2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
Jendaurreko informazioa kale sortu berriari buruz SRU-SG-ZV2 sektorean (Camino de los Depósitos kalea 1)
Udalbatzak, 2023ko martxoaren 22ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen Camino de los Depósitos kalea 1 izena jartzea SRU-SG-ZV2 sektorean sortu berri den kaleari. Kalea hasten da 1. poligonoko 1047. lurzatiko ekialdeko ertzean, eta lerro zuzena egiten du, Virgen de la Verdad kalearekiko paraleloan. Amaieran, "U" forma hartzen du, eta Elizagorriko udal katastroko 1. poligonoko 267. lurzatiraino iristen da. Higiezin horretako atariari, hain zuzen, 1 zenbakia jarri zaio.
Orobat, erabaki zen iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete beharrez Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan, bai eta aplikatzekoa den legedian, xedatutakoa.
Izen aldaketak indarrean jarriko dira dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan.
Elizagorrian, 2023ko apirilaren 12an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L2305715