84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

970/2023 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen baita. Foru agindu horrek onesten ditu Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2.1.b) artikuluak gaikuntza ematen dio Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Zuzendaritzari foru aginduaren I. eranskina ebazpen bidez aldatzeko, unibertsitate irakaskuntza ofizialekin bat eguneratu edo egokitu behar denean.

I. eranskinari egindako azken aldaketa 2021ekoa da, eta orduz geroztik, hasiera batean espezialitateetara sartzeko betekizun gisa ezarri ez ziren titulazio akademikoak barne hartzeko proposamen ugari iritsi dira, partikularren, erakundeen, elkargo profesionalen eta beste zenbait organismoren partetik iritsi ere. Espedientean bildu dira Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak emandako txostenak, zeinetan proposamen horiek onartzea edo ez onartzea proposatzen baita.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren zazpigarren xedapen gehigarrian deklaratzen da –abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak ekarritako aldaketen ondoriozko idazketan– Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa desagertu beharrekoa dela, eta xedatzen da kidego horren zer espezialitate sartuko diren Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan.

Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren 14.2.a) artikuluak ezartzen du Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateetarako zerrendetan egoteko beharrezkoa izanen dela doktore, ingeniari, arkitekto edo lizentziadun titulua, kasuan kasuko gradudun titulua edo irakaskuntzarako baliokide den titulazioa edukitzea. Hala, aurreko paragrafoan aipatzen diren espezialitateetarako, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua ados dago, hala jaso baitu txostenean, betekizun diren titulazioen artean gradu titulua edo baliokidea, eta, horrez gain, Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulazioak sartzearekin –titulazio horiek dagoeneko aurreikusita daude desagertzekoa den Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitateetarako–.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduak (zeinak Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten baititu) 14. artikuluan emandako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzea. Foru agindu horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dira. Eranskina honela aldatzen da:

1.–Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa:

–Enpresen Administrazioa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Soziologia Aplikatua.
  • Zuzendaritza Laguntza-Management Assistance.
  • Zientzia Politikoak.
  • Ekonomia Zientziak.
  • Merkatu Ikerketa eta Teknikak.
  • Turismoa.
  • Negozio Kudeaketa.
  • Finantzak eta Kontabilitatea.

II.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Industria Antolamendua.

III.–Diploma, ondokoetan:

  • Lan harremanak.

–Analisi eta Kimika Industriala espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Zientzia Biomedikoak.
  • Ingeniaritza Kimiko Industriala.
  • Genetika.

–Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

  • Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala.
  • Zientzia Biomedikoak.
  • Genetika.

–Biologia eta Geologia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Fisioterapia.
  • Erizaintza.
  • Giza Nutrizioa eta Dietetika.
  • Genetika.
  • Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala.
  • Zientzia Biomedikoak.
  • Nanozientzia eta Nanoteknologia.

–Eraikuntza Zibilak eta Eraikuntza espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

II.–Arkitektura edo Arkitekturako gradua:

  • Arkitekturaren Oinarriak.
  • Arkitekturaren Ikasketak.

III.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Meatze eta Energia Baliabideak.
  • Ingeniaritza Zibila.
  • Eraikingintzako Ingeniaritza.
  • Eraikingintzaren Zientzia eta Teknologia.
  • Industria Diseinua eta Produktu Garapena.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.

–Marrazketa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Diseinua.
  • Industria Diseinua eta Produktu Garapena.

II.–Arkitektura edo Arkitekturako gradua:

  • Arkitekturaren Ikasketak.
  • Arkitekturaren Oinarriak.

III.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Zibila.
  • Eraikingintzako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.

–Ekonomia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Soziologia Aplikatua.
  • Zuzendaritza Laguntza-Management Assistance.

–Fisika eta Kimika espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Industria Diseinua eta Produktu Garapena.
  • Nanozientzia eta Nanoteknologia.
  • Zientzia Biomedikoak.
  • Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala.

–Lanerako Prestakuntza eta Orientabideak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

II.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Zuzendaritza Laguntza-Management Assistance.

–Informatika espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Mekatronikoa.
  • Nanozientzia eta Nanoteknologia.

