9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

228/2022 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, amuarrainen arrantza barruti publikoen kudeaketa lehiaketa bidez adjudikatzeko espedientea onesten duena, 2023, 2024, 2025, 2026 eta 2027 denboraldietarako.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak, 72.2 artikuluan, ezartzen du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak zuzenean kudeatzean ahal dituela barruti publikoak edo, bestela, irabazi asmorik ez duten eta beren eskubide osoak erabiltzeko moduan dauden erakunde publiko nahiz pribatuei adjudikatzen ahal zaiela kudeaketa, lehiaketa bidez.

Aurten, 2022. urtean, aurreko adjudikazioak amaituko direnez gero, Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ibai Ingurunearen Atalak proposatu du abian jar dadin amuarrainen arrantza barruti publiko naturalen eta intentsiboen kudeaketarako adjudikazio berrien prozedura, lehiaketa bidezkoa, 2023, 2024, 2025, 2026 eta 2027 denboraldietarako.

Biodibertsitatearen Zerbitzuaren proposamena ikusirik, adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Lehiaketako proposamenak aurkezteko tramitea abian jartzea, jarraian aipatzen diren amuarrainen arrantza barruti publiko naturalen eta intentsiboen kudeaketa adjudikatzeko:

–Zudairiko arrantza naturaleko barrutia, Urederra ibaian (URE-2220-T).

–Eugiko arrantza naturaleko barrutia, Arga ibaian (ARG-1440-T).

–Uharteko amuarrainen arrantza intentsiboko barrutia, Arga ibaian (ARG-1460-I).

–Arintzanoko amuarrainen arrantza intentsiboko barrutia, Ega ibaian (EGA-2140-I).

–Esako amuarrainen arrantza intentsiboko barrutia, Aragoi ibaian (AR-0010-I).

2. Interesdunek Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) eskuratzen ahalko dituzte barruti bakoitzerako baldintza agiria eta kudeaketako plan teknikoa, "Nafarroako Foru Komunitatean amuarrainen arrantza barruti publiko naturalen eta intentsiboen kudeaketa adjudikatzeko lehiaketa" izeneko tramitean.

3. Ebazpen hau argitaratzen den egunetik, 10 egun balioduneko epea ezartzen da azaldutako arrantza barrutiak kudeatzeko adjudikazioan parte hartu nahi duten irabazi asmorik gabeko erakundeek beren proposamenak aurkez ditzaten.

4. Eskabideak Biodibertsitatearen Zerbitzuko Ibai Ingurunearen Atalera zuzendu behar dira. Telematikoki aurkeztu behar dira, sinadura elektronikoarekin, egoitza elektronikoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak) egonen den berariazko tramitearen bitartez.

5. Ebazpen hau Biodibertsitatearen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 1ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2216743