kasuan.

–Faseka definitu gabeko proiektua denez (deklarazioaren irismenak jarduketa guztiei eragiten die) eta proiektatutako instalazioan aldaketa bat egitea eskatzen ez denez, baizik eta horiek gauzatzeko epeetan, ez da beharrezkotzat jotzen ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren baldintzak aldatzea, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

–Beraz, ondorioztatzen da ezen proiektua garatzen duen zatiari, zeinarentzat irekiera partziala eskatzen baita, aplikatzekoak izanen zaizkiola ingurumen-inpaktuaren adierazpenean aurreikusitako neurriak (364E/2019 Ebazpena, ekainaren 20koa), bai eta Ingurumen Eraginaren Atalak egindako txostenak ere, ondoz ondoko aldaketei.

Bestalde, aurkeztutako eskaera ikusita, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak jakinarazi du, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 364E/2019 Ebazpenaren bidez lurzoru urbanizaezinean jarduteko emandako baimena iraungi denez, oraindik egin ez diren instalazioak ezarri aurretik, lurzoru urbanizaezinean baimendu daitezkeen jardueren eta erabileren baimena lortu beharko dela, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117. eta 118. artikuluetan araututako prozedurarekin bat etorriz.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.g) artikuluan ezarritakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Zinarreka SLk eskatutako luzapena, 2022ko urriaren 25era arte, honako proiektu hau bukatu eta martxan jartzeko: gizentzeko oilaskoen toki kopurua 54.600etik 204.600ra handitzeko proiektua. Proiektuari ingurumen baimen integratua eman zitzaion Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 364E/2019 Ebazpenaren bidez.

Bigarrena. –Lurzoru urbanizaezinean baimena iraungitzat jotzea, kontuan hartuta, oraindik egin ez diren instalazioak ezarri aurretik, lurzoru urbanizaezinean baimendu daitezkeen jardueren eta erabileren baimena lortu beharko dela, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 117. eta 118. artikuluetan araututako prozeduraren arabera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Zinarreka Rodri SLra, Oltza Zendeako Udalera, Abeltzaintza Zerbitzura, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Biodibertsitatearen Zerbitzura, Basozainen Zerbitzura eta Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzura.

Iruñean, 2022ko abenduaren 14an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2217099