II.–Diploma edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Informatika.

–Latin espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Filologia Hispanikoa.
  • Ikasketa Hispanikoak.
  • Espainiera: Hizkuntza eta Literatura.

–Gaztelania eta Literatura espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ikus-entzunezko Komunikazioa.
  • Itzulpengintza eta Interpretazioa.

–Matematika espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza.

II.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Zibila.
  • Eraikingintzako Ingeniaritza.
  • Nanozientzia eta Nanoteknologia.
  • Ingeniaritza Kimiko Industriala.
  • Energiaren Ingeniaritza.

III.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Eraikingintza.
  • Arkitekturaren Oinarriak.
  • Arkitekturaren Ikasketak.

–Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Zuzendaritza Laguntza-Management Assistance.
  • Soziologia Aplikatua.
  • Ekonomia Zientziak.
  • Finantzak eta Aseguruak.
  • Turismoa.
  • Negozio Kudeaketa.
  • Finantzak eta Kontabilitatea.

II.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Industria Antolamendua.

III.–Diploma edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Lan harremanak.

–Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Industria Diseinua eta Produktu Garapena.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Aeroespaziala.
  • Ingeniaritza Mekanikoa.

–Fabrikazio Mekanikoaren Antolaketa eta Proiektuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Zibila.
  • Industria Diseinua eta Produktu Garapena.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Eraikingintzako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Aeroespaziala.
  • Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Energiaren Ingeniaritza.

–Sistema Energetikoen Antolaketa eta Proiektuen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arkitekturaren Ikasketak.

II.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza elektrikoa.
  • Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza.
  • Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza.
  • Energiaren Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Zibila.
  • Eraikingintzaren Zientzia eta Teknologia.
  • Ingeniaritza Elektrikoa.
  • Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza.
  • Energia eta Meatze Baliabideen Ingeniaritza.
  • Eraikingintzako Ingeniaritza.
  • Energia Berriztagarrien Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Kimiko Industriala.

–Prozesu Diagnostiko Klinikoak eta Produktu Ortoprotesikoak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Genetika.
  • Zientzia Biomedikoak.
  • Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala.

–Elikagaien Industriako Prozesuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala.

–Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintzaren Prozesuak eta Produktuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arte Ederrak.
  • Moda Diseinua.

II.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Mekanikoa.

–Zurgintzako eta Altzarigintzako Prozesu eta Produktuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arkitekturaren Oinarriak.
  • Arkitekturaren Ikasketak.
  • Eraikingintza.

II.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Industria Diseinua eta Produktu Garapena.
  • Eraikingintzako Ingeniaritza.

–Osasun Prozesuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Genetika.
  • Zientzia Biomedikoak.
  • Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala.

–Sistema Elektronikoak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Aeroespaziala.
  • Nanozientzia eta Nanoteknologia.

–Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Aeroespaziala.
  • Nanozientzia eta Nanoteknologia.
  • Energiaren Ingeniaritza.

–Teknologia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I. Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Eraikingintzako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Kimiko Industriala.
  • Nanozientzia eta Nanoteknologia.

II.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Eraikingintza.
  • Arkitekturaren Oinarriak.
  • Arkitekturaren Ikasketak.

2.–Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa:

–Sukaldaritza eta Pastelgintza espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Goi mailako teknikaria honako hauetan:

  • Sukalde Zuzendaritza.
  • Jatetxe Zerbitzuen Zuzendaritza.

–Estetika espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Goi mailako teknikaria honako hauetan:

  • Estetika Integrala eta Ongizatea.
  • Irudi Pertsonaleko eta Korporatiboko Aholkularitza.
  • Karakterizazioa eta Makillaje Profesionala.
  • Irudi Pertsonaleko Aholkularitza.
  • Termalismoa eta Ongizatea.
  • Ile-apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza.

II.–Teknikari espezialista honako hauetan:

  • Ile-apainketa.

–Ekipo Elektronikoak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Aeroespaziala.
  • Nanozientzia eta Nanoteknologia.
  • Ingeniaritza Mekanikoa.

