84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

Gainbalioaren gaineko zergaren koefizienteen aldaketa 2023rako

Bidankozeko Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, bat etorriz abenduaren 29ko 36/2022 Foru Legeak, 2023rako gainbalioaren gaineko zergaren koefizienteak eguneratzen dituenak, 13. artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoarekin, honako hau erabaki zuen aho batez:

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko oinarria zehaztearren, honako ehuneko hauek ezartzea, aplika daitezen.

Lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea:

0,28

20 urte edo hortik gora

0,28

19 urte

0,06

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,07

13 urte

0,08

12 urte

0,14

11 urte

0,21

10 urte

0,27

9 urte

0,42

8 urte

0,47

7 urte

0,4

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,19

3 urte

0,22

2 urte

0,19

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Ezartzen den zerga-tasa %20 da.

Erabaki honek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bidankozen, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.

Iragarkiaren kodea: L2305661