85. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

1/2023 FORU LEGE-DEKRETUA, apirilaren 24koa, Nafarroako Gobernuko zenbait departamenturi kreditu-gehigarria ematekoa.

ATARIKOA

Osasun Departamentuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuak txostenak igorri dituzte 2023an gastu batzuei aurre egin behar dietela eta kasuan kasuko aurrekontu partidetan horretarako aski krediturik ez dagoela adierazteko.

Osasun Departamentuak azaltzen duenez, gehigarria onetsi ezean ezin izanen da aplikatu martxoaren 19ko 11/2023 Foru Legea, aldatzen duena urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena; Eskubide Sozialetako Departamentuak, berriz, gehigarriaren beharra justifikatzen du esanez lehenbailehen onetsi behar dela laguntza ekonomiko bat 0tik 3 urtera bitarteko adingabeak beren kargura dituzten familientzat.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluko lehen paragrafoak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua aski ez bada eta ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko duela Nafarroako Parlamentura, kreditu-gehigarri bat ematekoa. Era berean, bigarren paragrafoan xedatzen du kreditu-gehigarria finantzatzen ahalko dela gastu orokorretarako diruzaintza gerakinaren kargura, gerakina positiboa denean.

Bestetik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21 bis artikuluaren arabera, kasu berezi eta oso presakoetan, Nafarroako Gobernuak behin-behineko legezko xedapenak ematen ahal ditu, foru lege-dekretu forma hartuko dutenak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak azpimarratzen dute ezinbestekoa eta atzeraezina dela martxoaren 19ko 11/2023 Foru Legeak indarra hartzeak ekarri dituen finantza betebeharrak betetzea ahalbidetuko duten baliabide gehigarriak jartzea, finantzaketa hori gabe ezinezkoa litzatekeelako foru lege hori aplikatzea. Aipatutako martxoaren 19ko 11/2023 Foru Legeak Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea aldatu zuen eta 2023ko apirilaren 18an eman zen argitara.

Bestalde, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak arau hau presaz tramitatu behar dela justifikatzen du azalduz familien egoera ekonomikoari kalte nabaria ekarri diotela pandemiak, Ukrainako gerraren ondoriozko krisi ekonomikoak eta horrek eragindako KPIren igoerak, eta horrek erosahalmenaren galera ekarri duela, are handiagoa beren kargura seme-alaba adingabeak dituztenen kasuan. Hori dela eta, komeni da pobrezia pairatzeko arrisku handiagoa duen populazio sektoreengan, haurrengan adibidez, eragin positiboa izan nahi duten zenbait neurri ez atzeratzea. Gainera, 2023ko urtarrilaren 1ean indarra hartu zuen, estatu osorako, Familien Legearen aurreproiektuan ezarritako hazkuntzagatiko prestazioak, eta, horrenbestez, laguntza hori Foru Komunitatean ekitaldi honetan arautzen ez bada Nafarroako familientzako desabantaila bat egonen da.

1. artikulua. Kreditu-gehigarria ematea.

2023rako ekitaldian 23.995.298,20 euroko kreditu-gehigarri bat ematen da, Nafarroako Gobernuko departamentu batzuen beharrak finantzatzeko.

Kreditu hori aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

540000 52000 1710 311100 Produktibitate osagarria

50.476,00

540001 52610 1710 311100 Produktibitate osagarria

31.840,00

540002 52833 1710 311100 Produktibitate osagarria

19.900,00

540004 52820 1710 311100 Produktibitate osagarria

3.980,00

540005 52831 1710 311100 Produktibitate osagarria

47.760,00

540007 52010 1710 311100 Produktibitate osagarria

3.980,00

540008 52000 1710 311100 Produktibitate osagarria

15.920,00

541004 52700 1704 312400 Guardiak egiteagatiko osagarria

15.786,87

541004 52700 1710 312400 Produktibitate osagarria

405.960,00

543000 52200 1704 312300 Guardiak egiteagatiko osagarria

1.000.999,89

543000 52200 1710 312300 Produktibitate osagarria

4.254.620,00

543004 52214 1704 312700 Guardiak egiteagatiko osagarria

7.276,98

543004 52214 1710 312700 Produktibitate osagarria

31.840,00

545000 52400 1704 312300 Guardiak egiteagatiko osagarria

239.214,67

545000 52400 1710 312300 Produktibitate osagarria

807.940,00

545001 52420 1200 312200 Langile finkoen ordainsariak

125.325,73

545001 52420 1220 312200 Aldi baterako lan-kontratudunen ordainsariak

95.400,00

545001 52420 1704 312200 Guardiak egiteagatiko osagarria

43.787,82

545001 52420 1710 312200 Produktibitate osagarria

413.920,00

546000 52500 1704 312300 Guardiak egiteagatiko osagarria

139.509,93

546000 52500 1710 312300 Produktibitate osagarria

413.920,00

546001 52520 1200 312200 Langile finkoen ordainsariak

84.856,83

546001 52520 1704 312200 Guardiak egiteagatiko osagarria

69.814,57

546001 52520 2301 312202 Kalte-ordaina, betetzen zailak diren lanpostuetarako joan-etorrien gastuengatik

46.635,00

546001 52520 1710 312200 Produktibitate osagarria

405.960,00

547001 52300 1200 312200 Langile finkoen ordainsariak

712.467,18

547001 52300 1220 312200 Aldi baterako lan-kontratudunen ordainsariak

1.619.510,19

547001 52300 1704 312200 Guardiak egiteagatiko osagarria

189.960,17

547001 52300 1710 312200 Produktibitate osagarria

2.009.620,97

547001 52300 2301 312202 Kalte-ordaina, betetzen zailak diren lanpostuetarako joan-etorrien gastuengatik

186.130,00

547005 52300 1704 312200 Guardiak egiteagatiko osagarria

3.207,40

547005 52300 1710 312200 Produktibitate osagarria

302.480,00

520000 51200 1710 313900 Produktibitate osagarria

181.480,00

547001-52300-1704-313900 Guardiak egiteagatiko osagarria

13.818,00

920006 93300 4809 231510 Laguntza ekonomikoak beren kargura 0tik 3 urtera bitarteko adingabeak dituzten familientzat

10.000.000,00

GUZTIRA

23.995.298,20

2. artikulua. Kreditu-gehigarriaren finantzaketa.

23.995.298,20 euroko zenbatekoa egiten duen kreditu-gehigarria "Gastu orokorren diruzaintza gerakina" izeneko 113002-12000-8700-000002 partidaren kargura finantzatuko da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege-dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko apirilaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Elma Saiz Delgado.

Iragarkiaren kodea: F2306414