II.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

-Lanbide Heziketako espezialitate bat, Elektrizitate eta Elektronika lanbide arlokoa.

  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Elektronika Industriala (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Sistemen Elektronika (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Kontrol eta Mantentze-lan Industrialen Elektronika (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Sistema Automatiko eta Programagarriak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Instalazio eta Linea Elektrikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Makina Elektrikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Itsasontzietako Elektrizitatea (Itsas eta arrantza jarduerak).
    • Koadroen eta Automatismoen Operadoreak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Robotika eta Automatika (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Automatismo sistemak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Komunikazioen Elektronika (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Ekipo Informatikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Irrati eta telebistako Baliabideen Mantentze-lanak (Irudia eta Soinua).
    • Ikus-entzunezko Baliabideen Mantentze-lanak (Irudia eta Soinua).
    • Itsasontzietako Irrati-telefonia (Itsas eta arrantza jarduerak).
    • Optika Elektronikoa (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Ekipo Informatikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Irrati eta telebistako Ekipoen Mantentze-lanak eta Eragiketa Teknikoa (Irudia eta Soinua).

–Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Industria Diseinua eta Produktu Garapena.

II.–Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

  • Diseinua eta Altzari-hornikuntza.

III.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria, ondokoetan:

  • Zur-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Modelismoa eta Maketagintza.
  • Industria Modelismoa.
  • Altzari-hornikuntza.

–Bero eta Fluido Ekipoen Instalazioa eta Mantentze-lanak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arkitekturaren Oinarriak.
  • Arkitekturaren Ikasketak.

II.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Eraikingintza.
  • Eraikingintzako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Aeroespaziala.
  • Ingeniaritza Kimiko Industriala.
  • Industria Diseinua eta Produktu Garapena.

IV.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

–Lanbide Heziketako espezialitate bat, Instalazioa eta Mantentze-lanak / Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa.

  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Mantentze-lan Elektromekanikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Mantentze-lan Elektriko-elektronikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Automatismo Pneumatiko eta Oleohidraulikoak (Metala).
    • Jantzigintzako Makineriako Mantentze-lanak (Metala).
    • Mantentze-lan Mekanikoak (Metala).
    • Makinen eta Sistema Automatikoen Mantentze-lanak (Metala).
    • Automatismoen Mantentze-lanak (Metala).
    • Instalazioak (Eraikuntza eta obrak).
    • Eguzki Energiaren Aprobetxamendua (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Eguzki Energiaren eta Girotzearen Mantentze-lanak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Bero, Hotz eta Aire Egokitua (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Iturgintza (Eraikuntza eta obrak).
    • Hotz Industriala (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Hozteko eta Girotzeko Instalazioak.
    • Eguzki Energiako Instalazioak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Prozesuari Laguntzeko Instalazio Termikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Hozteko eta Girotzeko Instalazioak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Zerbitzu Osagarrietako Instalazioen Mantentze-lanak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Instalazio Elektroteknikoen espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Ingeniaritza Aeroespaziala.
  • Nanozientzia eta Nanoteknologia.

II.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

–Lanbide Heziketako espezialitate bat, Elektrizitate eta Elektronika lanbide arlokoa.

  • Teknikari espezialista, ondokoetan:

–Elektronika Industriala (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Sistemen Elektronika (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Kontrol eta Mantentze-lan Industrialen elektronika (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Sistema Automatiko eta Programagarriak (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Instalazio eta Linea Elektrikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Makina Elektrikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Itsasontzietako Elektrizitatea (Itsas eta arrantza jarduerak).

–Koadroen eta Automatismoen Operadoreak (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Robotika eta Automatika (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Sistema Automatismoak (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Komunikazioen Elektronika (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Ekipo Informatikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Irrati eta telebistako Baliabideen Mantentze-lanak (Irudia eta Soinua).

–Ikus-entzunezko Baliabideen Mantentze-lanak (Irudia eta Soinua).

–Itsasontzietako Irrati-telefonia (Itsas eta arrantza jarduerak).

–Optika Elektronikoa (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Ekipo Informatikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Irrati eta telebistako Ekipoen Mantentze-lanak eta Eragiketa Teknikoa (Irudia eta Soinua).

