Iragarkia
84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
656/2023 EBAZPENA, 2023ko martxoaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko sarbide lehiaketarako deia egiten duena.
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak eta 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak ezarritakoarekin bat etorriz –haietako lehenbizikoak unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezarri zuen, eta bigarrenak unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautu–, eta 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetan eta Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko arautegian xedatutakoari jarraikiz.
Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakasle eta ikertzaileak kontratatzeko egin duen 2022ko Lan Publikoaren Eskaintza, 2022ko otsailaren 10eko Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsia (2022ko martxoaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) eta ondoren 2022ko ekainaren 30eko eta 2022ko irailaren 23ko erabaki batzuen bidez aldatua (2022ko abuztuaren 2ko eta 2022ko urriaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak, hurrenez hurren). Eskaintzan Unibertsitateko katedradunen kidegoan sartzeko barne promozioko 28 lanpostu daude jasoak.
Kontuan hartuz irakaskidego horretan sartzeko lanpostuetarako deialdia onesten duen erabakia, Gobernu Kontseiluak hartua 2023ko martxoaren 21ean egindako bileran.
Unibertsitateko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalak eta Kontu-hartzailetzak txostena eginik.
Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Unibertsitateko katedradunen kidegoko hamar lanpostu barne promozio bidez betetzeko sarbide lehiaketarako deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Sarbide Batzordeetako kideei aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko martxoaren 31n.–Irakasleen Gaietarako errektoreordea, Inés Olaizola Nogales.
UNIBERTSITATEKO KATEDRADUNEN KIDEGOKO LANPOSTUAK BETETZEKO SARBIDE LEHIAKETARAKO DEIALDIA
Hauek dira deialdia arautuko duten
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1. Oinarri hauen xedea da unibertsitateko katedradunen kidegoko lanpostuak betetzeko sarbide lehiaketa arautzea. I. eranskinean ageri dira lanpostu horiek.
2. Lehiaketa hau arautzeko, honako hauek ezarritakoa hartuko da kontuan: Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duena; 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituena; 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak; Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegia; 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena; 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legea; deialdiaren oinarri hauek, bai eta aplikatu beharreko gainerako arau orokorrak ere.
3. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 80.3 artikuluarekin bat, gehienez ere lau hilabete igaroko dira onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik lehiaketaren ebazpena argitaratzen den arte, epe hori ez bada luzatzen arrazoi larriren batengatik, luzapenezko inpugnazioengatik edo bidezko beste arrazoiren batengatik.
Epe hori zenbatzeko, abuztua baliogabea izanen da ondorio guztietarako.
4. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa–, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Estatuko Aldizkari Ofizialari dagokiona izan ezik (4. oinarrian aipatutakoa), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:
2.–Izangaiek bete beharrekoak.
Lehiaketan onartua izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaz jabetu arte beteko dira:
a) 18 urte baino gehiago izatea, eta nahitaezko erretirorako adina betea ez izatea.
b) Deialdiko xede den lanpostua betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.
c) Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izanen da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.
d) Unibertsitateko Irakasle Titularren Kidegokoa edo Ikerketako Organismo Publikoen Ikertzaile Zientifikoen Eskalakoa izatea, eta gutxienez ere bi urtez zerbitzu eman izana egoera horretan.
e) Unibertsitateko katedradunen kidegoan sartzeko egiaztagiria edukitzea, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (2007ko urriaren 5ekoa, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duena), edo horretarako gaitua egotea 2002ko uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera (unibertsitateko irakasle funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza nazionalaren sistema eta sarbide-lehiaketen araubidea arautzen dituena).
f) Ingelesezko hizkuntza-gaitasuna behar duen lanpostua baldin bada, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera C1 mailakoa edo altuagoa den titulu edo egiaztapen-ziurtagiria izatea, edo ofizialki aitortutako beste titulazio baliokideren bat -titulu hori eman duen erakundearen zehaztapenen araberakoa izanen da-.
