9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA merezimenduen lehiaketa bitartez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko komunikazio-teknikariaren lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikariaren lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizialaren lanpostu huts bat (C maila) eta gelazainaren lanpostu huts bat (D maila) betetzeko enplegua egonkortzeko deialdi salbuespenezkoari buruzkoa.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2023ko urtarrilaren 9an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

2022ko abenduaren 23an, Parlamentuaren Erregistroan aukerako berraztertze-errekurtso bat aurkeztu da honako deialdi hau dela-eta: merezimenduen lehiaketa bitartez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko komunikazio-teknikari lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikari lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizial lanpostu huts bat (C maila) eta gelazain lanpostu huts bat (D maila) betetzeko enplegu-egonkortze deialdi salbuespenezkoa.

Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 37. artikuluarekin bat, honako hau ERABAKI DA:

1.–Aukerako berraztertze-errekurtso horren berri izan duela adieraztea.

2.–Agintzea Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin kasuko iragarpena.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 9an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Enplegu publikoaren alorrean behin-behinekotasuna murrizteko egonkortasun-prozesuen esparruan, merezimenduen lehiaketa bitartez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko komunikazio-teknikariaren lanpostu huts bat (A maila), administrazio-kudeaketako erdi mailako teknikariaren lanpostu huts bat (B maila), mantentze-lanetako teknikari-ofizialaren lanpostu huts bat (C maila) eta gelazainaren lanpostu huts bat (D maila) betetzeko enplegua egonkortzeko deialdi salbuespenezkoan, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2022ko abenduaren 12ko bilkuran emandako Erabakiaren bidez onetsitakoan (259. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2022ko abenduaren 27koa), horrek onesten baitu deialdia.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten, zeinak Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko diren, Iruñeko Navas de Tolosa kaleko 1. zenbakian, edo indarreko administrazio-araudian xedatutako bestelako erregistroetan.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek Nafarroako Parlamentuaren Erregistro Orokorraren helbide elektronikoaren bidez (registro@parlamentodenavarra.es) eskatzen ahalko dute bidal diezaietela aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, eta, ondorio horretarako, helbide elektroniko bat eman beharko dute eskabidean, horra bidaliko baitzaie errekurtsoa.

Iragarkiaren kodea: F2300416