–Laborategia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Genetika.
  • Zientzia Biomedikoak.

II.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Kimiko Industriala.

III.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

–Lanbide Heziketako espezialitate bat, Kimika lanbide arlokoa.

  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Lanbide Heziketako espezialitate bat, Kimika arlokoa.
    • Ibilgailuen Mantentze-lanak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Aeroespaziala.
  • Ingeniaritza Mekanikoa.

II.–Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

  • Automobilgintza.
  • Pistoi-motordun Hegazkinen Mantentze-lan Aeromekanikoak.
  • Turbina-motordun Hegazkinen Mantentze-lan Aeromekanikoak.
  • Mantentze-lan aeromekanikoak.
  • Aireontzien Sistema Elektronikoen eta Abionikoen Mantentze-lanak.
  • Abionikako Mantentze-lanak.
  • Pistoi-motordun Helikopteroen Mantentze-lan Aeromekanikoak.
  • Turbina-motordun Helikopteroen Mantentze-lan Aeromekanikoak.

–Makinen Mekanizazio eta Mantentze-lanak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Industria Diseinua eta Produktu Garapena.

II.–Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

  • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.
  • Metalezko Eraikuntzak.
  • Fabrikazio Mekanikoko Diseinua.
  • Metalak eta Polimeroak Moldetan Produzitzeko Programazioa.
  • Galdaketa eta Hauts-metalurgia bidezko Produkzioa.
  • Mekatronika Industriala.
  • Industria Ekipamenduen Mantentze-lanak.
  • Bero eta Fluido Instalazioetarako Proiektuen Garapena.
  • Bero eta Fluido Instalazioen Mantentze-lanak.
  • Uraren kudeaketa.

–Eraikuntza Proiektuen Bulego espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arkitekturaren Ikasketak.
  • Arkitekturaren Oinarriak.
  • Eraikingintzaren Zientzia eta Teknologia.
  • Eraikingintza.

II.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Meatze eta Energia Baliabideak.
  • Diseinu Mekanikoa.
  • Ingeniaritza Zibila.
  • Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza.
  • Industria Antolaketako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.

III.–Ingeniaritza Teknikoa edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Industria diseinua.
  • Topografia.

IV.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

–Lanbide Heziketako espezialitate bat, Eraikingintza eta Obra Zibila lanbide arlokoa.

  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Eraikuntzak eta Obrak (Delineazioa).
    • Eraikuntzetako eta Hirigintzako Delineatzailea (Delineazioa).
    • Barnealdeen Diseinua (Delineazioa).
    • Topografia (Eraikuntza eta Obrak).
    • Bideak eta Obrak (Eraikuntza eta Obrak).
    • Langile-arduradunak (Eraikuntza eta Obrak).
    • Eraikinen Eraikuntza (Obretako maisua) (Eraikuntza eta Obrak).
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria, ondokoetan:
    • Dekorazio Obren Proiektuak eta Zuzendaritza.
    • Altzari-hornikuntza.
    • Arkitektura Iragankorra.
    • Erakusleiho-apainketa.
    • Lorategi Elementuak.

Arte Aplikatuetako gradudun tituluak, 1999ko maiatzaren 14ko Aginduaren arabera (1999/05/25 Estatuko Aldizkari Ofiziala) bat datozenak lehenago aipatu diren Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari tituluekin.

Fabrikazio Mekanikoaren Proiektuen Bulego espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arkitekturaren Ikasketak.
  • Arkitekturaren Oinarriak.
  • Eraikingintza.

II.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Zibila.
  • Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Industria Diseinua eta Produktu Garapena.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Aeroespaziala.

III.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

–Lanbide Heziketako espezialitate bat, Fabrikazio Mekanikoko lanbide arlokoa.

–Lanbide Heziketako espezialitate bat, Instalazioa eta Mantentze-lanak / Produkzioaren Zerbitzuak eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa.