Esteka honetan ageri da CRUEren Ingeleseko Hizkuntza Mahaiak onetsitako taula, hizkuntza-maila egiaztatzeko onartuko diren tituluen zerrenda duena:
Hauek joko dira baliokidetzat: Ingeles Filologiako edo Itzulpengintzako (ingelesez) lizentziatura, gradu, master edo doktoretzak; hizkuntza akademiko moduan ingelesa duen atzerriko unibertsitate batean egindako diplomatura, lizentziatura, ingeniaritza tekniko, goi mailako ingeniaritza, gradu, master edo doktoretza ikasketen baliokideak diren titulu akademikoak; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskolak ingelesez emateko hizkuntza-gaitasunaren akreditazioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen gaietan organo eskuduna denak emandakoa.
3.–Tasa.
3.1. Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.
Diru-kopuru hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da, eta frogagirian izangaiaren izen-deiturak eta "Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketa" identifikazioa agertuko dira.
3.2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Deialdia argitaratu baino lehenago hilabete bat gutxienez egon direnak langabe gisara izena emanda.
Behar den enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da hori, eta interesduna langabe gisara noiz inskribatu zen adierazi beharko da agiri horretan.
3.3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, laugarren oinarrian ezarritako aurkezpen epearen barruan tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea dakar, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.
3.4. Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.
4.–Eskaerak.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan ere argitaratuko da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
4.2. Eskaeraren aurkezpena.
Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:
"Erantsi fitxategiak" eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira, ez besterik:
–Lehiaketan parte hartzeko eskaera ofiziala. Helbide honetan eskura daiteke:
http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/plazas-cdu.pdf
–Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia.
–2. oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagirien fotokopia.
–Hirugarren oinarriak aipatzen duen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria.
–Ez aurkeztutzat joko da aurrez zerrendatutakoez gainera aurkeztutako edozein agiri.
4.3. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikusten badu izangairen batek ez daukala eskatzen diren betekizunetakoren bat edo agiriak faltsutu dituela, deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak bertan behera geldituko dira.
4.4. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezko akatsak edonoiz konpontzen ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.
5.–Izangaien onarpena.
5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, gehienez ere 10 egun balioduneko epean, irakasleen gaietan eskumena duen organoak jendaurrean jarriko du, Unibertsitateko iragarki-ohol elektronikoan (deialdi honi dagokion atalean), lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, baita baztertzeko arrazoiak ere, halakorik izan bada. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.
5.2. Eskaera ofiziala edo 4.2 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epe barruan ez ordaintzea.
5.3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, haiek zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 10 egun balioduneko epean.
5.4. Eskaerak zuzentzeko epea bukaturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean) lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda.
5.5. Lehiaketako onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inolaz ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza orokorrak edo partikularrak betetzen dituztela. Izendapenerako proposatutako izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, dokumentazio egiaztagarria aurkeztu beharko baitute 11. oinarrian adierazitakoarekin bat etorriz.
5.6. Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, irakasleen gaietan eskudun den organoak arrazoi horregatik lanpostua hutsik geratzen dela aldarrikatuko du, eta dagokion Sailari jakinaraziko dio.
6.–Sarbide Batzordeak.
6.1. Sarbide Batzordeen osaera oinarri hauen II. eranskinean dator.
6.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakaskidegoetarako sarbide lehiaketetarako arautegiko 12. artikuluarekin bat etorriz, batzordekideen curriculuma Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, interesdunek ikus dezaten.
6.3. Batzordea jardunean hasi baino lehen eratuko da formalki. Horretarako, batzordeburuak, Batzordeko gainerako kideei aurretik kontsultatu eta gero, ebazpen bat emanen du onartuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik gehienez ere hilabete batera, bileraren eguna eta ordua ezartzeko, eta interesdun guztiei jakinaraziko zaie beranduenez hamabost egun natural lehenago; deitutakoak honako hauek izanen dira:
a) Batzordeko kide titular guztiak eta, bidezkoa bada, beharrezkoak diren ordezkoak, Batzordearen eraketa-egintza burutu ahal izateko. Eraketa-egintzaren eguna, ordua eta tokia jakinarazpenean jasoko dira.
b) Lehiaketan parte hartzeko onartutako izangai guztiak, lehiatzaileen aurkezpen-ekitaldia egiteko, hura zer egunetan, zer ordutan eta non gauzatuko den adierazita. Horri begira, ez da zilegi Batzordearen eraketa-egintzarako ezarritako dataren eta aurkezpen-ekitaldirako adierazitako dataren arteko epea bi egun baliodun baino luzeagoa izatea.
