9. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko abenduaren 21ean hartua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko idazkaria eta kide bat aldatzen dituena.

Apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuak, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuen uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretua aldatzen duenak, xedatzen du Lanbide Heziketaren arloan aholku eman eta parte hartzeko kide anitzeko organo hori kontseiluburuak, kontseiluburuordeak, idazkariak eta hogeita bi kontseilukidek osatuko dutela, azken horiek Foru Komunitateko Administrazioaren, ordezkaritza handiena duten enpresa erakundeen eta halako sindikatuen, Cámara Navarraren, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.

Uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretu horren 7. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko idazkaria Hezkuntza Departamentuko funtzionario bat izanen da, Hezkuntzako kontseilariak izendatua.

Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko indarreko Erregelamenduaren 7. artikuluak ezartzen du kontseilukide izateari utziko zaiola, besteak beste, ordezkatzen ari den erakunde edo organizazioak erabakitzen duenean hura ordeztea.

Ikusirik Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko idazkaria eta kide bat ordezteko proposamenak, bat etorriz apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.4 artikuluan ezarritakoarekin, delibero hau erabaki baten bidez hartu behar da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Kargutik kentzea Francisco Javier Martínez Cía jauna, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko idazkaria.

2. Sonia García Cifuentes andrea Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko idazkari izendatzea.

3. Kargutik kentzea Maite Pellejero Olcoz andrea, Nafarroako Lanbide Heziketaren Nafarroako Kontseiluko kide titularra izan dena EC (ANEG FERE) eta FED ACES ikastetxe bateratu pribatuetako enpresaburuen elkarteen ordezkari gisa, erakunde horrek hala erabaki baitu.

4. Maite Arriaga Iraburu andrea Nafarroako Lanbide Heziketaren Nafarroako Kontseiluko kide titular izendatzea EC (ANEG FERE) eta FED ACES ikastetxe bateratu pribatuetako enpresaburuen elkarteen ordezkari gisa.

5. Erabaki hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko abenduaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2217420