  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Galdaragintza Txapa Egituran (Metala).
    • Eraikuntza Metalikoak eta Soldatzailea (Metala).
    • Itsasontzi Eraikuntza (Metala).
    • Soldadura (Metala).
    • Itsasontzi Marrazlea (Metala).
    • Fabrikazio Soldatua (Metala).
    • Industria Diseinua (Delineazioa).
    • Industria Delineazioa (Delineazioa).
    • Forja-lana eta Galdaketa (Metala).
    • Ereduak eta Galdaketa (Metala).
    • Makineria Muntaketa eta Eraikuntza (Metala).
    • Makina Erreminten Mikromekanika (Metala).
    • Tresnen Mikromekanika (Metala).
    • Neurtzeko Sistemen Instrumentista (Metala).
    • Tresneria eta Muntaketa Mekanikoak (Metala).
    • Arma Mekanikaria (Metala).
    • Fabrikazio Mekanikoa (Metala).
    • Makina-erremintak (Metala).
    • Matrizegintza eta Moldeak (Metala).
    • Kalitate Kontrola (Metala).
    • Mikromekanika eta Erlojugintza (Metala).
    • Mantentze-lan Elektromekanikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Mantentze-lan Elektriko-elektronikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Automatismo Pneumatiko eta Oleohidraulikoak (Metala).
    • Jantzigintzako Makineriako Mantentze-lanak (Metala).
    • Mantentze-lan Mekanikoak (Metala).
    • Makinen eta Sistema Automatikoen Mantentze-lanak (Metala).
    • Automatismoen Mantentze-lanak (Metala).
    • Instalazioak (Eraikuntza eta Obrak).
    • Eguzki Energiaren Aprobetxamendua (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Eguzki Energiaren eta Girotzearen Mantentze-lanak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Bero, Hotz eta Aire Egokitua (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Iturgintza (Eraikuntza eta Obrak).
    • Hotz Industriala (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Hozteko eta Girotzeko Instalazioak.
    • Eguzki Energiako Instalazioak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Prozesuari Laguntzeko Instalazio Termikoak (Elektrizitatea eta Elektronika).
    • Hozteko eta Girotzeko Instalazioak (Elektrizitatea eta Elektronika).

–Elikagaiak Egiteko Eragiketa eta Ekipamenduak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Kimiko Industriala.
  • Zientzia Biomedikoak.
  • Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.

II.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

–Lanbide Heziketako espezialitate bat, Elikagaien Industriak lanbide arlokoa.

  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Barazki-kontserbagintza (Nekazaritza).
    • Nekazaritzako Elikagaien Industria (Nekazaritza).
    • Gaztagintza eta Guringintza (Kimika).
    • Mahastigintza eta Enoteknia (Nekazaritza).
    • Elikagaien Industriak (Kimika).

–Prozesu Eragiketak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Kimiko Industriala.
  • Zientzia Biomedikoak.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.

II.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

–Lanbide Heziketako espezialitate bat, Kimika lanbide arlokoa.

  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Lanbide Heziketako espezialitate bat, Kimika arlokoa.

–Nekazaritzako Ekoizpeneko Eragiketa eta Ekipamenduak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza.

II.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

–Lanbide Heziketako espezialitate bat, Nekazaritza/Nekazaritzako Jarduerak lanbide arlokoa.

  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • –Lanbide Heziketako espezialitate bat, Nekazaritza arlokoa.
    • –Patroigintza eta Jantzigintza espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Goi mailako teknikaria honako hauetan:

  • Oinetakoen eta Osagarrien Diseinua eta Produkzioa.
  • Patroigintza eta Moda.
  • Patroigintza.
  • Jantzigintza Industrialeko Prozesuak.
  • Neurrirako eta Ikuskizunetarako Jantziak.

III.–Teknikari espezialista honako hauetan:

  • Oinetakoen Fabrikazioa (Larrua).
  • Kanpoko Jantzien Jantzigintza Industriala (Moda eta Jantzigintza).
  • Barruko Jantzien Jantzigintza Industriala (Moda eta Jantzigintza).
  • Emakumeentzako Neurrirako Jantzigintza (Moda eta Jantzigintza).
  • Jantzigintza Industrietako Produkzioa (Moda eta Jantzigintza).
  • Jostuntza eta Joskintza (Moda eta Jantzigintza).
  • Ehungintza (Moda eta Jantzigintza).