6.4. Eraketa-egintzan finkatu eta jendaurrean jarriko dira lehiatzaileak balioesteko probetako bakoitzean erabiliko diren irizpideak eta zenbakizko balioespen globala, bai eta proba bakoitzaren ataletako bakoitzarenak ere, kontuan hartuta deialdian ezarritako lanpostuaren xehetasunak, balioetsi beharreko jardueren barrenean baitaude. Irizpide hauetan ezin izanen da sartu egiaztagiria dutenei lehiaketan parte hartzea eragozten dien irizpiderik.
6.5. Lehiaketa egin bitartean, Sarbide Batzordeak erabakiko ditu arauak aplikatzean sortzen diren zalantzak, bai eta arau horietan aurreikusi ez diren kasuetan jarraitu beharreko bidea ere. Batzordearen jarduera Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legera egokituko da beti.
6.6. Batzordeak jardun ahal izateko, haren kide guztiek bertan egon behar dute.
7.–Aurkezpen-ekitaldia.
7.1. Aurkezpen-ekitaldian, zeina jendaurrekoa izanen baita, Batzordeak zehatz-mehatz finkatuko du proba nolakoa izanen den, eta behar beste argibide emanen ditu proba egiteko moduaz. Halaber, lehiatzaileak zer ordenatan jardunen duten zehaztuko du zozketa bidez, eta proba non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den finkatuko du. Nolanahi ere, proba ezin izanen da aurkezpen-ekitaldia bukatu eta ondorengo 24 orduak pasatu baino lehen egin. Alabaina, lehiatzaileek idatziz uko egiten ahalko diote epe horri. Nolanahi ere, proba hamabost egun naturaleko epean hasiko da, aurkezpen-ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita.
Batzordeburuak ezagutzera emanen ditu Batzordeak ezarritako epea eta tokia, lehiatzaileek proba hasi baino lehen modua izan dezaten gainerako lehiatzaileek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko.
7.2. Lehiatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztuko diote batzordeburuari:
a) Lanbide, ikasketa, irakaskuntza- eta ikerketa-historia, hiru aletan, eta horri erantsiko zaizkio beren merezimenduen egiaztagiriak eta argitalpenen, garatutako patenteen eta parte hartu duten ikerketa-proiektuen zerrenda.
b) Irakaskuntza-proiektua, zein lanpostutarako lehiatzen den izangaia, lanpostu horri dagokion irakasgai edo espezialitate baten programaren berri emanen duena, eta ikerketa-proiektua, lanpostu hori esleitzen bazaio garatuko lukeena. Dokumentazio guztia hiru aletan aurkeztuko da.
7.3. Batzordeak, aho batez, adituei txostenak eskatzen ahalko dizkie lehiatzaileek alegatutako merezimenduei buruz. Txosten horiek ez dira lotesleak izanen, eta lehiaketaren aktari erantsiko zaizkio.
8.–Probaren garapena.
Sarbide lehiaketak ahozko bi proba izanen ditu.
8.1. Lehen proba jendaurrekoa izanen da. Batzordeak ezarritako moduari jarraikiz, gehienez ere bi ordu iraunen duen adierazpena eginen du izangaiak Batzordearen aurrean, eta, gero, gehienez ere bi ordu iraunen duen eztabaida batzordekideekin, izangaiak alegatutako merezimendu hauei buruz:
a) Irakasle gisa duen ibilbide akademikoa, non unibertsitateko irakaslanak agertuko diren, behar bezala frogatuak, eta irakaslan horiek balioesteko txostena, beharrezkoa bada.
b) Ikerketan duen ibilbide akademikoa, non ikerketa-jarduerak eta argitalpen zientifikoak agertuko diren, dokumentu bidez egiaztatuak.
c) Beste merezimendu batzuk, horien artean unibertsitateko kudeaketa.
d) Irakaskuntza-proiektua.
e) Ikerketa-proiektua.
Atal bakoitza Batzordeak aldez aurretik onetsi eta argitaratu dituen irizpideekin bat zehaztu eta balioetsiko da.
Lehen proba amaitu ondoren, Batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emanen dio izangai bakoitzaren bana-banako balioespenarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako a, b, c, d eta e irizpideei egokituta.
