84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, aldaketa egitea Mendabiako Udal Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzan.

Hasiera batez onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iritzitako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.3 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Mendabian, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2305564