–Ile-apainketa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Goi mailako teknikaria honako hauetan:

  • Ile-apainketako Estilismoa eta Zuzendaritza.
  • Irudi Pertsonaleko eta Korporatiboko Aholkularitza.
  • Karakterizazioa eta Makillaje Profesionala.

–Jatetxe-arloko Zerbitzuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Goi mailako teknikaria honako hauetan:

  • Jatetxe Zerbitzuen Zuzendaritza.
  • Sukalde Zuzendaritza.

II.–Teknikari espezialista honako hauetan:

  • Ile-apainketa (Ile-apainketa eta Estetika).

–Diagnostiko Kliniko eta Ortoprotesikoko Prozedurak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Genetika.
  • Zientzia Biomedikoak.
  • Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala.

II.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:
    • Diagnosi-irudia.
    • Diagnostiko Klinikoaren laborategia.
    • Hortz Protesiak.
    • Erradioterapia.
    • Ingurumen Osasuna.
  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Erradiodiagnostikoa (Osasun arloa).
    • Laborategia (Osasun arloa).
    • Hortz Protesiak (Osasun arloa).
    • Erradioterapia (Osasun arloa).
    • Medikuntza Nuklearra (Osasun arloa).
    • Ingurumen Osasuna (Osasun arloa).

–Osasun eta Laguntza Prozedurak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Genetika.
  • Zientzia Biomedikoak.
  • Biomedikuntza Oinarrizkoa eta Esperimentala.
  • Osasun arloko Biologia.

II.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:
    • Dietetika.
    • Osasun Dokumentazioa.
    • Aho-hortzetako Higienea.
    • Anatomia Patologikoa eta Zitologia.
  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Hortzetako Higienista (Osasun arloa).
    • Dietetika eta Nutrizioa (Osasun arloa).
    • Anatomia Patologikoa (Osasun arloa).
    • Anatomia Patologikoa-Zitologia (Osasun arloa).

–Merkataritzako Prozesuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Zuzendaritza Laguntza-Management Assistance.
  • Soziologia Aplikatua.
  • Enpresa Zientziak.
  • Ekonomia Zientziak.
  • Turismoa.
  • Finantzak eta Kontabilitatea.
  • Zientzia Politikoak.
  • Turismoa.
  • Negozio Kudeaketa.

II.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria:

–Lanbide Heziketako espezialitate bat, Merkataritza eta Marketina lanbide arlokoa.

  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Kanpo Merkataritza eta Garraioak (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Kanpo Merkataritza (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Biltegiak (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Komertziala (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Publizitatea (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Marketina (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Harreman Publikoak (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Merkataritzako Teknika (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Kontsumo Aholkularitza (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Jendearentzako Informazioa eta Arreta (Administrazioa eta Merkataritza).

–Administrazio Kudeaketako Prozesuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Soziologia Aplikatua.
  • Zuzendaritza Laguntza-Management Assistance.
  • Ekonomia Zientziak.
  • Enpresa Zientziak.
  • Merkatu Ikerketa eta Teknikak.
  • Finantzak eta Aseguruak.
  • Zientzia Politikoak.
  • Turismoa.
  • Negozio Kudeaketa.
  • Finantzak eta Kontabilitatea.

II. –Diploma edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Lan harremanak.

III.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Industria Antolamendua.

IV.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

–Lanbide Heziketako espezialitate bat, Administrazioa eta Kudeaketa/Administrazioa lanbide arlokoa.

  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Administraria (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Enpresen Administrazioa (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Kontabilitatea (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Aurrezki Entitateak (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Higiezinak (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Enpresa-administrazioa (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Enpresen Administrazioa (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Enpresa Txiki eta Ertainen Kontabilitatea eta Administrazioa (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Kontabilitatea eta Kudeaketa (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Idazkaritza (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Zuzendaritzako Idazkaritza Exekutiboa (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Zuzendaritzako Idazkari Elebiduna (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Merkataritzako Idazkaritza Elebiduna (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Idazkaritza Exekutibo Eleanitza (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Bibliotekonomia, Artxibozaintza eta Dokumentazioa (Administrazioa eta Merkataritza).