Proba hori gainditzeko, lehiatzaileen batez besteko puntuazioak probaren balioespen globalaren erdia baino altuagoa izan behar du, eta Batzordeko bi kideren txosten positiboa izan behar dute gutxienez.
Batzordeak berehala jakinaraziko dizkie izangaiei lehen probaren emaitzak. Emaitza horietan probako ataletako bakoitzaren bana-banako balioespena agertuko da, bai eta haren balioespen globala ere.
Halaber, jakinaraziko da bigarren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den. Hori guztia gero Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzea galarazi gabe (deialdi honi dagokion atalean).
8.2. Bigarren proba jendaurrekoa izanen da, eta Batzordeak izangaiaren adierazpen gaitasuna, azaldu dituen gaien edukiaren kalitatea eta garrantzia, eta eztabaidatzeko duen gaitasuna balioetsi beharko ditu.
Gehienez ere ordubeteko adierazpena eginen du izangaiak Batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubeteko eztabaida izanen du batzordekideekin gero, izangaiak egindako ikerketa-lan original bati buruz. Horretarako, lehen probaren emaitza jakin ondoren, gainditu duten izangaiek lan horren laburpena emanen diete Batzordeko kideei, hiru aletan.
Bigarren proba amaitu ondoren, Batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emanen dio izangai bakoitzaren bana-banako balioespenarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.
Batzordeak bigarren probaren emaitzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko ditu (deialdi honi dagokion atalean).
Proba hori gainditzeko, lehiatzaileen batez besteko puntuazioak probaren balioespen globalaren erdia baino altuagoa izan behar du, eta Batzordeko bi kideren txosten positiboa izan behar dute gutxienez.
8.3. Behin sarbide lehiaketa eginda, izangaien behin betiko emaitzak argitaratuko dira.
9.–Lanpostua betetzeko proposamena.
9.1. Sarbide Batzordeak, zazpi egun balioduneko gehieneko epean proba amaitzen den egunetik kontatzen hasita, izangai guztien zerrenda proposatuko dio errektoreari, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, izendatzeko lehentasun ordenaren arabera sailkatua. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izanen. Zilegi izanen da, halaber, deitutako lanpostua ez betetzeko Batzordearen proposamenarekin amaitzea prozesua.
9.2. Batzordeak izendapenerako proposatutako izangaien zerrenda ordenatua jendaurrean jarriko da Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan (deialdi honi dagokion atalean).
9.3. Izangaientzat zilegi izanen da Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatzea Batzordeak beren merezimenduei buruz emandako balioespen arrazoituaren ziurtagiria.
10.–Lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioak.
10.1. Izangaiek Sarbide Batzordearen proposamenaren aurka erreklamazioa aurkezten ahalko dute, errektorearen aurrean, gehienez ere hamar egun balioduneko epean.
10.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegiaren 18. artikuluan ezarritako Erreklamazio Batzordeak balioetsiko du erreklamazioa.
10.3. Erreklamazio Batzordeak lehiaketaren prozedurari lotutako alderdiak baino ez ditu balioetsiko, eta izangaien aukera-berdintasuna eta merezimendu eta gaitasun printzipioekiko errespetua une oro bermatzen direla zainduko du. Erreklamazio Batzordeak ezin izanen du inola ere ordezkatu Sarbide Batzordeak izangaien egokitasunari buruz egindako balorazio sakona.
10.4. Sarbide Batzordearen proposamenaren aurkako erreklamaziorik jasoz gero, eta betiere Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen duela irizten bazaio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ebazpen bat emanen du erreklamazioa tramitera onartzeko eta izendapenaren prozesua erreklamazioa behin betiko ebazten den arte eteteko.
Aitzitik, Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen ez badu, erreklamazioa ez da onartuko.
10.5. Erreklamazioren bat tramitera onartuz gero, Giza Baliabideen Zerbitzuak tramitera onartu diren erreklamazioak helaraziko dizkie izangai guztiei, eta hamar egun balioduneko epea emanen die izangaiek nahi dutena alega dezaten erreklamazioak jaso eta biharamunetik kontatzen hasita. Sarbide Batzordeari ere bidaliko dizkio tramitera onartu diren erreklamazioak, haiei buruzko txostena egin dezan.
