2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Etxebizitza soziala arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena
Etxarri Aranatz Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Juntak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, legez behar den quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Etxebizitza Soziala arautzen dituen ordenantza.
Aditzera ematen da ordenantza eta aipatutako Mankomunitateko erabakia Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuko direla, hogeita hamar egun baliodunetarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, aipatu epe horren barrenean, Mankomunitateko Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu eta bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten.
Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza.
Etxarri Aranatzen, 2023ko apirilaren 13an.–Lehendakaria, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2305863