–Komunitatearentzako Zerbitzuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:
    • Lanbide Heziketako espezialitate bat, Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak arlokoa.
  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Gizarte eta Kultur Jarduerak (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Haurtzaindegiak (Komunitatearentzako Zerbitzuak).
    • Haur-hezitzailea (Komunitatearentzako Zerbitzuak).
    • Ekonomia Sozio-familiarra (Komunitatearentzako Zerbitzuak).
    • Gizarte Egokitzapena (Komunitatearentzako Zerbitzuak).
    • Urritu Psikikoen Hezitzailea (Osasun arloa).

–Sistema eta Aplikazio Informatikoak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa.
  • Ingeniaritza Mekatronikoa.
  • Nanozientzia eta Nanoteknologia.

II.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria, ondokoetan:
    • Lanbide Heziketako espezialitate bat, Informatika eta Komunikazioak/Informatika lanbide arlokoa.
  • Teknikari espezialista, ondokoetan:
    • Enpresen Informatika (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Enpresa Informatika (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Enpresaren Informatika (Administrazioa eta Merkataritza).
    • Kudeaketako Informatika (Administrazioa eta Merkataritza).

Administrazio Kudeaketako Programatzailea (Administrazioa eta Merkataritza).

  • Kudeaketa Aplikazioetako Programatzailea (Administrazioa eta Merkataritza).
  • Kudeaketako Informatikako Programatzailea (Administrazioa eta Merkataritza).
  • Kudeaketa Programatzailea (Administrazioa eta Merkataritza).

–Soldadura espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza Teknikoa edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.
  • Ingeniaritza Mekanikoa.
  • Ingeniaritza Aeroespaziala.
  • Herri-lanetako Ingeniaritza.
  • Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza.
  • Industria Teknologikoetako Ingeniaritza.

II.–Goi mailako teknikaria, ondokoetan:

  • Metalezko Eraikuntzak.
  • Fabrikazio Mekanikoko Diseinua.
  • Mekanizazio bidezko Produkzioa.
  • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.
  • Metalak eta Polimeroak Moldetan Produzitzeko Programazioa.
  • Galdaketa eta Hauts-metalurgia bidezko Produkzioa.

–Irudi eta Soinuko Teknikak eta Prozedurak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Argazkigintza eta Sormen Digitala.

II.–Edozein lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo gradu, eta, horrez gain, honako titulazio hauetako bat:

  • Goi mailako teknikaria Lanbide Heziketako Irudia eta Soinua lanbide arloko espezialitate batean edo titulu baliokidea.

3.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoa:

–Marrazketa Artistikoa eta Kolorea espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arte Digitalak.
  • Argazkigintza eta Sormen Digitala.
  • Multimedia Diseinua eta Diseinu Grafikoa.
  • Diseinu, Animazio eta Arte Digitala.
  • Diseinua.

II.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arkitekturaren Oinarriak.

–Marrazketa Teknikoa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arkitekturaren Oinarriak.
  • Eraikingintza.

II.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Argazkigintza eta Sormen Digitala.

–Barnealdeen Diseinua espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arkitekturaren Oinarriak.
  • Arkitekturaren Ikasketak.

–Produktuaren Diseinua espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arkitekturaren Oinarriak.
  • Arkitekturaren Ikasketak.

II.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Argazkigintza eta Sormen Digitala.

–Diseinu Grafikoa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Diseinu, Animazio eta Arte Digitala.
  • Argazkigintza eta Sormen Digitala.

–Arte Edizioa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Diseinu, Animazio eta Arte Digitala.
  • Argazkigintza eta Sormen Digitala.

–Argazkigintza espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Diseinua.
  • Diseinu, Animazio eta Arte Digitala.
  • Argazkigintza eta Sormen Digitala.

–Diseinuko Materialak eta Teknologia espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arkitekturaren Ikasketak.
  • Arkitekturaren Oinarriak.