10.6. Erreklamazio Batzordeak dokumentazioa aztertu eta erabaki hauetako bat har lezake, gehienez ere hiru hilabeteko epean erreklamazioa aurkeztu den egunetik kontatzen hasita.
a) Baldin eta uste badu baremoko puntuazioen baturan kalkulu-akats ageriko eta nabarmenen bat egin dela, atzemandako akatsa zuzentzea Sarbide Batzordearen proposamenean. Horrek ondorioak izanen ditu Sarbide Batzordearen proposamenean, aldatu eginen baitu izangaien hurrenkera.
b) Baldin eta uste badu prozedura-akatsen bat izan dela eta horrek babesik gabe utzi duela erreklamazioa jarri duen alderdia, hautaketa-prozedura formazko akatsa egin den unera eramatea atzera.
c) Baldin eta uste badu berdintasun, merezimendu edo gaitasun printzipioren bat urratu dela, Erreklamazio Batzordeak ez du berretsiko Sarbide Batzordearen proposamena.
d) Baldin eta uste badu aurreko kasu bat ere ez dela betetzen, Erreklamazio Batzordeak Sarbide Batzordearen proposamena berretsiko du.
10.7. Erreklamazio Batzordeak bere kideen botoen gehiengoz hartuko ditu erabakiak, eta, bozketan berdinketarik badago, erabakigarria izanen da batzordeburuaren botoa. Erabakiak hartzeko, Erreklamazio Batzordeak aukera izanen du Unibertsitatearen Zerbitzu Juridikoaren txosten juridikoa eskatzeko.
10.8. Erreklamazio Batzordeak erreklamazioari buruz hartzen duen erabakia loteslea izanen da errektorearentzat. Errektoreak ebazpen bat emanen du Erreklamazio Batzordearen proposamenarekin bat etorriz, eta zilegi du lanpostua hutsik utzi dela deklaratzea.
Ebazpen horrek administrazio bidea agortuko du, eta haren aurka zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea bi hilabeteko epean Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.
Hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.
11.–Dokumentazioaren aurkezpena.
11.1. Proposatutako izangaiak, lanpostua betetzeko proposamena argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, 5.5 oinarrian ageri direnez gain, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:
a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo haren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia konpultsatua.
b) Mediku-ziurtagiri ofiziala, unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.
c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta administrazio publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena. Izangaia atzerritarra bada, egiaztatu beharko du ez duela bere Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten dion diziplina-zigorrik edo kondena penalik.
d) Bateraezintasunik ez daukala adierazten duen aitorpena, jarduera publikoren bat betetzen edo pentsioren bat jasotzen ari bada.
11.2. Proposatutako izangaia funtzionario publikoa bada, ez ditu a) eta b) ataletako dokumentuak justifikatu beharko, eta bere administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko du funtzionario dela eta zerbitzu-orrian jasota dituen inguruabar guztiak egiaztatzeko.
12.–Izendapena eta kargu-hartzea.
12.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak izendatuko du izangaia irakasle funtzionario, proposaturiko izangaiak aurreko oinarrian ezarritakoa bete eta gero.
12.2. Proposaturiko izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitatearen errektoreak Sarbide Batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-hurrenkeran hurrengo postuan agertzen den lehiatzailea izendatuko du funtzionario, hark aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
12.3. Izendapenak lanpostuaren izena, kidegoa, jakintza-arloa eta saila zehaztuko ditu, bai eta Langileen Lanpostu Zerrendan lanpostuak duen kodea ere. Langileen Erregistro Nagusian izendapenaren berri emanen da, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitateen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian ere bai. Izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
12.4. Izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hogei egun balioduneko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta, orduan, dagokion unibertsitateko irakaskidegoko funtzionario bihurtuko da, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.
13.–Datu pertsonalen tratamendua.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.
Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsultatzen ahal da nola eginen den tratamendu hori, https://www2.unavarra.es/gesadj/seguridadInf/normativa-proteccion-datos/registro-actividades-tratamiento-datos-UPNA.pdf estekan, "Giza Baliabideak" atalean.
Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.
Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.
Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.
Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.proteccion-datos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.
14.–Errekurtsoen araubidea.
Deialdi honen eta Sarbide Batzordeen jardunen ondoriozko egintza administratibo ororen aurka zilegi da errekurtsoak jartzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako kasuetan eta forman, 10. oinarrian ezarritako lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioaren aurka izan ezik.
