2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Aldaketa, Udal hilerria erabiltzeko eta hileta-zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Miranda Argako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Miranda Argako Udalaren hilerria erabiltzeko eta bertan hileta-zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen eranskinean.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan eta harekin bat datorren araudian xedaturik dagoena.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean ordenantza horren aldaketaren behin betiko onespena.
Miranda Argan, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.
Iragarkiaren kodea: L2305678