II.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Argazkigintza eta Sormen Digitala.

III.–Ingeniaritza edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Ingeniaritza Zibila.

–Ikus-entzunezko Baliabideak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Diseinu, Animazio eta Arte Digitala.
  • Argazkigintza eta Sormen Digitala.

–Baliabide Informatikoak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Diseinu, Animazio eta Arte Digitala.
  • Argazkigintza eta Sormen Digitala.

–Industria Antolaketa eta Legeria espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Zuzendaritza Laguntza-Management Assistance.

–Bolumena espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Arkitektura edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Arkitektura.
  • Arkitekturaren Oinarriak.
  • Arkitekturaren Ikasketak.

4.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lantegiko maisu-maistren kidegoa:

–Ebanisteria Artistikoa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Sorkuntza eta Diseinua.
  • Barnealdeen Diseinua.
  • Diseinua.

II.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria, ondokoetan:

  • Teknika Eskultorikoak.
  • Zur-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Ebanisteria Artistikoa.
  • Ikuskizunetara aplikatutako Eskultura.
  • Molde eta Erreprodukzio Eskultorikoak.
  • Eskultura lanbide arlokoa.

–Argazkigintza eta Erreprodukzio Prozesuak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Sorkuntza eta Diseinua.
  • Barnealdeen Diseinua.
  • Argazkigintza eta Sormen Digitala.

II.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria, ondokoetan:

  • Animazioa.
  • Komikia.
  • Argazkigintza.
  • Ikus-entzunezko Grafika.
  • Grafika Inprimatua.
  • Grafika Interaktiboa.

–Moldeak eta Erreprodukzioak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Sorkuntza eta Diseinua.
  • Barnealdeen Diseinua.

II.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria, ondokoetan:

  • Modelismoa eta Maketagintza.
  • Estaldura Zeramikoak.
  • Modelismoa eta Matrizegintza Zeramikoa.
  • Metal-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Teknika Eskultorikoak.
  • Harri-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Zur-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Larru-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Galdaketa Artistikoa.
  • Urreztatzea, Zilarreztatzea eta Polikromia.
  • Ebanisteria Artistikoa.
  • Ikuskizunetara aplikatutako Eskultura.
  • Molde eta Erreprodukzio Eskultorikoak.

–Harriaren eta Zuraren Lanketa espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria, ondokoetan:

  • Metal-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Teknika Eskultorikoak.
  • Harri-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Zur-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Larru-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Galdaketa Artistikoa.
  • Urreztatzea, Zilarreztatzea eta Polikromia.
  • Ebanisteria Artistikoa.
  • Ikuskizunetara aplikatutako Eskultura.
  • Molde eta Erreprodukzio Eskultorikoak.

–Grabatu eta Estanpazio Teknikak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Sorkuntza eta Diseinua.
  • Barnealdeen Diseinua.

II.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria, ondokoetan:

  • Azaleztatze Artistikoa.

–Metalerako Teknikak espezialitatean, titulazio hauek gehitzen dira:

I.–Lizentzia edo dagokion gradu titulua, ondokoetan:

  • Sorkuntza eta Diseinua.
  • Barnealdeen Diseinua.

II.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikaria, ondokoetan:

  • Metal-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Teknika Eskultorikoak.
  • Harri-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Zur-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Larru-lanetarako Teknika Eskultorikoak.
  • Galdaketa Artistikoa.
  • Urreztatzea, Zilarreztatzea eta Polikromia.
  • Ebanisteria Artistikoa.
  • Ikuskizunetara aplikatutako Eskultura.
  • Molde eta Erreprodukzio Eskultorikoak.

2. Xedatzea Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitara dadila, osorik, informazio ondorioetarako, eta aurreko puntuan aipatu aldaketak kontuan hartuta, Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 8ko 37/2020 Foru Aginduaren I. eranskina. Foru agindu horren bidez onesten dira Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.

3. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura eta Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Langileen Kontrataziorako Atalera, denak ere Hezkuntza Departamentuko unitateak.

4. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

5. Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko martxoaren 31n.–Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendaria, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F2305410