Deialdi honen oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Oharra: Gaztelaniazko testuan, genero maskulinoko pertsona edo kargu akademikoei buruzko aipamenak genero gramatikal neutroan egindakotzat hartzen dira, eta, beraz, bai emakumeak bai gizonak aipatzeko aukera hartzen dute barnean.
I. ERANSKINA
Deialdiko lanpostuak
–Lanpostu zk.: 2003.
- Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna.
- Saila: Zientziak.
- Jakintza-arloa: Edafologia eta Nekazaritzako Kimika.
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena..
- Ikerketa-eskakizuna: Nekazaritzako Lurzoruen Prozesuak eta Ebaluazioa.
–Lanpostu zk.: 2700.
- Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna.
- Saila: Osasun Zientziak.
- Jakintza-arloa: Mikrobiologia.
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Ikerketa-eskakizuna: Mikrobiologia molekularra.
–Lanpostu zk.: 5815.
- Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna.
- Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
- Jakintza-arloa: Musika.
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Ikerketa-eskakizuna: Musika-ondarea.
–Lanpostu zk.: 5816.
- Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna.
- Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak.
- Jakintza-arloa: Ingeles Filologia.
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Ikerketa-eskakizuna: Ingelesa atzerriko hizkuntza gisa eskola-testuinguruan.
- Hizkuntza-gaitasuna: Ingelesa.
–Lanpostu zk.: 5817.
- Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna.
- Saila: Zuzenbidea.
- Jakintza-arloa: Zuzenbidearen eta Erakundeen Historia.
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Ikerketa-eskakizuna: jakintza-arloarena.
–Lanpostu zk.: 5818.
- Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna.
- Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
- Jakintza-arloa: Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala.
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Ikerketa-eskakizuna: Irudia prozesatzea eta erabakiak hartzea.
–Lanpostu zk.: 5819.
- Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna.
- Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
- Jakintza-arloa: Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala.
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Ikerketa-eskakizuna: Adimen artifizialean ziurgabetasuna duten datuen fusioa.
–Lanpostu zk.: 5820.
- Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna.
- Saila: Enpresen Kudeaketa.
- Jakintza-arloa: Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa.
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Ikerketa-eskakizuna: Banaketa eta marketin digitala.
–Lanpostu zk.: 5821.
- Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna.
- Saila: Enpresen Kudeaketa.
- Jakintza-arloa: Enpresen Antolaketa
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Ikerketa-eskakizuna: Ekintzailetza.
–Lanpostu zk.: 5822.
- Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna.
- Saila: Enpresen Kudeaketa.
- Jakintza-arloa: Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea.
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Ikerketa-eskakizuna: Finantza-merkatuak.
II. ERANSKINA
Sarbide batzordeen osaera
–Lanpostu zk.: 2003.
Batzordeburua | Titularra | Rosa M. Poch Claret | UK | Lleidako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | Javier Casalí Sarasíbar | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | Titularra | María Concepción Ramos Martín | UK | Lleidako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | María Teresa Barral Silva | UK | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Carmen Jarén Ceballos | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | Antonio Vallejo García | UK | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | María Yolanda Cantón Castilla | UK | Almeríako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Luis María Gandía Pascual | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | David Badía Villas | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
–Lanpostu zk.: 2700.
Batzordeburua | Titularra | Susana Merino Montero | UK | Bartzelonako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | Íñigo Lasa Uzcudun | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | Titularra | Antonio De Vicente Moreno | UK | Málagako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | María Molina Martín | UK | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Antonio Gerardo Pisabarro de Lucas doktorea | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | Jesús Pla Alonso | UK | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | María Concepción Gil García | UK | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Francisco Javier Arroyo Nombela | UK | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | Covadonga Vázquez Estévez | UK | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea |
–Lanpostu zk.: 5815.
Batzordeburua | Titularra | José María Esteve Faubel | UK | Alacanteko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | María Encina Cortizo Rodríguez | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
2. batzordekidea | Titularra | Víctor Sánchez Sánchez | UK | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Ramón Sobrino Sánchez | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Beatriz Martínez del Fresno | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | Francésc Cortes Mir | UK | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Carmelo Caballero Fernández-Rufete | UK | Valladolideko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Celsa Alonso González | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | José Luis de la Fuente Charfole | UK | Gaztela-Mantxako Unibertsitatea |
–Lanpostu zk.: 5816.
Batzordeburua | Titularra | Yolanda Ruiz de Zarobe | UK | Euskal Herriko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | Javier Pérez Guerra | UK | Vigoko Unibertsitatea |
2. batzordekidea | Titularra | María Juan Garau | UK | Balear Uharteetako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | María del Pilar García Mayo | UK | Euskal Herriko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | David Lasagabaster Herrarte | UK | Euskal Herriko Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Pilar Agustín Llach | UK | Errioxako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | María Luisa Pérez Cañado | UK | Jaéngo Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Alberto Lázaro Lafuente | UK | Alcaláko Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | Juan Manuel Hernández Campoy | UK | Murtziako Unibertsitatea |
–Lanpostu zk.: 5817.
Batzordeburua | Titularra | José Antonio Pérez Juan | UK | Miguel Hernández Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | Margarita Serna Vallejo | UK | Kantabriako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | Titularra | Manuel Torres Aguilar | UK | Kordobako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | María Magdalena Martínez Almira | UK | Alacanteko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Pilar García Trobat | UK | Valentziako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | José María Vallejo García-Hevia | UK | Gaztela-Mantxako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Antoni Jordà Fernández | UK | Rovira i Virgili Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Isabel Ramos Vázquez | UK | Jaéngo Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | Jesús Vallejo Fernández de la Reguera | UK | Sevillako Unibertsitatea |
–Lanpostu zk.: 5818.
Batzordeburua | Titularra | María José Del Jesús Díaz | UK | Jaéngo Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | N. Humberto Bustince Sola | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | Titularra | Juan Luis Castro Peña | UK | Granadako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | María Camino Rodríguez Vela | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Luciano Sánchez Ramos | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Paloma Díaz Pérez | UK | Madrilgo Carlos III Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Susana Irene Díaz Rodríguez | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Luis Magdalena Layos | UK | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | Francisco José García Peñalvo | UK | Salamancako Unibertsitatea |
–Lanpostu zk.: 5819.
Batzordeburua | Titularra | María José Del Jesús Díaz | UK | Jaéngo Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | N. Humberto Bustince Sola | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | Titularra | Juan Luis Castro Peña | UK | Granadako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | María Camino Rodríguez Vela | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Luciano Sánchez Ramos | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Paloma Díaz Pérez | UK | Madrilgo Carlos III Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Susana Irene Díaz Rodríguez | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Luis Magdalena Layos | UK | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | Francisco José García Peñalvo | UK | Salamancako Unibertsitatea |
–Lanpostu zk.: 5820.
Batzordeburua | Titularra | Marta Frasquet Del Toro | UK | Valentziako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | José Javier Cebollada Calvo | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | Titularra | Óscar González Benito | UK | Salamancako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | María Carmen Berné Manero | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | José Alberto Bayo Moriones | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Carmen Camarero Izquierdo | UK | Valladolideko Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Ana Isabel Rodríguez Escudero | UK | Valladolideko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Martín Larraza Quintana | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | Ángel Herrero Crespo | UK | Kantabriako Unibertsitatea |
–Lanpostu zk.: 5821.
Batzordeburua | Titularra | Xose Henrique Vázquez Vicente | UK | Vigoko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | María Cristina Bayona Sáez | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | Titularra | María del Mar Fuentes Fuentes | UK | Granadako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Lucio Fuentelsaz Lamata | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Teresa García Marco | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | Juan Pablo Maicas López | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | José Rialp Criado | UK | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | María Pilar Corredor Casado | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | Alejandro Rialp Criado | UK | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
–Lanpostu zk.: 5822.
Batzordeburua | Titularra | Francisco González Rodríguez | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | María Pilar Corredor Casado | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | Titularra | Miguel Ángel Tapia Torres | UK | Madrilgo Carlos III Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Francisco Javier Ruiz Cabestre | UK | Errioxako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Teresa García Marco | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Natividad Blasco De Las Heras | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Juan Carlos Matallín Sáez | UK | Castellóko Jaume I Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | María Cristina Bayona Sáez | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | María Isabel Brusca Alijarde | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
Iragarkiaren kodea: F2305652
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
